38. zk., 2010eko otsailaren 25a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarkiak
Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordea
1015
EDIKTUA, Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordeak 243/08 espedientearen gainean emandako laudoari buruzko jakinarazpen-zedularena. Espediente hori Vasco Express Bilbao SLren eskariz bideratu zen Strong Poliuretanos-en aurka.
JAKINARAZPEN-ZEDULA
Nik, María de Jesús Caño Morenok, Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordeko idazkari naizen aldetik, hau
Jakinarazten dut: Vasco Express Bilbao SLk eskatuta, garraio-kontratua ez betetzeagatik Strong Poliuretanos-en aurka bideratutako 243/08 espedientean, 2009ko irailaren 14ko Laudoa eman da, eta hauxe da bere epaitza:
LAUDOA
Aurrekoa ikusita, Garraioaren Arbitraje Batzordeak ebatzi du Strong Poliuretanos enpresak 248,58 euro ordaindu behar dizkiola Vasco Express Bilbao SLri, garraio-kontratua ez betetzeagatik -garraio-sariak ez ordaintzeagatik-; hain zuzen ere, egindako eta ordaindu gabeko garraio-lanengatik.
Laudo horren aurka deuseztatzeko errekurtsoa aurkez daiteke Bizkaiko Probintzia Auzitegian, jakinarazten den egunetik bi hilabeteko epean. Laudo irmoaren aurka, berriz, berrikuspen-errekurtsoa aurkez daiteke, Epai Irmoetarako Legeria Prozesalean ezarritakoaren arabera. Idazkariak horren kopia bidaliko die alderdiei. Horrela erabaki eta sinatu dugu, hirukoiztuta.
Eta legeak agindu bezala jakinarazteko, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 59.4 artikuluan agindutakoari jarraituz, idazki hau egin dut, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.
Bilbao, 2010eko urtarrilaren 4a.
Idazkaria,
MARÍA DE JESÚS CAÑO MORENO.