38. zk., 2010eko otsailaren 25a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarkiak
Ekonomia eta Ogasun Saila
1000
IRAGARKIA, «Oiartzunen segurtasun-zerbitzua ematea eta Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan zerbitzuaren balizko zabaltzea» xede duen zerbitzuen administrazio-kontratua esleitu dela argitara ematen duena (Espedientea: KBN C02/067/2008).
1.- Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Herrizaingo Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).
c) Espediente-zenbakia: C02/067/2008.
2.- Kontratuaren ezaugarriak.
a) Kontratu-mota: zerbitzuak.
b) Helburua: Oiartzunen segurtasun-zerbitzua ematea eta Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan zerbitzuaren balizko zabaltzea.
c) Loteak: ez.
d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den aldizkari ofiziala eta eguna: 2009ko otsailaren 11ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 29. zenbakia.
3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: eskaintzak baloratzeko hainbat irizpide dago.
4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Guztira: lizitazioaren gehienezko aurrekontua 1.026.724,14 eurokoa da, eta beste 164.275,86 euro BEZari dagozkionak; 1.191.000 euro orotara.
5.- Esleipena.
a) Eguna: 2009ko abenduaren 3a.
b) Kontratista: EAS Seguridad SL.
c) Nazionalitatea: espainiarra.
d) Esleipenaren zenbatekoa: eskaintzan sartutako prezio unitarioen arabera eta kontratuaren gehieneko aurrekontua 1.091.560 euro dela (BEZ barne).
Vitoria-Gasteiz, 2009ko abenduaren 29a.
Ondare eta Kontratazioko zuzendaria,
IGNACIO MARÍA ALDAY RUIZ.