Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2010eko otsailaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 6 Zenbakiko Epaitegia
996

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 625/09 hipoteka-betearazpenaren prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: 625/09 hipoteka-betearazpena.

Alderdi demandatzailea: Ipar Kutxa Rural S. Coop. de Crédito.

Alderdi demandatua: Daniel Velasco Ruiz, Jorge Carlos Velasco Ruiz eta Beko 52 SL.

Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.

Aipatutako judizioan ebazpena eman da. Hona ebazpen horren testua:

AUTOA

Epailea: María Luisa Tejado Llorente andrea.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta bederatziko azaroaren seia.

AURREKARIAK

Lehenengoa.- Lapresa Villandiego prokuradoreak, Ipar Kutxa Rural S. Coop. sozietatearen izenean eta ordez, demanda bat aurkeztu du, Daniel Velasco Ruiz, Jorge Carlos Velasco Ruiz eta Beko 52 SLren kontra, betearazpena agindu dadila eskatuz. Demandan honako hau adierazten da: bere ordezkatuak eta lehenago adierazitako zordunek, 2007ko ekainaren 15ean Barakaldoko Juan de Dios Valenzuela Garcia notarioaren aurrean (808 zenbakiduna) emandako eskritura publikoaren bidez, kontratu bat hitzartu zuten. Horren arabera, zorra honako finka honen berme hipotekarioaren bidez bermatzen zen: batetik, ehun eta hamazortzi zenbakiko departamentu baten zatia; Barakaldoko Gernikako Arbola etorbideko berrogeita lau zenbakia duen atarian dago, beheko solairuan; merkataritza-lokala da, atarian sartu eta, ezkerretik hasita, bigarrena; horretaz gain, atari horretako eskailera-kutxaren atzealdea. 1040. liburukian inskribatua, Barakaldoko 784. liburua, 60. orria, 38127. finka, 7. inskripzioa.

Zordunek ez zuten bete aipatutako eskrituran itundutakoa; izan ere, ordaindu gabe utzi zituzten obligazioaren epe batzuk, zehazki demandan zehaztutako egunei dagozkienak; eta itundutakoaren arabera, epeetarikoren bat ez ordaintzeak obligazio osoaren mugaeguneratzea dakar.

Bigarrena.- Lehen demandarekin batera, aipatutako eskrituraren kopia aurkeztu zen, eta bertan adierazten denez, jakinarazpenak eta errekerimenduak egiteko helbidea, hipotekatutako finkarena da.

Hipotekatutako finkaren prezioa enkanterako 481.000 eurokoa da, eskrituraren arabera.

Hirugarrena.- 2009ko apirilaren 17ko autoaren bidez, aipatutako demandatuen aurkako betearazpena abiarazi zen, zenbatekoak honako hauek zirela:

372.955,45 euro, printzipalari eta 2008-11-23an mugaeguneratutako interes eta komisioei dagozkienak, hori likidatu arte mugaeguneratzen diren interesak, itundutako berandutza-interesaren arabera (% 19), eta 63.000 euro, kostu eta gastuetarako.

Betearaziei ebazpenaren berri jakinarazi, eta hipoteka-eskrituran ezarritako helbidean ordainketa egiteko eskatu zitzaien.

Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZLbren) 656. artikuluan aurreikusitako erregistroko ziurtagiria erantsi zitzaien autoei, eta bertan adierazten zenez, betearazlearen aldeko hipoteka indarrean eta ezeztatu gabe zegoen; halaber, Hipoteka Legearen 132. artikuluko 2. paragrafoan eta PZLbren 689. artikuluan aipatzen diren jakinarazpenak egin zirela jasoarazi zen.

Laugarrena.- Alderdi betearazleak eskatuta, hipotekatutako ondasunak enkante publikora atera ziren. Horren berri, legez aurreikusitako tokietan ezarritako eta argitaratutako ediktuen bidez eman zen, hogei eguneko aurrerapenarekin. Ediktuetan ondasunen jabetza-egoera jaso zen, baita erregistroko ziurtagiria Idazkaritzan agerian zegoela ere.

