Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2010eko otsailaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordea
1016

EDIKTUA, Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordeak 36/09 espedientearen gainean emandako laudoari buruzko jakinarazpen-zedularena. Espediente hori Berai SLren eskariz bideratu zen Germalbe SLren aurka.

Nik, María de Jesús Caño Morenok, Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordeko idazkaria naizen aldetik,

Jakinarazten dut: Berai SLek eskatuta, 36/09 espedientea bideratu da, Germalbe SLren aurka, garraio-kontratua ez betetzeagatik. Espediente horretan laudoa eman zen 2009ko urriaren hogeita batean. Laudo horren epaitzak hau dio hitzez hitz:

LAUDOA

Aurrekoa ikusita, Garraioko Arbitraje Batzordeak ebatzi du Germalbe SL enpresak 2.509,43 euro ordaindu behar dizkiola Berai SLri, garraio-kontratua ez betetzeagatik -garraio-kostuak ez ordaintzeagatik-; hain zuzen ere, sortutako eta ordaindu gabeko garraio-kostuengatik.

Laudo honen aurka deuseztapen-errekurtsoa aurkez daiteke Bizkaiko Probintzia Auzitegian, jakinarazpen egunetik hasi eta 2 hilabeteko epean. Laudo irmoaren aurka, berriz, berrikuspen-errekurtsoa aurkez daiteke, epai irmoetarako legeria prozesalean ezarritakoaren arabera. Horren berri alderdiei emateko, idazkariak kopia bidaliko die. Horrela erabaki eta sinatu dugu, hirukoiztuta.

Eta legeak agindu bezala jakinaraztearren, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 59.4 artikuluan agindutakoari jarraituz, jakinarazpen hau egiten dut, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.

Bilbao, 2010eko urtarrilaren 4a.

Idazkaria,

MARÍA JESÚS CAÑO MORENO.


Azterketa dokumentala