Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2010eko otsailaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordea
1018

EDIKTUA, Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordeak 256 eta 257/09 espedienteen gainean emandako laudoari buruzko jakinarazpen-zedularena. Espediente hori Transportes Ochoa SAren eskariz bideratu zen Gonzalo Idigoras Jaureguiren aurka.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Nik, María de Jesús Caño Morenok, Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordeko idazkaria naizen aldetik,

Jakinarazten dut: Transportes Ochoa SAk eskatuta, 256 eta 257/09 espedienteak bideratu dira, Gonzalo Idigoras Jaureguiren aurka, garraio-kontratua ez betetzeagatik. Espediente horretan laudoa eman zen, 2009ko irailaren 24an. Laudo horren epaitzak hauxe dio hitzez hitz:

LAUDOA

Aurrekoa ikusita, Garraioaren Arbitraje Batzordeak ebatzi du Gonzalo Idigoras Jauregui enpresak 106,27 euro eta 321,12 euro ordaindu behar dizkiola Transportes Ochoa SAri, garraio-kontratua ez betetzeagatik -garraio-sariak ez ordaintzeagatik-; hain zuzen ere, egindako eta ordaindu gabeko garraio-lanengatik.

Laudo honen aurka deuseztapen-errekurtsoa aurkez daiteke Bizkaiko Probintzia Auzitegian, jakinarazpen egunetik hasi eta 2 hilabeteko epean. Laudo irmoaren aurka, berriz, berrikuspen-errekurtsoa aurkez daiteke, epai irmoetarako legeria prozesalean ezarritakoaren arabera. Horren berri alderdiei emateko, idazkariak kopia bidaliko die. Horrela erabaki eta sinatu dugu, hirukoiztuta.

Eta legeak agindu bezala jakinaraztearren, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 59.4 artikuluan agindutakoari jarraituz, jakinarazpen hau egiten dut, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.

Bilbao, 2010eko urtarrilaren 4a.

Idazkaria,

MARÍA DE JESÚS CAÑO MORENO.


Azterketa dokumentala