Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2010eko otsailaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordea
1014

EDIKTUA, Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordeak 226/08 espedientearen gainean emandako laudoari buruzko jakinarazpen-zedularena. Espediente hori Transportes Gaze SAren eskariz bideratu zen Materias Primas Nervión SLren aurka.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Nik, María de Jesús Caño Morenok, Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordeko idazkari naizen aldetik,

Jakinarazten dut: Transportes Gaze SAk eskatuta, 226/08 espedientea bideratu da, Materias Primas Nervion SLren aurka, garraio-kontratua ez betetzeagatik. Espediente horretan laudoa eman zen 2009ko irailaren 24an. Laudo horren epaitzak hau dio hitzez hitz:

LAUDOA

Aurrekoa ikusita, Garraioko Arbitraje Batzordeak ebatzi du Materias Primas Nervion SL enpresak 780,80 euro ordaindu behar dizkiola Transportes Gaze SAri, garraio-kontratua ez betetzeagatik -garraio-kostuak ez ordaintzeagatik-; hain zuzen ere, sortutako eta ordaindu gabeko garraio-kostuengatik.

Laudo honen aurka deuseztapen-errekurtsoa aurkez daiteke Bizkaiko Probintzia Auzitegian, jakinarazten den egunean hasi eta 2 hilabeteko epean. Laudo irmoaren aurka, berriz, berrikuspen-errekurtsoa aurkez daiteke, epai irmoetarako legeria prozesalean ezarritakoaren arabera. Horren berri alderdiei emateko, idazkariak kopia bidaliko die. Horrela erabaki eta sinatu dugu, hirukoiztuta.

Eta legeak agindu bezala jakinarazteko, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 59.4 artikuluan agindutakoari jarraituz, idazki hau egin dut, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.

Bilbao, 2010eko urtarrilaren 4a.

Idazkaria,

MARÍA DE JESÚS CAÑO MORENO.


Azterketa dokumentala