38. zk., 2010eko otsailaren 25a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizia Administrazioa
Barakaldoko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
995
EDIKTUA, 720/09 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Barakaldoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 720/09 desahuziorako hitzezko judizioa.
Demandatzailea: Maria Ascension Cuezva Bernal.
Abokatua: Tellechea Madariaga, Koldobika.
Prokuradorea: Francisco Javier Gonzalez Ruiz.
Demandatua: Rogerio Manuel Nobre Da Silva.
Gaia: errentak ez ordaintzeagatiko desahuzioa eta errentak erreklamatzea.
Aipatu judizioaren gainean epaia eman da, zeinaren epaitza honako hau baita:
Rogelio Manuel Nobre Da Silva-ren aurka, Ascensión Cuezva Bernal jaunaren izenean eta ordez González Ruiz prokuradoreak aurkeztutako demanda osorik baiesten dudanez gero, erabaki dut ezen, bidezkoa dela demandatuaren desahuzioa, zehazki, Portugaleteko General Castaños kaleko 87. zenbakian (leheneko ezkerrean) kokaturiko etxebizitzari dagokionez; eta horretaz gain, honakora kondenatzen dut demandatua: ebazpen hau irmo egiten denean, aipatu etxebizitza libre eta auki-jartzailearen uztera; eta ohartarazten zaio, hala egiten ez badu, kaleratua izango dela.
Bestalde, epemugatutako eta ordaindu gabeko errentak direla-eta, auki-jartzaileari 4.480 euro pagatzera kondenatzen du demandatu; eta, orobat, ordaindu gabeko argi eta ur kontuak direla-eta, 280,13 euro ordaintzera, eta bai prozedura hau izapidetu bitartean sortutako eta ordaindu gabeko errentak eta zenbatekoak ere; azkenik, legezko interesak ere ordaindu beharko ditu.
Inpugnatzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian apelazio-errekurtsoa jarrita (PZLb 455. artikulua).
Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb, 457.2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua egin beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4686000003072009. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. XG).
Gordailua egitetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Nire epaia hori denez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.
Rogerio Manuel Nobre Da Silva demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak Bizkaiko Probintzia Auzitegian.
Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera bost egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua egin beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4686000003072009. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. XG).
Gordailua egitetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Ebazpenaren testu osoa interesatuaren esku dago, epaitegi honetako idazkaritzan.
Barakaldo (Bizkaia), 2009ko abenduaren 22a.
IDAZKARI JUDIZIALA.