Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2010eko otsailaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordea
1017

EDIKTUA, Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordeak 13/09 espedientean emandako laudoari buruzko jakinarazpen-zedularena. Espediente hori Transportes y Grúas Lomax SLren eskariz bideratu zen Ceis Castro 2006 SLren aurka.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Nik, María de Jesús Caño Moreno, Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordeko idazkaria naizen aldetik,

Jakinarazten dut: Transportes y Grúas Lomas-ek eskatuta, 13/08 espedientea bideratu da, Ceis Castro 2006 SLren aurka, garraio-kontratua ez betetzeagatik. Espediente horretan laudoa eman zen, 2009ko irailaren 9an. Laudo horren epaitzak hau dio hitzez hitz:

LAUDOA

Aurrekoa ikusita, Garraioko Arbitraje Batzordeak ebatzi du Ceis Castro 2006 SL enpresak 981,57 euro ordaindu behar dizkiola Transportes y Grúas Lomax SLri, garraio-kontratua ez betetzeagatik -garraio-kostuak ez ordaintzeagatik-; hain zuzen ere, sortutako eta ordaindu gabeko garraio-kostuengatik.

Laudo honen aurka deuseztapen-errekurtsoa aurkez daiteke Bizkaiko Probintzia Auzitegian, jakinarazten den egunean hasi eta 2 hilabeteko epean. Laudo irmoaren aurka, berriz, berrikuspen-errekurtsoa aurkez daiteke, epai irmoetarako legeria prozesalean ezarritakoaren arabera. Horren berri alderdiei emateko, idazkariak kopia bidaliko die. Horrela erabaki eta sinatu dugu, hirukoiztuta.

Eta legeak agindu bezala jakinaraztearren, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 59.4 artikuluan agindutakoari jarraituz, jakinarazpen hau egiten dut, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.

Bilbao, 2010eko urtarrilaren 4a.

Idazkaria,

MARÍA DE JESÚS CAÑO MORENO.


Azterketa dokumentala