Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2010eko otsailaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Gobernuaren Bizkaiko Ordezkariordetza
1013

IRAGARKIA, Gobernuaren Bizkaiko Ordezkariordetzaren Industria eta Energia Bulegoarena, jendaurrean jartzen duena «Santurtziko Zentral Termikoko fueloileko 1 eta 2 taldeen ordez Ziklo Konbinatuko 5 taldea ezartzeko proiektua»ren (Santurtziko udalerria) administrazio baimenerako eta ingurumen-baimen integraturako eskabidea, eta bai ingurumen inpakturako azterlana ere.

Energia elektrikoko instalazioetarako baimen-prozedura ezartzen duen 1955/2000 Errege Dekretuan, Ingurumen Inpaktuaren Ebaluazioari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen 1/2008 LEDan, eta kutsadura aldi berean prebenitu eta zaintzeari buruzko 16/2002 Legean xedatutakoaren ondorioetarako, jendaurrean jartzen da honen ondoren zehazten de eskabidea:

Eskatzailea: Hidroeléctrica Ibérica SL (Iberdrola), Gardoqui kalea, 8, 48008 Bilbao.

Eskabidearen xedea: Ziklo konbinatuko zentra termikoaren -Santurce 5 izenekoaren- administrazio baimenerako eta ingurumen-baimen integraturako eskabidea, eta bai ingurumen inpakturako azterlana ere.

Ebazpena hartzeko organo eskumenduna: Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioko Politika Energetikoaren eta Meategien Zuzendaritza Nagusiak administrazio baimena emango du, aldez aurretik Ingurumen, Landa Ingurune eta Itsas Ingurunearen Ministerioak Ingurumen Inpaktuaren Deklarazioa emanda.

Instalazioen deskripzioa:

Kokalekua: Santurtziko zentral termikoko 1 eta 2 taldeen gaur egungo kokalekuan, Santurtziko udalerrian.

Instalazioak: Zentral berri horrek gaur egungo 1 eta 2 taldeak ordezkatzen ditu, eta ziklo konbinatukoa izango da, gaseko bi turbina eta baporeko turbina batekin, guztira 1.100 MWko potentzia elektrikoa izanik. Gas naturala erabiliko du erregai modura.

Laguntzaileak: Gas naturalaren hartunea eta husteko linea elektrikoa hartzen ditu proiektuak. Hozteko ura hartu eta botatzeko gaur egungo azpiegiturak erabiliko ditu.

Herritar orok horren berri izan dezan ematen da argitara, baita Ingurumen Inpaktuaren Azterlana eta proiektua Gobernuaren Bizkaiko Ordezkariordetzaren Industria eta Energiako Arlo-Bulegoan (Elkano Kalea 13, Bilbao). Bidezkotzat jotzen dituena alegazioen hiru ale aurkeztu beharko ditu hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Bilbao, 2010eko urtarrilaren 12a.

Industria eta Energia Arlo-Bulegoko burua,

JOSÉ MANUEL ESTEBAN RUIZ.


Azterketa dokumentala