38. zk., 2010eko otsailaren 25a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarkiak
Energiaren Euskal Erakundea
1011
IRAGARKIA, etxebizitzetan eta etxejabe elkarteetan instalazio elektrikoak berritzeko inbertsioei laguntza publikoak emateko programarena.
Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren menpeko erakundea den Energiaren Euskal Erakundeak jakinarazten du honako programa hau abian jarri duela: etxebizitzetan eta etxejabe elkarteetan instalazio elektrikoak berritzeko inbertsioei laguntza publikoak emateko programa.
Laguntza publiko horiek inbertsioak sustatzeari begira eratu dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoan dauden etxebizitzak izan behar dira jaso ahal izateko.
Aipatutako programaren oinarriak eskuragarri daude Energiaren Euskal Erakundearen bulegoetan (Bizkaia plaza eraikina, Urkixo zumarkalea, 36, 1. solairua, 48011 Bilbao) eta erakundearen webgunean: www.eve.es.
Laguntza programari buruzko informazio orokorra jasotzeko telefonoa: 94 403 56 00.
Eskabideak aurkezteko epea iragarki hau argitaratzen den biharamunean hasiko da eta 2010eko irailaren 30ean amaituko da. Eskabideei, eskatzen den dokumentazio guztia bidalita eta behar bezala beteta, EEEren bulegoetan jasoko diren hurrenkera edo ordenaren arabera erantzungo zaie, edo dauden diru-laguntzak bukatu arte.
Programaren aurrekontua 275.000 eurokoa da.
Bilbao, 2010eko urtarrilaren 26a.
Zuzendari nagusia,
JOSÉ IGNACIO HORMAECHE AZUMENDI.