Ediktuetan adierazi zen lizitatzaile orok onartzen zuela ezen, zegoen titulazioa nahikoa zela eta auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zama eta karga guztiek bere horretan iraungo zutela, eta beraiengandik eratorritako erantzukizunpean subrogatuta geratzen zirela errematea euren alde esleitzen bazen.

Halaber, hipoteka eratzeko eskrituran zehazten zen irteera prezioa.

Bosgarrena.- Zehaztutako egunean burutu zen enkantea, eta ez zuen ondoriorik izan lizitatzailerik egon ez zelako.

Seigarrena.- PZLbko 671. artikuluan xedatutako epean, betearazleak eskatu du enkanteko ondasunak esleitu daitezela 340.000 euroko zenbatekoan, betiere esleipena hirugarren bati lagatzeko aukerarekin.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.- Prozedura Zibilaren Legeko 681.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, bahi edo hipoteka bidez bermatutako zorren ordainketa erreklamatzeko ekintza, bahitutako edo hipotekatutako ondasunen kontra gauzatu daiteke zuzenean, betiere aipatutako legearen III. liburuko IV. tituluaren V. kapituluan ezarritakoa betez.

Halaber, 691. artikuluko 4. paragrafoan ezartzen denez, hipotekatutako ondasunen enkantea, ondasun higiezinak enkantera ateratzeko finkatutakoaren arabera gauzatuko da

Bigarrena.- Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen (PZLb) 671. artikuluan ondasun higiezinen enkanteari dagokionez xedatutakoaren arabera, enkante-ekitaldian eskaintza egiten duenik ez bada, hartzekodunak ondasunak euren balorazioaren % 50ean edo kontzeptu guztiengatik zor zaion zenbatekoan esleitzea eskatu ahal izango du.

Hirugarrena.- Aipatu manuan aurreikusi bezala gertatu da kasu honetan; hortaz, aurrekarietan azaldu den bezala, bidezkoa da enkantera ateratako ondasunak betearazleari esleitzea, berak eskatutako baldintzen arabera.

XEDAPENAK

1.- Ipar Kutxa Rural S. Coop. de Crédito betearazleari esleitzen zaio ebazpen honen lehenengo aurrekarian zehaztu eta enkantera ateratako finka, hain zuzen ere hirurehun eta berrogei mila euroko zenbatekoan; izan ere, zenbateko hori enkanteko tipoaren % 50 baino handiagoa da eta erreklamatutako printzipala baino txikiagoa. Esleipena hirugarren bati emateko ahala izango du esleipendunak, eta, horretarako epea, ebazpena irmo bihurtu ondorengo hamar egunekoa izango da.

2.- Ebazpen hau irmoa denean, eta esleipena hirugarren bati emateko ahala baliatzen ez bada, eman bekio betearazleari ebazpen honen testigantza, eta adieraz bedi bertan erremateko prezioaren eta zor izandako zenbatekoen arteko diferentzia kontsignatu dela edo, bestela, zordundutako diru-zenbatekoak gehiago izan direla adierazi, titulu moduan eta Ondare Eskualdaketen eta Agiri bidezko Egintza Juridikoen gaineko Zerga likidatzeko erabil dezan.

Inpugnatzeko modua: epaitegi honetan aurkeztu beharreko berraztertzeko errekurtso bidez; hala ere, bete egingo da erabakitakoa. Errekurtsoa idatziz aurkeztu beharko da, bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, eta errekurtsogilearen iritziz izandako arau-haustea zehaztu beharko da. Betekizun horiek betetzen ez badira, ez da errekurtsoa onartuko (PZLb-ren 451. eta 452. artikuluak).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 25 euroko gordailua eratu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua honelaxe gauzatu beharko da: epaitegi honen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan kontsignatuz aipatu zenbatekoa; kontu hori Banesto (Banco Español de Crédito) taldekoa da, eta ......... zenbakia du; errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa aurkezteko, gordailua eratu behar izatetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Epaileak ebatzi eta sinatu du. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura. Idazkariaren sinadura.

Beko 52 SL demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, epaileak, 2009-12-14ko Probidentziaren bitartez, epaitegiko iragarki-oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu hau argitaratzea ebatzi du, 2009-11-06ko autoa jakinarazteko eginbidea gauzatzeko, hain zuzen ere.

Barakaldo (Bizkaia), 2009ko abenduaren 14a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala