38. zk., 2010eko otsailaren 25a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
994
EBAZPENA, 2009ko uztailaren 23koa, Ingurumeneko sailburuordearena, ingurumenaren gaineko eraginaren adierazpena egin eta ingurumeneko baimen bateratua ematen duena, azido sulfurikoa ekoizteko jarduerarako, Zierbenako udalerrian eta Acoleq Químicos SL enpresak sustatua.
GERTAKARIAK
2007ko maiatzaren 30ean, Acoleq Quimicos SL enpresak orduko Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailari eskatu zion ingurumeneko baimen bateratua emateko eta ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio-prozeduraren izapideak hasteko, Zierbenako udalerrian azido sulfurikoa ekoizteko instalazio berri bat ezartzeko proiektuari dagokionez, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuei buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legean, EAEko ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege orokorrean eta ingurumenaren gaineko eraginari buruzko ebaluazioaren ekainaren 28ko Legegintzako 1302/1986 Errege Dekretuan ezarritakoa betez. Eskaerarekin batera, honako agiri tekniko hauek erantsi ziren:
- «Ingurumeneko baimen bateratua eskatzeko proiektu teknikoa» (2007ko maiatzaren 30a).
- «Ingurumeneko baimen bateratua eskatzeko proiektu teknikoa. Dokumentazio konfidentziala» (2007ko maiatzaren 30a).
- «Ingurumeneko baimen bateratua eskatzeko proiektu teknikoa. Laburpen ez-teknikoa» (2007ko maiatzaren 30a).
- «Ingurumenaren gaineko eraginari buruzko azterlana» (2007ko maiatzaren 30a).
Ondoren, ingurumeneko baimen bateratuaren eskaerarekin batera, proiektuak Zierbenako hirigintza-plangintzekin duen bateragarritasunari buruzko udal-txostena aurkeztu zen, 2007ko abenduaren 20koa.
2007ko ekainaren 27an, Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak prozeduran esku-hartzea duten hainbat organori txostenak eskatu zizkion, Ingurumen Organoaren bidez proiektua eta ingurumenaren gaineko eraginaren azterlana jendaurrean jartzeko izapidetzea adosteari dagokionez. Zehazkiago, Zierbenako Udalari, Bilboko Portu Agintaritzari, Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Zuzendaritzari, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzari, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Ondarearen Zuzendaritzari eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailari egin zien kontsulta.
2007ko uztailaren 6an, 2008ko uztailaren 23an eta 2009ko urtarrilaren 14an Ingurumen Organoak agiri osagarriak txertatzeko eskatu zion sustatzaileari, eta espedientea 2009ko urtarrilaren 23an osatu zen.
Aurkeztutako agiriak nahikoa zirela egiaztatu ondoren, Ingurumen sailburuordeak 2009ko otsailaren 2an emandako Ebazpen bidez, jendaurrean jarri ziren, 30 egun baliodunen epean, Acoleq Quimicos SL enpresak sustatutako proiektua eta proiektu horrek ingurumenean duen eraginaren azterlana, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2009ko otsailaren 19an. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko bi egunkaritan argitaratu zen 2009ko martxoaren 1ean, eta proiektuak hartuko duen eremuaren ondoko auzokide bakoitzari jakinarazpena bidali zitzaien. Halaber, formatu elektronikoan zegoen espedientearen oinarrizko dokumentazioa herritarren esku jarri zen, orduko Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren web orrian.
Behin jendaurrean jartzeko izapidea amaiturik, zera egiaztatu zen, Alejandro de Juan Perez jaunak alegazio bat aurkeztua zuela, Acoleq Quimicos SLren proiektuak zenbait neurri kontuan har zitzan eskatzeko, Fertiberiako aldameneko instalazioaren barnean sufre-metaketak sorraraz litzaketen isuri difusoak saihesteko.
Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuei buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 17. eta 18. artikuluetan ezarritakoa aplikatuz, 2009ko apirilaren 2an Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Kalitateko Zuzendaritzak txostena eskatu zien Zierbenako Udalari, Bizkaiko Portu Agintaritzari, Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Zuzendaritzari, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzari, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Ondarearen Zuzendaritzari eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailari. Espedientean jaso da txosten horien emaitza.
Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuei buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatu eta betearazteko Erregelamenduaren (apirilaren 20ko 509/2007 Errege Dekretuaren bidez onartu zen) 6. artikulua betez, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Kalitateko Zuzendaritzak Acolez Quimicos SL enpresari bidali zion Fertiberiari buruzko alegazioa, 2009ko maiatzaren 26an, eta sustatzaileak erantzun zion 2009ko maiatzaren 28an. Idazki horretan, isuri difusoak saihesteko zer neurri aurreikusi dituen adierazi zuen Acoleq Quimicos SLk.
2009ko ekainaren 18an, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuei buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan xedatutakoa betez, espediente osoa Acoleq Quimicos SL enpresaren esku utzi zen, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak egindako Ebazpen Proposamenaren zirriborroa gehituz.
2009ko uztailaren 21ean, Acoleq Quimicos SLk idazki bat bidali zuen, merkataritza-enpresa horri bidalitako Ebazpen Proposamenaren zirriborroari alegazioak egiteko eta hasiera batean aurkeztutako proiekturako aldaketa jakin batzuk planteatzeko, erregailuan sufrea injektatzeko teknologiari eta energia elektrikoa sortzeko potentziari dagokienez.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, lege horren xedea da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea edo, hori ezinezkoa denean, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea; eta hori lortzeko, ingurumen osoaren babes maila altua helburutzat harturik, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezartzea.
Uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatu eta betearazteko Erregelamendua onartzen duen apirilaren 20ko 509/2007 Errege Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, baimen honetan sartzen dira ekoizpen-elementu eta -lerro guztiak, hain zuzen ere, 16/2002 Legearen 1. eranskinean aipatzen ez diren arren, lege hori aplikatu beharreko eremuko jardueren instalazioetan gauzatzen direnak eta jarduera horrekin zerikusi teknikoa dutenak.
Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 9. artikuluak ezartzen duena betez, ingurumeneko baimen bateratua behar da 1. eranskinean aipatzen diren jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu, lekuz aldatu nahiz funtsezko beste aldaketaren bat egiteko. 11. artikuluaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua, berau aplika daitekeen instalazio guztietan betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena emateko parte hartuko duten Herri Administrazio desberdinen artean koordinatuta izango den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzearren. Era berean, indarrean dagoen legeriaren araberako ingurumeneko administrazio-baimen guztiak egintza administratibo bakar batean bildu nahi dira. Acoleq Quimicos SL, enpresaren kasuan, baimen hauek guztiak behar ditu: hondakinak sortzeko baimena, lurrera eta itsasora isurtzeko baimena, atmosferara isurtzeko baimena, eta, ingurumen-izaerako beste zehaztapenen artean, lurzoruaren kutsadura prebenitu eta zuzentzeari dagozkion baimenak. Gainera, espedientean beste administrazio eta erakunde eskudun batzuek ere parte hartu dute, aginduzko txostenak igorriz.
Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 29. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozedurak ordezten du jarduera sailkatuetarako udal lizentziaren prozedura, Jarduera Gogaikarri, Osasungaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuen Erregelamendua onartzen duen azaroaren 30eko 2414/1961 Dekretuan aurreikusten zena; ez du ordezten, ordea, udal agintaritzak emango duen behin betiko ebazpena. Ondorio horietarako, ingurumeneko baimen bateratua udal-agintarientzat loteslea izango da, hala badagokio, baldin eta lizentzia ukatzeko bada edota neurri zuzentzaileak ezartzeko bada; baita aipatu arauaren 22. artikuluan jasotako ingurumen-alderdiei dagokienez ere. 29. artikulu horretan aipatzen denez, goiko guztiak ez ditu kaltetuko autonomia-erkidego bakoitzean jarduera sailkatuei aplikatzekoak diren gainerako arauak. Aipatutako aginduak betez, Acoleq Quimicos SL enpresari dagokion ingurumeneko baimen bateratuaren barnean, Euskadiko ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege orokorrean horretarako aurreikusitako izapide guztiak hartu dira, eta Zierbenako Udalari, Bilboko Portu Agintaritzari, Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Zuzendaritzari, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzari, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Ondarearen Zuzendaritzari eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailari txostenak eskatu zaizkie. Espedientean jaso da txosten horien emaitza.
Bestalde, otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 41. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa behar dute nahitaez, Legearen 1. eranskinean jasota egonik Euskal Autonomia Erkidegoan burutu nahi diren plan eta proiektu publiko zein pribatuek. Prozedura hori ingurumenaren gaineko eraginaren adierazpenarekin amaitzen da, direlako proiektuak gauzatzeko edo, behar denean, baimentzeko, emango den ebazpenaren aurretik egingo dena.
Era berean, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 11.4 artikulua aplikatuz, autonomia erkidegoek ahaleginak egingo dituzte ingurumeneko baimen bateratua emateko prozeduran, ingurumenaren gaineko eragina ebaluatzeko erkidegoko araudian ageri diren jarduerak edota beste figura batzuk sartzeko, betiere horrelakorik eska badaiteke, eta horretarako eskumena autonomia erkidegoari badagokio.
Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen aurreikuspenak betez, Ingurumen Organoak neurriak hartu ditu ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio-arloko jarduerak ingurumeneko baimen bateratuko prozeduraren barruan txertatzeko. Alde horretatik, prozedura horren izapideetan proiektuak izan ditzakeen ondorio guztiak modu bateratuan aztertu dira, ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioaren arauen ikuspegitik eta uztailaren 1eko 16/2002 Legean jasotako ingurumeneko arauen ikuspegitik, proiektuaren bideragarritasuna zehazteko. Integrazio hori garbi islatzen da ingurumeneko baimen bateratua emateko ebazpen-proposamenaren aurretik proiektuaren gainean egiten den balioespen orokorrean. Proposamenean bezala, ebazpen honetan sartuta dago aipatutako ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioaren prozesua. Horretarako, proiektuaren ingurumenaren gaineko eraginaren aldeko adierazpena egiten du bere lehenengo atalean, eta, ingurumen ondorioetarako soilik, aukeratutako kokapenean proiektua bideragarria dela aipatzen du; proiektua zein baldintzatan gauzatu behar den ere ezartzen du, uztailaren 1eko 16/2002 Legea aplikatuz ezarriko zaizkion neurri zuzentzaileekin bat.
Azkenik, instalazioak gehienez isur ditzakeen gai kutsagarrien balioak eta ingurumena, oro har, ahalik eta gehien babesteko ustiapenerako ezarriko zaizkion beste baldintza batzuk zehazte aldera, Ebazpen hau egiterakoan kontuan izan dira teknika onenen erabilera eta aplika dakiokeen alorreko legerian ezarritako neurriak eta baldintzak. Bereziki Europako Batzordearen BREF agiri hauen edukia hartu da kontuan: «Reference Document on Best Available Techniques for the Manufacture of Large Volume Inorganic Chemicals- Ammonia, Acids and Fertilisers», 2007ko abuztukoa; «Reference Document on Best Available Techniques on the General Principles of Monitoring», 2007ko abendukoa; «Reference Document on Best Available Techniques on Emissions from Storage», 2006ko uztailekoa; eta «Reference Document on Best Available Techniques in Common Waste Water and Waste Gas Treatment/Management Systems in the Chemical Sector», 2003ko otsailekoa.
Espedientean bildutako txostenak, jendaurreko informazioko izapidean aurkeztutako alegazioa eta Acoleq Quimicos SL enpresak alegazio horri emandako erantzuna aztertu ondoren, eta proiektuaren ingurumen-ebaluazio orokorra egin eta gero, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan jasotako entzunaldiaren izapidea bete zen, sustatzaileari Ebazpen Proposamenaren zirriborroa bidaltzea barne, Acoleq Quimicos SL enpresak sustatutako proiektuari aplika dakizkiokeen baldintzak erantsita.
Entzunaldiaren izapidean bildutako ohar eta alegazioak aztertu ondoren, Ebazpen hau landu da, eta Acoleq Quimicos SL enpresak izapide horretan aurkeztutako aldaketak ez direla funtsezkoak ebatzi da, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 10. artikuluan bildutako irizpideei jarraiki. Ez da aurreikusten, halaber, aldaketa horiek ingurumenerako eragin negatibo esanguratsurik ekarriko dutenik, proiektuen ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen urtarrilaren 11ko Legegintzako 1/2008 Errege Dekretuaren II. eranskinaren k epigrafean bildutako irizpideei jarraiki. Bestetik, sustatzaileak SO2 isuriaren kontrolari eta zaraten immisioko muga-balioei buruz egindako alegazioak onartu dira.
Kontuan hartu da organo hau eskumenekoa dela ingurumenaren gaineko eraginaren adierazpena egiteko eta ingurumeneko baimen bateratua emateko, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 25eko 340/2005 Dekretuan ezarritakoa betez.
Honako arau hauek aztertu dira: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak 2009ko ekainaren 18an emandako ebazpen-proposamena; Euskadiko Ingurumena Babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra; Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea; proiektuen Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioaren Legearen testu bategina onartzen duen urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretua; Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluaziorako Erregelamendua onartzen duen irailaren 30eko 1131/1988 Errege Dekretua; Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 25eko 340/2005 Dekretua; Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea, eta aplika daitekeen gainerako araudia,
EBATZI DUT:
Lehenengoa.- Acoleq Quimicos SL enpresak Zierbenako udalerrian sustatutako azido sulfurikoa ekoizteko instalazio berriaren proiekturako Ingurumenaren gaineko eraginari buruzko aldeko adierazpena egitea, Ebazpen honetako Hirugarren atalean ezarritako baldintzei jarraiki.
Bigarrena.- Acoleq Quimicos SL enpresari (helbide soziala: Artzain Onaren kalea, z/g; udalerria: Barakaldo; IFK: B95433389) ingurumeneko baimen bateratua ematea Zierbenako udalerrian azido sulfurikoa ekoizteko instalazio berria ezartzeko, Ebazpen honen hirugarren atalean ezarritako baldintzei jarraiki.
Jarduera Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskineko 4.2.b kategorian («Azidoak ekoiztea») sartuta dago.
21.850 m2 erabilgarriko lursail batean kokatuko da instalazioa, Bilboko Portuko AZ-1 merkataritza-kaia izenekoan. Ontziek AZ-1 merkataritza-kaian atrakatuko dute, eta, lehorretik, N-639 foru-errepidetik sartuko da lursailean, El Calero gunearen parean. 4.000 kW-ko potentzia instalatua izango du instalazioak.
Azido sulfurikoa fabrikatzeko lehengaia gas naturalaren eta petrolio gordinaren desulfurazioko sufrea da. Sufrea egoera solidoan edo likidoan jaso daiteke fabrikan. Sufre solidoa urtze-instalazio batean tratatzen da lehenik; jarraian, iragazi egiten da, eta egoera likidoan biltegiratzen.
Azido sulfurikoa ekoizteko, sufre likidoa erretzen da, eta, jarraian, SO2 SO3 bihurtzeko oxidazio katalitikoa gauzatzen da, banadio pentoxidozko katalizatzaile baten gaineko bost kontaktu-etaparen bitartez; azkenik, SO3 uretan xurgatzen da bi aldiz, azido sulfurikoarekin, % 98tik gorako kontzentrazioa duen azido sulfurikoa eta oleuma (anhidrido sulfurikoko % 22ko disoluzioa azido sulfurikoan). Gainera, prozesuetan sortutako beroaren aprobetxamendu termikoa egiten da, balio exotermiko handia duela aprobetxatuz, eta gasak hoztearen ondorioz lurruna sortzen da, autokontsumorako energia elektrikoa ekoizteko eta sare elektriko orokorrera gehitzeko erabiltzen dena. Instalazioan garatutako prozesu nagusiak honako hauek dira:
1.- Sufrea urtzea eta likido mantentzea sufre solidoa zinta garraiatzailearen gainean deskargatzen da, eta hortik urtze-multzora bideratzen da zuzenean. Ekipoak sufrearen azidotasunetik babesteko, elikadura-toberan karea eransten da. Urtze-andelak berotzeko hodibihurrak eta irabiagailu bat ditu. Behe-presioko lurrun-saretik (5 kg/cm2 eta 155 ºC) lortzen da sufrea urtzeko eta likido gisa biltegiratzeko beharrezko beroa. Behin sufrea urtu ondoren, iragazki batetik igarotzen da, eta, jarraian, sufre likidoko andelean biltegiratzen da. Ponpa baten bidez sufre likidoa erregailura bideratzen da bi inguratzaileko hodietatik, behe-presioko lurrunak bultzatuta.
2.- Errekuntza-airea lehortzea: haizatzaile nagusiak irensten duen aire hezea iragazi egiten da eta gero lehortze-dorrera bideratzen da azido sulfurikoaren korrontearen aurka hezetasuna ezabatzeko.
3.- Sufrearen errekuntza Sufre likidoa 140 ºC-tan egon ohi da, eta balbula automatiko baten bidez erregulatzen da erregailuaren sarreran. Errekuntza-airearen % 7 inguru buru birakariaren sarrerara bideratzen da sufrea atomizatzeko; sufrearen errekuntzarako 1000 - 1100 ºC behar dira. Urrats horretan, oinarrizko sufrea oxigenoarekin nahasten da SO2 sortzeko. Sufrea erretzean bero handia sortzen da, eta, horren ondorioz, erregailuko gasaren tenperatura igotzen da. Prozesu hori galdara-labe batean egiten da. Erregailua eta galdara erreaktore berean sartzen dira.
4.- Bihurketa eta xurgapena: SO2 SO3 bihurtzeko oxidazioa 5 urratseko kontaktu-bihurgailuan egiten da, eta hirugarren urratsaren ostean bitarteko xurgapena gauzatzen da. Kontaktu bikoitzeko prozesuan, bitarteko xurgapen-dorrearen aurretik oleuma xurgatzeko beste dorre bat doa. Bihurketa katalitikoa exotermikoa da eta horregatik gasak hoztu egin behar dira urrats bakoitzaren ondoren bero-trukagailuen bidez (berotasuna berreskuratzeko sistemakoak dira). Xurgatze-dorrean sortzen den azidoa eta oleuma biltegi-andeletara bideratzen dira.
5.- Berotasuna berreskuratzea: sufrearen errekuntzan sortutako berotasuna aprobetxatzeko, SO2 SO3 bihurtzeko prozesuan lurrun-galdara bat dago errekuntza-labearen ondoren, eta horrez gainera lurruna bihurketako lehen etapen ondoren berotzeko eta gainerakoetan beroa aurrezteko gailuak daude. Halaber, azken xurgapenean sortzen den berotasuna ere berreskuratzen da eta zirkuitura itzultzen den lurrun kondentsatua berotzeko aprobetxatzen da. 43 bar-etan eta 396 ºC-tan sortutako lurruna 11,5 MW-ko turbosorgailu batera eramaten da, instalazioaren kontsumo-premiak betetzen dituena, eta soberakina sare elektrikora bidaltzen da.
Instalazioak 24 orduz jardungo du egunean, eta 350 egunez urtean; azido sulfurikoa ekoizteko ahalmena 940 t/egunean izango da (% 98,5ean adierazia), eta gehienez 250 t/egunean oleumari dagokionez.
Gainera, fabrikak honako instalazio osagarri hauek izango ditu:
1.- Itsas kargako terminala: itsasotik, sufre likidoa hartzen da eta azido sulfurikoa bidaltzen, AZ-1 merkataritza-kaiko atrakalekua baliatuz. Sufre likidoa zuzenean deskargatuko da ontzitik fabrikako instalazioetara, 10" -ko tutueria baten bitartez eta terminalean kokatutako ponpaketa-multzoaren bitartez. Azidoa ontzi bidez bidaltzeko, sufre likidoa jasotzeko egindako bide berberari jarraitzeko aukera izango da. Zamalanak amaitutakoan sistema bat jarriko da abian, mahukek eduki ditzaketen produktuen jarioa saihesteko.
2.- Tanga-kamioien kargatzeko tokia: kargatzeko lau gune eraikiko dira. Oleuma eta azido sulfurikoa -kontzentratua eta diluitua- karga daitezke plataforma horretan. Kargatzeko guneak ezarriko dira ustekabeko edozein jario hustubide baterantz azkar isurtzeko moduan; hustubide horretatik, efluente likidoak tratatzeko fabrikara bideratuko dira jario horiek. Gune hori guztia lur-hargunez eta suteen aurkako zerbitzu batez hornituko da. Zamalanetako gunerako sarbidea seinaleztatuko da. Zamalanetan diharduten tanga-kamioiak geldirik egongo dira, eta presio-galerak eragindako fluido-etete automatikoko sistema bat baliatuko da.
3.- Trenbidearen kargatzeko tokia: azido sulfurikoa eta oleuma bidaltzeko. 10" -ko eta 4" -ko tutueriatik iritsiko dira kargatzeko tokira, hurrenez hurren. Oleum-tutuarekiko paraleloan 1" -ko beste tutueria bat ezarriko da gasak xurgatzeko, kanpai batez eta ixteko balbula automatiko batez hornitua.
Instalazioan energia elektrikoa (28.800 MWh-ko kontsumoa urtean, gutxi gorabehera) eta C gasolioa erabiliko dira galdara osagarriaren funtzionamendurako, sufre likidoa geldirik mantentzeko bi ordutik gorako geldialdietan, eta fabrika berotzeko iraupen luzeko geldialdietan (780 m3-ko kontsumoa urtean, gutxi gorabehera).
Fabrikan kontsumitutako energia elektriko ia guztia (28.316 MWh), kogenerazio-sistemaren bitartez prozesuan sortutako beroa baliatuz lortzen da. Sistema horrek lurruna sortzen du, eta, jarraian, energia elektrikoa. Prozesua abiatzean, kanpoko hornidura behar da.
Ur-hornidura Bilbao-Bizkaia Ur Partzuergoaren hornidura-sarearen bitartez gauzatuko da, eta urtean 651.780 m3 kontsumituko dira, gutxi gorabehera. Hozte-dorrean ura birzirkulatuko da (5.000 m3/h batez beste, gutxi gorabehera).
Atmosferara isurtzeko foku sistematiko bat edukiko du instalazioak: fabrikako gasen irteerako tximinia orokorra; baita hiru foku ez-sistematiko ere: kontaktuko aurreberogailua, errekuntza-labeko tutueria eta galdara osagarria. Fabrikaren tximinia orokorretik husten diren aire-fluxuak hondar-gasak dira, sufre likidoa erretzeko, SO2 SO3 bihurtzeko eta azido sulfurikoa eta oleuma lortzearren SO3 xurgatzeko prozesuetan sortuak (xurgatze-dorretik ateratzen den gasa).
Prozesu industrialaren hondar-urak, kutsatuta egon daitezkeen euri-urak, bulegoetatik eratorritako ur sanitarioak eta hozte-dorreak purgatzetik eratorritako urak sortuko dira instalazioan.
15 m3/h-ko tratatze-ahalmeneko tratamendu fisiko-kimikoko sistema batean tratatuko dira prozesuko hondar-urak eta kutsatutako euri-urak (pH < 7): lehenik, 200 m3-ko edukierako homogeneizazio-baltsa bat ezarriko da, eta, jarraian, honako tratamendu-etapa hauek etorriko dira: pH doitzea, koagulazioa-malutapena, eta azken dekantazioa.
Bestetik, ur sanitarioak guztizko oxidazioak eragindako tratamendu biologikoko fabrika trinko batean tratatuko dira, 20 biztanle baliokideko tratatze-ahalmenarekin.
Azkenik, hozte-urak 14 m3/h-ko ahalmeneko tratamendu kimikoaren bitartez tratatuko dira: lehenik, murrizketa gauzatuko da, eta, jarraian, pH-a doituko da.
Deskribatutako isurketa guztiak Abrako estuariora isuriko dira, isurketa-puntu bakar batetik.
Gainera, aipatzekoa da 7tik gorako pH-a duten euri-urak zuzenean isurtzen direla drainatze-tutueriara. Bestela, homogeneizazio-baltsara biltzen dira.
Azido sulfurikoa fabrikatzeko prozesua eta zerbitzu orokorrekin zerikusia duena dira hondakinak sorrarazten dituztenak. Urtean gehienez 700 t hondakin sortuko direla aurreikusi da. Hondakin arriskutsuei dagokienez, «sufre-iragazketako taloa» eta «katalizatzaile erabilia» dira nagusiak.
Besteak beste, honako teknika hauek hartu dira proiektuaren barnean, eskuragarri dauden teknika onenak:
- Kontaktu bikoitzeko eta xurgapen bikoitzeko sistema, bost ohe katalitikoduna.
- Nox-eko ekoizpen txikiko erregailua, sufrea erretzeko.
- Altzairu herdoilgaitzezko bihurgailua.
- Lurrunketa eta energia elektrikoa sortzeko prozesuan sortutako beroaren aprobetxamendu termikoa.
- Infragorri bidezko xurgapen-ekipoa, irteerako gasen so2 kontzentrazioa monitorizatzeko.
- Tanta-jarioaren aurkako sistemak karga-besoetan.
- Gasak xurgatzeko sistemak oleum-kargan.
- Hondakin-urak arazteko fabrika.
- Saneamendu-sare bereizleak.
Hirugarrena.- Honako baldintza eta betekizun hauek agintzea, Zierbenako udalerrian azido sulfurikoa ekoizteko fabrika berria ezartzeko Acoleq Químicos SL sustatutako proiektua egikaritzeko.
A) Uztailaren 28ko 22/1988 Kosten Legearen 88.4 artikuluak xedatutakoa betez, eta aipatu legearen 85. artikuluan eta onartuko den garapen-araudian zehaztutako irizpideak jarraituz, ebazpen honetako d.2.2.5 atalak aipatzen duen isurketa-kanona zehaztu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak berme bat eskatuko dio Acoleq Químicos SL enpresari, ezarritako isurketa-baldintzak bete daitezen.
B) Administrazioarekiko harremanez arduratuko den pertsonaren gainean Ingurumen Sailburuordetzari eman dizkion datuetan aldaketarik balego, Acoleq Quimicos SL enpresak aldaketa horien berri emango du.
C) Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legearen 47.8 artikuluak aipatzen duen epea bi urtekoa izango da, Ebazpen hau jakinarazten denetik kontatzen hasita. Ondorio horietarako, sustatzaileak proiektua egikaritzen hasteko aurreikusitako data jakinarazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari, gutxienez hilabete lehenago.
D) Neurri babesle eta zuzentzaileak, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusita bezala burutuko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera eta honako atal hauetan ezarritakoari jarraituz:
Proiektua egikaritzeko aurreikusitako aurrekontua eta baldintza-agiria ebazpen honetan ezarritako neurri babesle eta zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa burutzeko obra-unitateekin eta prezioekin osatu beharko dira.
d.1.- Instalazioa eraikitzeko baldintza orokorrak.
d.1.1.- Jardun-esparrua mugatzea.
a) Fabrika eraikitzearekin lotutako jardun guztiak, hala nola makina-parkea eta obra-hondakinak aldi baterako metatu eta biltegiratzeko guneak, proiektuaren lur zatiaren barruan kokatuko dira.
b) Esparru horretatik kanpo ustekabeko eraginak sortuz gero, zuzentzeko eta leheneratzeko neurri egokiak aplikatuko dira, aurrez ebazpen honen d.1.8 atalean adierazitako ingurumen-aholkularitzaren txostena eginda.
c) Makina-parkea eta obra-hondakinak aldi baterako metatu eta biltegiratzeko gunea kontratistak egokitu beharko ditu, garatu nahi diren jarduerek ingurumenean sor ditzaketen eraginak gutxitzearren.
d) Eremu horien mugak eta ezaugarriak Obra Zuzendaritzak onartu beharko ditu, aurrez ebazpen honen d.1.8 atalean adierazitako ingurumen-aholkularitzaren txostena eginda.
d.1.2.- Ura eta lurzorua babesteko neurriak.
a) Eraikuntza-fasea, drainatze-sarera isuritako jalkin xeheak minimizatuz egin beharko da. Horretarako, ura bideratzeko gailuak eta solido esekiei eusteko sistemak proiektatu eta egikarituko dira, horietan obren ondoriozko ur kutsatuak biltzeko.
b) Obraren makina-parkearentzat bereizitako azalera eta haren mantentzegunea drainatze naturaleko saretik bereiziko da. Zola iragazgaitza eta efluenteak biltzeko sistema izango ditu, lurzorua eta ura olio eta erregaien eraginaren ondorioz kutsa daitezen saihesteko. Erregaien zamalanak, olio aldaketak eta tailerreko jarduerak ez dira baimenduko adierazitako guneetatik kanpo.
d.1.3.- Hauts-isuriak gutxitzeko neurriak.
a) Obrak dirauen artean, bideak eta ibilgailuak igarotzeko gainerako guneak garbitzeko kontrol zorrotza burutuko da, bai obrek eragindako ingurunean, bai horietarako sarbideetan. Pistak eta aldi baterako soil egongo diren eremuak ureztatzeko sistema bat egongo da.
b) Obraguneetako irteeran ibilgailuak garbitzeko gailuak ezarriko dira. Gailu horien ezaugarriak, nola kokaleku zehatza eta bildutako uren kudeaketa, ebazpen honen d.1.9 puntuak aipatzen dituen agirietan jaso beharko dira.
d.1.4.- Zaratak, dardarak eta horien eraginak gutxitzeko neurriak.
a) Eraikitzerakoan, ingurumenaren gaineko eraginari buruzko agirietan deskribatutako jarraibide egokiak aplikatuko dira, obra-makinen mantentze-lanei eta zarata jatorrian murrizteari dagokienez.
b) Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duen urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuko 22. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, zonifikazio akustiko, kalitate-helburu eta igorpen akustikoei dagokienez, obrak egitean erabiliko diren makinak egokitu egin beharko dira kanpoan erabiltzeko makinen soinu-igorpenei buruz indarrean dagoen araudian ezarritako aginduetara, eta, bereziki, eta hala badagokie, kanpoan erabiltzeko makinek ingurumenean sortzen dituzten soinu-igorpenak arautzen dituen otsailaren 22ko 212/2002 Errege Dekretuan eta arau osagarrietan ezarritakora.
d.1.5.- Hondakinak kudeatzeko neurriak.
a) Obretan sortutako hondakinak eta obra-lekuak, enbalajeak, errefuseko lehengaiak eta garbiketa-kanpaina prestatzeko eragiketetan sortutako hondakinak, hondakinen apirilaren 21eko 10/1998 Legean eta aplikatzekoak diren berariazko araudietan aurreikusitakoaren arabera kudeatuko dira.
b) Obran sortutako hondakin guztiak, horien balioztatzea teknikoki eta ekonomikoki bideragarria bada, hondakin-balioztatzaile baimendu bati igorri beharko zaizkio. Teknikoki, ekonomikoki edo ingurumen-ikuspegitik balioztatzea bideraezina dela behar bezala ziurtatu ondoren soilik ezabatu ahal izango dira hondakinak.
c) Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak kudeatzeko, eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak sortzea eta kudeatzea arautzen duen otsailaren 1eko Errege Dekretuan ezarritakoa hartuko da aintzat. Horren haritik, eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak kudeatzeko azterlan bat bildu beharko da eraikuntza-proiektura, otsailaren 1eko 105/2008 Errege Dekretu horren 4.1.a) artikuluan ezarritako edukiarekin.
d) Zabortegira eramateko hondakinak, hondakinak zabortegian utzita ezabatzeari buruzko abenduaren 27ko 1481/2001 Errege Dekretuari eta hondakinak zabortegian utzita ezabatzea eta betelanak egitea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuari jarraiki kudeatuko dira. Hondakin horiek karakterizatu egin beharko dira 2001eko otsailaren 19an Kontseiluak hartutako 2003/33/EE Erabakiaren arabera, 1999/31/EEE Zuzentarauaren 16. artikuluaren eta II. eranskinari jarraiki hondakinak zabortegietan onartzeko irizpide eta prozedurak ezartzen dituena.
Jarduerako material-soberakinak betelanak egiteko erabiltzen badira, otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan ezarritako baldintzak bete beharko dira.
Lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legearen I. eranskinean adierazitako EBA-A ebaluazioko balio adierazleak baino kutsatzaile kopuru txikiagoa duten materialekin soilik egin ahal izango dira lurrak betetzeko lanak.
e) Edozein gorabehera dela medio, sortutako lur-soberakin guztiak proiektuaren sustatzaileak proposatutako helburura biltzeko modurik ez badago, eta horren ondorioz hondeaketa-soberakinen gordailuak eraiki behar badira, betelanetarako proiektu bat egin beharko da, hondakinak zabortegian utzita ezabatzea eta betelanak egitea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan zehaztutakoari jarraiki. Gainera, proiektu horrek honako baldintza hauek bete beharko ditu:
- Aurreikusitako sarbideak, lehendik zeudenak edo egikaritu beharrekoak.
- Gordailu bakoitzaren gehieneko hedadura seinaleztatzea.
- Gordailu guztietarako paisaia-leheneratze bereziaren diseinua.
f) Hondakin arriskutsuak jasotzen dituzten ontziek, hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko Erregelamendua onartzen duen uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak kontuan izan beharko dituzte, eta itxita egongo dira kudeatzaileak jaso arte, isuri edo lurrundu ez daitezen.
Ontzi horiek etiketatuta egon beharko dute, eta etiketak argia, irakurtzeko modukoa eta ezabaezina izan beharko du; etiketa aipatutako uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 14. artikuluan horretarako adierazitako jarraibideen araberakoa ere izango da.
g) Industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuan eta Euskal Autonomia Erkidegoan erabilitako olioa kudeatzea arautzen duen irailaren 29ko 259/1998 Dekretuan xedatutakoaren arabera egingo da erabilitako olioaren kudeaketa.
Olio erabiliak kubeta edo segurtasun-sistema barruko gordailuetan gordeko dira aldi baterako, kudeatzaile baimenduak jaso arte, gordailu nagusia hausteagatik edo estankotasuna galtzeagatik olioak sakabana daitezen saihesteko.
h) Hondakinak kudeatzeko araudia betetzea errazteko, lan guztietan sortutako hondakinak kudeatzeko sistemak jarri beharko dira. Sistema horiek lan horien arduradunek kudeatuko dituzte, horiek izango baitira langileek sistemak zuzen erabiltzearen arduradunak. Bereziki, erregai eta produktuak gordetzearen, makinen mantentze-lanak egitearen edo hondakinak erretzearen ondorioz ez dira inolaz ere efluente kontrolatugabeak sortuko.
Aurrekoaren haritik, berariazko gune bat egokituko da hondakin arriskutsuak (olio-latak, iragazkiak, olioak, pinturak eta abar) biltegiratzeko instalazio estaliak jartzeko, eta horietatik bereiz, hondakin ez-arriskutsu eta geldoetarako berariazko edukiontziak jarriko dira. Edukiontzi horiek itxita egongo dira kudeatzaileari entregatu arte, lurrunketagatiko edo isurtzeagatiko eduki-galerak saihesteko. Era berean, obran barrena, sortutako hondakinak biltzeko gailu estankoak (bidoiak, eta abar) ezarriko dira, eta horiek izaeraren arabera bereiziko dira, aipatutako puntu garbi horretan aldi baterako biltegiratu aurretik.
i) Obretan sortutako hondakinen ingurumeneko jarraipenaren txosten ulergarria egin beharko da, eta txosten horrek, indarrean dagoen legeriak jasotzen dituen hondakinen kontrolerako, jarraipenerako eta onarpenerako agiriak jaso beharko ditu.
d.1.6.- Paisaia-integrazioa.
Fabrika eraikitzeko proiektuak beharrezko aurreikuspenak izan beharko ditu fabrikari lotutako lursail eta instalazioetako paisaia egokitzeko, fabrika zonan integratzea errazagoa izan dadin.
d.1.7.- Garbiketa eta obra-akabera.
Obrak bukatu ondoren, eremua ondo garbitu beharko da, proiektuaren eragin-eremutik obra-hondakin guztiak kenduz.
d.1.8.- Ingurumenari buruzko aholkularitza.
Obra amaitu arte eta obraren bermealdian zehar, obra-zuzendaritzak ingurumenaren -eta oro har neurri babesle eta zuzentzaileen- inguruan kualifikatutako aholkularitza izan beharko du. Gai horiei buruz baldintza-agiriak obra-zuzendaritzari esleitzen dizkion funtzioekin lotutako ebazpenak, aholkularitza hori egiten duten adituek txostena egin aurretik eman beharko dira.
d.1.9.- Lan-programa diseinatzea.
Kontratistak jardun-proposamen xehatu batzuk egin beharko ditu jarraian zerrendatzen diren azpiataletan adierazitako alderdiei buruz. Proposamen horiek, Ebazpen honetan kasu bakoitzerako ezartzen diren irizpideen arabera diseinatuko dira, eta obra-zuzendaritzak esanbidez onetsi beharko ditu, aurreko atalean aipatutako ingurumen-aholkularitzak aurrez txostena eginda, eta lanak burutzeko programan txertatuko dira. Jarraian zehaztukoak dira agiriak:
- Kokapenari buruzko xehetasunak eta kontratistaren instalazioen eremuen eta hondakinak aldi baterako biltegiratzekoen ezaugarriak, ebazpen honen d.1.1. Eta d.1.5 Ataletan aurreikusitakoaren arabera.
- Urak bideratzeko sareei buruzko xehetasunak, eta ebazpen honen d.1.2. Atalean aurreikusitako solido esekiei eusteko gailuen kokapena.
- Ebazpen honen d.1.3. Atalean aurreikusitako ibilgailuak garbitzeko gailuen xehetasunak eta kokapena.
- Obran sortutako eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak kudeatzeko plana, eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak sortzea eta kudeatzea arautzen duen otsailaren 1eko 105/2008 Errege Dekretuaren 5.1 artikuluan aurreikusitakoari jarraiki.
d.1.10.- Jardunbide egokien kontrola obren garapenean zehar.
Obrak garatu bitartean jardunbide egokien kontrol bat egingo da, arreta berezia emanez eragindako azalerari eta ingurune urtarraren babesari, hondakinen kudeaketari (hondeaketako soberakinak barne), solido esekiei eusteko gailuen funtzionamenduari, hautsa eta zarata egiteari, eta Ebazpen honetan adierazitako beste alderdi batzuei.
d.1.11.- Obra-amaierako txostena.
Sustatzaileak obra-amaierako txosten bat igorri beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari. Obretan zehar sortutako gorabeheren berri eman beharko du bertan, eta ebazpen honen ingurumenaren gaineko eraginaren azterketan jasotako neurri babesle eta zuzentzaileen betetze-mailaren, eta ingurumen organoak hondeaketako materialak zuzen kudeatzeko eskatutako neurrien berri.
Txosten horretan obrak egikaritzean sartutako aldaketa zehatzak, izan badira, zehazki dokumentatu beharko dira, horiek ingurumen-eraginaren aldetik justifikatuz. Eraikitzeko fasean zehar garatutako ingurumena zaintzeko programaren emaitzak eta hondeaketako materialen helburu zehatza ere jasoko dira, horien kuantifikazioari eta karakterizazioari buruzko datuak barne.
d.2.- Instalazioaren funtzionamendurako baldintza orokorrak.
d.2.1.- Airearen kalitatea babesteko baldintzak.
d.2.1.1.- Baldintza orokorrak.
Acoleq Químicos SL enpresaren fabrika ustiatzean atmosferara egingo diren isurketek ez dituzte Ebazpen honetan ezarritako balioak gaindituko.
Prozesuan zehar atmosferara isurtzen den gai kutsatzaile oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko da, gai kutsatzaileen ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren, hala badagokio. Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango gai kutsatzaileak mugarik gabe isuri eta horiek biltzea teknikoki edo ekonomikoki bideragarria ez denean, edota ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen denean.
Neurri egokiak hartuko dira ustekabeko isurtzerik ez egiteko, eta horien efluenteak giza osasunerako nahiz gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldaketei modu eraginkorrean aurre egiteko. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.
d.2.1.2.- Fokuak identifikatzea.
Acoleq Químicos SL enpresaren instalazioak honako isurtze-foku hauek izango ditu, atmosfera babestearen arloan indarrean dagoen araudiaren arabera katalogatuta:
Foku-zenbakia Isurtze-fokuaren izena Altuera (m) Diametroa (m) Katalogazioa UTM koordenatuak Multzoa Epigrafea X Y
1 Tximinia orokorra 50 2,3 A 1.6.6 495778 4800657
2-D Aurreberogailua 22,9 1,6 Foku ez-sistematikoa 495909 4800859
3-D Labeko tutueria - - Foku ez-sistematikoa 495910 4800866
4-D Galdara osagarria 18,2 0,45 Foku ez-sistematikoa 495876 4800883
2-D, 3-D eta 4-D fokuen kasuan, ez dira kutsadura-foku sistematiko gisa katalogatu behar atmosfera-giroa babesteko abenduaren 22ko 38/1972 Legea garatzen duen otsailaren 6ko 833/1975 Dekretuaren 42. artikuluan ezarritakoari jarraiki, isurketak noizean behin bakarrik egiten direlako, urtean gehienez hamabi aldiz batez beste, eta gehienez ordubeteko iraupenarekin isurketa bakoitzeko. Nolanahi ere, maiztasuna edozein izanik, isurketen iraupen orokorra fabrikako funtzionamendu-denboraren 100eko 5 baino txikiagoa izango da.
Aurrekoa gorabehera, Ebazpen honen eraginkortasunari buruzko adierazpena egin aurretik, sustatzaileak labeko tutueriari lotutako fokuaren altuera- eta diametro-datuak bildu beharko ditu espedientera.
Sufre solidoa garraiatu eta biltegiratzeko prozesuetan partikula-isurketa difusoak sortzen dira, eta azido sulfurikoa eta oleuma kargatzeko prozesuetan, berriz, laino-isurketa difusoak. Isurketa horiek minimizatzeko, Ebazpen honen d.2.1.4 atalean bildutako neurri babesleak aplikatu behar dira.
d.2.1.3.- Isurtzeko muga-balioak.
Fabrika ustiatzean atmosferara egingo diren isurketek ez dituzte isurtzeko muga-balio hauek gaindituko:
Foku-zenbakia Gaiak Isurtzeko muga-balioak
1 Sufre dioxidoa (SO2) 340 mg/Nm3
Sufre trioxidoa (SO3) eta azido sulfurikoa (H2SO4), H2SO4 gisa adieraziak 35 mg/Nm3
Nitrogeno oxidoak (NOx) 40 mg/Nm3
Isurtzeko muga-balioak honako baldintza hauei buruzkoak dira: 273 K-eko tenperatura, 101,3 kPa-eko presioa eta gas lehorra.
Neurtutako parametroek ez dituzte isurtzeko muga-balioak gaindituko arauz egingo diren aldizkako ikuskapenetan (ordubeteko hiru neurketa gutxienez), zortzi orduan zehar neurtuta. Neurketa-tolerantzia gisa, kasu guztien % 25ean gainditu ahal izango da muga-balioa, % 40a gainditzen ez duen zenbatekoa baldin bada. Tolerantzia hori gaindituz gero, neurketaldia astebetez luzatuko da, eta aldi horretako tolerantzia global gisa, kasuen % 6an, gehienez onar daitezkeen mailak gainditzea onartuko da, % 25 gainditzen ez duen zenbatekoa denean. Tolerantzia horiek izanda ere, gai kutsatzaileak isurtzen dituen fokuaren eraginpeko eremuan ezin izango dira inoiz higienikoki onar daitezkeen balioak gainditu.
Etengabe neurtutako parametroei dagokienez (sufre-dioxidoa), isurtzeko muga-balioak beteko dira baldin eta, batetik, egunean balioztatutako batez besteko balioek ezarritako isurtzeko muga-balioa gainditzen ez badute, eta, bestetik, urte batean balioztatutako batez besteko ordu-balioek ezarritako muga-balioaren ehuneko 200 gainditzen ez badute.
Konfiantza-tartearen balioak 100eko 95ean, isurtzeko gehienezko balioetan, ez ditu isurtzeko muga-balioaren honako zenbateko hauek gaindituko: sufre dioxidorako eta nitrogeno dioxidorako, 100eko 25.
Orduko batez besteko balio balioztatuak ustiaketa eraginkorraren epean barrena zehaztuko dira (martxan jartzeko eta gelditzeko epeak salbuetsita), orduko batez besteko baliozko balioetatik abiatuta. Azken horiek, aurretik zehaztutako konfiantza-tartearen balioa kendu ondoren neurtuko dira.
Erregistro-denbora ez-baliozkotzat jotzen dira neurketa-ekipoen mantentze-lanak, matxurak edo funtzionamendu okerra.
d.2.1.4.- Gasak biltzeko eta husteko sistemak.
Fokuetako gas-hondarrak kanporatzeko tximiniek ez dute ebazpen honen d.2.1.2 atalean jasota dagoen goreneko kota baino baxuagoa izango. Tximinietan behar beste neurri hartuko dira, Industria Ministerioak industriak atmosferan eragiten duen kutsadurari aurrea hartu eta hori zuzentzeari buruz 1976ko urriaren 18an emandako Agindua bete dezaten; besteak beste, laginak hartzeko puntuetara iristeko sarbide seguru eta errazak izango dituzte.
Zehazki, laginak hartzeko aurreikusitako zuloen kokapenari eta ezaugarriei dagokienez, gas-fluxuak laginketa-puntutik neurketa-puntura bitartean, fluxuaren norabidean zehar nahiz aurkakoan, edozein asaldu izan dezakeen gunera bitarteko distantziek (L1 eta L2 parametroak) 1976ko urriaren 18ko Aginduaren III. eranskinean xedatutakoa beteko dute.
Gainera, sarbideei, plataformei, barandei eta tximinia eta isurbideetako bestelako egokitzapenei dagokienez, Ingurumen Sailburuordetza honek isurketak etengabe neurtzeko sistemak kalibratzeko emandako jarraibide teknikoa hartu beharko da kontuan (IT-DPECA-EA-IPPC-09), eta segurtasun-bermea ezarriko da ikuskatzaileentzat.
Partikula-isurketa difusoak minimizatzeko, sufre solidoa modu konfinatuan biltegiratu eta maneiatuko da. Proiektuan jaso denez, sufre solidoa nabe itxi batean deskargatuko da estalitako zintaren bitartez, urtze-multzora zuzenean bideratuko dena.
Sulfuriko-lainoen isurketa difusoak minimizatzeko, honako neurri hauek hartuko dira:
- Azido sulfurikoa eta oleuma kamioietan eta trenbide-andeletan kargatuko da tutu teleskopikoaren bitartez; oleuma kargatzeko, gasak irensteko tutua ere erabiliko da.
- Kargatik eratorritako oleum-gasak xurgatuko dira eta gasak garbitzeko sistema baten bidez tratatuko; xurgatze-dorre batek eta kandela-iragazki batek osatuko dute sistema hori. Gasak garbitzeko dorre horretan sortutako azidoa, bitarteko xurgatze-dorreko andelean bildutako azido sulfurikoari eransten zaio.
- Oleuma biltegiratzeko andelaren haizatzea azido sulfurikoa biltegiratzeko andelei eransten zaie, biltegiratutako azken produktuaren zati gisa.
d.2.2.- Itsasora isurtzeko baldintzak.
d.2.2.1.- Isurketen sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokapena.
Isurketa sortzen duen jarduera mota nagusia: Azido sulfurikoa ekoiztea.
Jarduera multzoa: Kimika.
Mota-taldea-EJSN: 2-9-24.13 «Kimika ez-organikoaren oinarrizko produktuen fabrikazioa».
Isurketa-puntua Hondar-ur mota Isurketaren jatorria Ingurune hartzailea Isurketa-punt. UTM koord.
1 a) Ur industrialak eta euri-ur kutsatuak (*) Garbiketa eta purgatzeak prozesuko etapetan; bideak eta kubetak. Abrako estuarioa X: 495.851
Y: 4.800.739
b) Ur sanitarioak Bulegoak
c) Purgatzeak Hozte-dorreak
(*) pH-a 7 baino txikiagoa dutenak hartuko dira euri-urtzat.
d.2.2.2.- Gehienez isur daitezkeen emari eta bolumenak.
a) Ur industrialak eta euri-ur kutsatuak.
Orduko puntako emaria 15 m3
Eguneko batez besteko bolumena 71,3 m3
Urteko gehienezko bolumena 26.040 m3
b) Ur sanitarioak.
Orduko puntako emaria 0,1 m3
Eguneko batez besteko bolumena 2,4 m3
Urteko gehienezko bolumena 840 m3
c) Hozte-dorreen purgatzeak.
Orduko puntako emaria 14 m3
Eguneko batez besteko bolumena 336 m3
Urteko gehienezko bolumena 117.600 m3
d.2.2.3.- Isurtzeko muga-balioak.
Itsasorako isurketen ohiko kutsadura-parametroak ondoren zerrendatutakoak izango dira soilik, bakoitzerako zehazten diren gehienezko balioekin:
a) Ur industrialak eta euri-ur kutsatuak.
Parametroak Isurtzeko muga-balioak
pH 5,5 - 9,5
Solido esekiak (SE) 80 mg/l
Oxigeno-eskari kimikoa (OEK) 125 mg/l
Sulfatoak (SO4=) 2.000 mg/l
Burdina (Fe) 2 mg/l
Kromoa (Cr) 2 mg/l
Nikela (Ni) 2 mg/l
Zinka (Zn) 3 mg/l
b) Ur sanitarioak.
Parametroak Isurtzeko muga-balioak
pH 5,5 - 9,5
Solido esekiak (SE) 80 mg/l
OEB5 25 mg/l
OEK 125 mg/l
Amonioa 15 mg/l
Detergenteak 2 mg/l
c) Hozte-dorreen purgatzeak.
Parametroak Isurtzeko muga-balioak
pH 5,5 - 9,5
Ur-zutabearen tenperatura puntuala Igoera < 3 ºC, isurketa-puntutik 50 m-ra
Ur-zutabearen batez besteko tenperatura Igoera < 1 ºC, isurketa-puntutik 50 m-ra
Hondar-kloro askea 0,05 mg/l
AOXak 0,5 mg/l
Zinka 3 mg/l
Fosforoa guztira 4 mg/l
OEK 125 mg/l
Ezin dira diluzio-teknikak erabili isurtzeko muga-balioak lortzeko.
d.2.2.4.- Araztu eta husteko instalazioak.
Arazketa-instalazioek edo hondakin-urak zuzentzeko neurriek honako jarduera hauek bilduko dituzte funtsean:
a) Ur industrialak eta euri-ur kutsatuak.
15 m3/h-ko ahalmeneko tratamendu fisiko-kimikoko sistema bat edukiko da, homogeneizazio-baltsa bat daukana. Prozesuko urak baltsa horretara bilduko dira, nola garbiketa eta mahuketatik zein kargatzeko tokietako produktu-jarioetatik eratorritako urak hala pH-a 7 baino txikiagoa duten euri-uretatik eratorritakoak. Arazketa-prozesuan honako etapa hauek bereizten dira:
- pH-a doitzea, karesnez.
- Koagulazioa, kloruro ferrikoaren edo aluminio polikloruroaren bitartez.
- Malutapena, polielektrolito baten bitartez.
- Dekantazioa, dekantagailu lamelar batean.
Flokulazio-andelaren irteeran balbula irekitzeko begizta bat ezarriko da, by-pass baten bitartez ura efluenteen hobira itzultzea ahalbidetuko duena, baldin eta, karesnea erantsi ondoren, pH-ak betetzen ez baditu parametro horretarako ezarritako isurtzeko muga-balioak.
Gainera, dekantagailu lamelarraren irteeran beste begizta bat jarriko da, tratatutako urak isurtzeko beharrezko baldintzak eduki ditzan kontrolatzeko. Horrela ez bada, ura efluenteen hobira bideratuko da.
b) Ur sanitarioak.
Guztizko oxidazioak eragindako tratamendu biologikoko fabrika trinko bat jarriko da, 20 biztanle baliokideko ahalmena izango duena.
c) Hozte-dorreen purgatzeak.
14 m3/h-ko ahalmeneko tratamendu kimiko bat ezarriko da, honako etapa hauek izango dituena:
- Murrizketa, sodio bisulfitoaren edo sulfato ferrosoaren bitartez.
- pH-a doitzea, Ca(OH)2 erabiliz.
Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoak ez direla ikusiz gero, Acoleq Quimicos SL enpresak behar beste aldaketa egingo ditu arazketako instalazioetan isurketak baimenean ezarritako baldintzak bete ditzan. Aldaketak Administrazioari jakinaraziko dizkio lehenik; behar izanez gero, baimena aldatzeko ere eskatuko du.
Aurkeztutako agirien arabera, isurketak kontrolatzeko kutxeta bat jarriko da azken isurketarako; kutxeta horrek isurketen lagin esanguratsuak lortzeko beharrezkoak diren ezaugarri guztiak izan beharko ditu. Kutxeta ikuskatu ahal izateko sarbide zuzena ahalbidetzen duten lekuan kokatuko da, hala dagokionean.
d.2.2.5.- Isurketen kontrol-kanona.
Uztailaren 28ko 22/1988 Kosten Legearen 85. artikuluak xedatutakoa betez, Acoleq Quimicos SL enpresak egiten duen isurketa baimenduak kanon bat izango du. Aipatu artikuluan eta onartuko den garapen-araudian ezarritako irizpideen arabera kanonaren zenbatekoa erabaki ondoren, Uraren Euskal Agentziak kitatu egingo du.
d.2.3.- Instalazioan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.
Instalazioetan sortzen diren hondakin guztiak hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legean eta aplika dakiekeen berariazko gainerako araudian xedatutakoari jarraituz kudeatuko dira; hala badagokio, hondakinak karakterizatu egin beharko dira euren izaera zehaztu eta helburu egokiena erabakitzeko.
Esanbidez debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketa saihesteko.
Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balioztatu egin behar da, eta horretarako autokudeaketa behar da edo balioztatzaile baimendu baten esku utzi behar da. Hondakinak ezabatu ahal izango dira, baldin eta horiek balioztatzea teknika, ekonomia edota ingurumen aldetik bideragarria ez dela behar bezala egiaztatzen bada. Birsortzea eta berrerabiltzea lehenetsiko dira balioztatzeko beste modu material edo energetikoren aurretik.
Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, instalazio horietara bidaliko dira lehentasunez, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.
Zabortegian ezabatzea aurreikusita dagoen hondakinen karakterizazioa, Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiarekin bat etorriz gauzatuko da. Erabaki horren bidez, hondakinak zabortegian hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dira, eta hala badagokio, erabaki hori garatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan onartutako jarraibideak.
Hondakinak biltegiratzeko eremuek lurzoru estankoa izan beharko dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira, ezbeharrez gerta daitezkeen jarioak kanpora irten ez daitezen. Hondakina hautsa bada, euri-urarekin kontakturik izan dezan edo haizeak arrasta dezan saihestuko da; behar izanez gero, estali egingo da.
Hondakinek desagertu, galdu edo ihes egingo balute, Ingurumen Sailburuordetzari eta Zierbenako Udalari berehala emango zaie gertatutakoaren berri.
Sustatzaileak adierazitako hondakinak honako atal hauetan jaso dira.
d.2.3.1.- Hondakin arriskutsuak
1. Prozesua: «Azido sulfurikoa fabrikatzea»
1. hondakina: «Katalizatzaile erabilia».
Identifikazioa: B95433389/ 48027538/1/1.
Hondakinaren kodea: Q6//D9//S26//C2//H5/6//A300//B5011.
HEZ: 160802.
Urtean sortutako kantitatea: 9,32 t.
Katalizatzailea birjartzean sortzen da; potasio banadatoa, silizio dioxidoa, potasio oxidoa, sodio oxidoa eta sulfatoa ditu. Hondakin hori identifikatzeko bidoian biltzen da katalizatzailea birjartzean, kudeatzaile baimenduari zuzenean entregatzeko.
2. hondakina: «Sufre-iragazketako taloa».
Identifikazioa: B95433389/48027538/1/2.
Hondakinaren kodea: Q8//D5//C33//C19//H4//A300//B5011.
HEZ: 060502.
Urtean sortutako kantitatea: 283,72 t.
Urtzean sortutako sufre likidoa lur diatomeoen bidez iragaztean sortzen da. Iragazketako hondakin bat da, % 87 sufre, % 6 kaltzio, % 4,4 sulfato, % 1,4 burdina eta % 1,1 silize dituena. Estalpean biltegiratzen da.
2. Prozesua: «Zerbitzu Orokorrark».
1. hondakina: «Erabilitako olioak».
Identifikazioa: B95433389/48027538/2/1.
Hondakinaren kodea: Q7//R1//L8//C51//H5/6//A300//B0019.
HEZ: 130205.
Urtean sortutako kantitatea: 0,52 t.
Olioa birjartzean sortzen da; olio lubrifikatzaile erabiliak dira. Hondakin hori identifikatzeko bidoian biltzen da sortzen den gune edo guneen inguruan, eta bete ondoren, hondakin arriskutsuen biltegira eramaten da.
2. hondakina: «Gasolioa».
Identifikazioa: B95433389/ 48027538/2/2.
Hondakinaren kodea: Q7//R13//L9//C51//H3b//A300//B0019.
HEZ: 160708.
Urtean sortutako kantitatea: 0,4 t.
Piezak eta tresnak garbitzean sortzen da; ezpurutasunak dituen gasolioa da. Hondakin hori identifikatzeko bidoian biltzen da sortzen den gune edo guneen inguruan, eta bete ondoren, hondakin arriskutsuen biltegira eramaten da.
3. hondakina: «Ni/Cd-zko pilak».
Identifikazioa: B95433389/48027538/2/3.
Hondakinaren kodea: Q6//R13//S37//C5/11//H14//A300//B0019.
HEZ: 160602.
Urtean sortutako kantitatea: 0,003 t.
Metagailu agortuak biltzean sortzen da; nikela eta/edo kadmioa dute. Aipatu hondakinarentzat identifikatutako edukiontzian jasotzen da; edukiontzi horretatik zuzenean ateratzen da kudeatzaile baimenduari bidaltzeko.
4. hondakina: «Botoi-pilak».
Identifikazioa: B95433389/48027538/2/4.
Hondakinaren kodea: Q6//R4//S37//C10/16/22//H14//A300//B0019.
HEZ: 160603.
Urtean sortutako kantitatea: kg 1.
Pila agortuak biltzean sortzen da; merkurioa, zilarra eta/edo metal alkalinoak dituzten pilak dira. Aipatu hondakinarentzat identifikatutako edukiontzian jasotzen da; edukiontzi horretatik zuzenean ateratzen da kudeatzaile baimenduari bidaltzeko.
5. hondakina: «Fluoreszenteak eta merkurio-lurrunezko lanparak».
Identifikazioa: B95433389/48027538/2/5.
Hondakinaren kodea: Q6//R13//S40//C16//H14//A300//B0019.
HEZ: 200121.
Urtean sortutako kantitatea: 0,034 t.
Lanparak birjartzeko eragiketetan sortzen da; merkurioa duten lanpara erabiliak dira. Aipatu hondakinarentzat identifikatutako kutxan jasotzen da; kutxa horretatik zuzenean ateratzen da kudeatzaile baimenduari bidaltzeko.
6. hondakina: «Berun- eta azido-metagailuak».
Identifikazioa: B95433389/48027538/2/6.
Hondakinaren kodea: Q6//R13//S37//C18/23//H8//A300//B0019.
HEZ: 160601.
Urtean sortutako kantitatea: 0,014 t.
Bateriak jartzeko lanetan sortzen da; beruna eta disoluzio azidoa duten bateria erabiliak dira. Hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian biltzen da; hortik zuzenean ateratzen da kudeatzaile baimenduari entregatzeko.
7. hondakina: «Laborategiko hondakinak».
Identifikazioa: B95433389/48027538/2/7.
Hondakinaren kodea: Q5//D15//S40//C23/41//H5//A300//B0019.
HEZ: 160506.
Urtean sortutako kantitatea: 0,002 t.
Laborategiko entsegu eta analisien ondorioz sortzen da; erreaktibo kimikoak izan dituzten ontziak, pipeta-puntak dira, eta abar. Hondakin hori identifikatzeko edukiontzian biltzen da sortzen den lekuan edo lekuetan; hortik zuzenean ateratzen da kudeatzaile baimenduari entregatzeko.
8. hondakina: «Aerosol hutsak».
Identifikazioa: B95433389/48027538/2/8.
Hondakinaren kodea: Q7//R13//S-G36//C42/51//H3b//A300//B0019.
HEZ: 160504.
Urtean sortutako kantitatea: 0,013 t.
Mantentze-lanetan sortzen da; hainbat gai izan dituzten aerosol hutsak dira. Hondakinarentzat identifikatutako poltsa batean biltzen da, sortzen den postuan edo postuetan. Behin bete ondoren, hondakin-biltegira eramaten da.
9. hondakina: «Ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak».
Identifikazioa: A48090823/48027538/2/9.
Hondakinaren kodea: Q14//R4//S40//C6/18//H6/14//A300//B0019.
HEZ: 160213.
Urtean sortutako kantitatea: 0,337 t.
Ekipo elektriko eta elektronikoak birjartzeko eragiketetan sortzen da. Hondakin horrentzat identifikatutako lekuan biltzen da hondakin arriskutsuen biltegian.
10. hondakina: «HC duten material kutsatuak».
Identifikazioa: B95433389/48027538/2/10.
Hondakinaren kodea: Q5//D13//S34//C51//H5/14//A300//B0019.
HEZ: 150202.
Urtean sortutako kantitatea: 0,307 t.
Xurgatzaileak eta ehunak bildu eta elkartzeko azpiprozesuan kodetzen dira; hidrokarburoz bustitako trapuak, material xurgatzailea eta papera, eta sosa eta hidroxido alkalinoak izan dituzten paper eta kartoizko zakuak dira. Hondakin hori identifikatzeko big-bagetan biltzen da, eta edukiontzian biltegiratzen dira.
11. hondakina: «Plastikozko ontzi hutsak».
Identifikazioa: B95433389/ 48027538/2/11.
Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C41/51//H5/14//A300// B0019.
HEZ: 150110.
Urtean sortutako kantitatea: 0,026 t.
Ontzi hutsak bildu eta elkartzeko azpiprozesuan kodetzen dira; sosa kaustikoa, hidroxido alkalinoak, galdaretako gehigarriak eta fosfato ez-organikoak izan dituzten plastikozko ontziak dira. Hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian biltzen da; betetzen denean kudeatzaile baimenduari entregatzen zaio.
12. hondakina: «Metalezko ontzi hutsak».
Identifikazioa: B95433389/48027538/2/12.
Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C41/51//H5/14//A300// B0019.
HEZ: 150110.
Urtean sortutako kantitatea: 0,085 t.
Ontzi hutsak bildu eta elkartzeko azpiprozesuan sortzen da; disolbatzaileak eta hidrokarburoak izan dituzten ontzi metalikoak dira. Hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian biltzen da; betetzen denean kudeatzaile baimenduari entregatzen zaio.
a) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela-eta, jarioren baten ondorioz nahasketa gertatuz gero, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zail dezaketen kasuetan.
b) Hondakin arriskutsuak jasotzen dituzten ontziek, hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko Erregelamendua onartzen duen uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak kontuan izan beharko dituzte, eta itxita egongo dira kudeatzaileak jaso arte, isuri edo lurrundu ez daitezen.
c) Aurreko atalean aipatzen diren ontziek etiketatuta egon beharko dute, eta etiketak argia, irakurtzeko modukoa eta ezabaezina izan beharko du; etiketa uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 14. artikuluan horretarako adierazitako jarraibideen araberakoa izango da.
d) Hondakin arriskutsuak biltegiratzeko denbora ezingo da 6 hilabetetik gorakoa izan.
e) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio xehatua egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua Ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.
f) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, araudian ezarritako aurretiazko jakinarazpena egin ondoren, kontrolerako eta jarraipenerako agiria bete beharko da. Agiri horren zati bat garraiolariari emango zaio, zamarekin batera jatorritik helmugaraino eraman dezan. Acoleq Quimicos SL, enpresak artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, bost urtean gutxienez.
g) Egiaztatu egin beharko da hondakin arriskutsuak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak horrelako gaiak garraiatzeko indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzak betetzen dituela.
h) Acoleq Quimicos SL, enpresak erabilitako olioa industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuan eta Euskal Autonomia Erkidegoko olio erabiliaren kudeaketari buruzko irailaren 29ko 259/1998 Dekretuan xedatutakoaren arabera kudeatu beharko du.
i) Ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak, horien artean hodi fluoreszenteak, tresna elektriko zein elektronikoei eta horien hondakinen kudeaketari buruzko otsailaren 25eko 208/2005 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira.
j) Acoleq Quimicos SL enpresak poliklorobifeniloak eduki ditzaketen gailuak dituenez, kudeaketa egokia izan dadin, nahitaez bete behar ditu poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatu eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituen 1999ko abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuaren baldintzak eta errege-dekretu hori aldatzen duen 2006ko otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretua.
k) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000ko ekainaren 29ko 2037/2000 EE Arautegian ozono-geruza agortzen duten gai batzuk zehazten eta arautzen dira. Acoleq Quimicos SL enpresak era horretako gairik badu, gai horiek bildu eta suntsitu egingo dira aldeek erabakitako bide teknikoak erabiliz edota ingurumen-ikuspuntutik onar daitekeen suntsiketarako beste edozein bide erabiliz; hondakin horiek birziklatu edo birsortu egingo dira bestela, aparatuak aztertu eta mantentzeko lanen aurretik nahiz desmuntatu eta suntsitu baino lehen.
l) Acoleq Quimicos SL enpresak urtero adierazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari, ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, helburua eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda.
m) Erregistro bat edukiko du, honako hondakin arriskutsuei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua, uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 17. artikuluan ezarritakoa betez, eta uztailaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren bidezko aldaketan ezarritakoa betez. Sei hilean behin, Ingurumen Sailburuordetzari kontrolerako erregistro horren kopia bidaliko dio.
n) Hondakin arriskutsuen kudeaketako funtsezko oinarriak bete daitezen, hau da, hondakin horietatik ahal den gutxiena sortzeko, Acoleq Quimicos SL enpresak neurri babesleak erabiliz hondakin arriskutsuen sorrera gutxitzeko plana egin eta aurkeztu beharko du Ingurumen Sailburuordetza honetan, gutxienez lau urtean behin.
o) Aurreko e) eta f) (kudeatzaileak EAEn daudenean) l) eta m) epigrafeetan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela IKS-eeM Sistema erabilita.
p) Amiantoa duten hondakinak antzemanez gero, Acoleq Quimicos SL enpresak amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzeko 1991ko otsailaren 1eko 108/1991 Errege Dekretuan ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Era berean, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak martxoaren 31ko 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egitean segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.
d.2.3.2.- Hondakin ez-arriskutsuak.
Sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak honako hauek dira:
Hondakinaren izena HEZ kodea Prozesu elkartua Aurreikusitako urteko ekoizp.
Lohi ez-organikoa 060503 Azido sulfurikoaren fabrikazioa 12,37 t
Gatzezko pila alkalinoak 160604 Zerbitzu orokorrak 0,068 t
Truke ionikoko erretxinak 190905 Edateko uraren desmineralizazioa 0,98 t
Papera-kartoia 200101 Zerbitzu orokorrak 2,3 t
Zura 200138 Zerbitzu orokorrak 1,5 t
Txatar metalikoa 200140 Zerbitzu orokorrak 343,96 t
Hirikoetara asimila daitezkeen hondakinak 200301 Zerbitzu orokorrak 32,59 t
a) Lohi ez-organikoei dagokienez, hondakin horiek ispilu-sarrera dute gaur egun indarrean dagoen hondakinen Europako zerrendan. Bada, horiek hondakin ez-arriskutsutzat hartuko dira, baldin eta hondakin horiek lehenengo aldiz hustu baino lehen karakterizatzen badira; karakterizazio horren emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara bidali beharko dira, proposatutako kudeaketa egokia ote den egiaztatzeko. Baldin eta hondakin hori arriskutsua dela ezartzen bada, Ebazpen honetako d.2.3.1 atalean jasotako xedapenak aplikatuko dira.
b) Hondakinak bereizteari eta hondakinen kudeaketaren printzipio hierarkikoei buruz Ebazpen honen d.2.3 atalak ezarritakoa betez, «hirikoetara asimila daitezkeen hondakinek» ezin dute balorizatzeko moduko hondakin zatikirik eduki. Horri dagokionez, egungo egoeran Euskal Autonomia Erkidegoan baliozta daitezkeen hondakin zatikiak hauek dira: papera eta kartoia, zura, plastikoak, metal ferrikoak eta metal ez-ferrikoak.
c) Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balioztatzaile baimendu baten esku utziko dira.
d) Hondakin horiek ezabatzeko direnean ezin dira urtebete baino gehiagoz biltegiratuta eduki. Hondakinen azken helburua balioztatzea denean, 2 urtez gorde ahal izango dira.
e) Oro har, hondakinak hustu aurretik, kudeatzaile baimendu batek onartzen dituelako agiria izan beharko dute, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Agiri horren kopia bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara, proposatutako kudeaketa egokia dela eta Ebazpen honetan ezarritako oinarrizko printzipioak betetzen direla egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua Ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Acoleq Quimicos SL enpresak artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, bost urtean gutxienez.
f) Halaber, hondakinak zabortegietan utzita eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuarekin bat etorriz, hondakin ez-arriskutsuak zabortegi baimendu batera eraman aurretik, jarraipenerako eta kontrolerako dagokion agiria bete beharko da. Agiri horiek bost urtez gorde beharko dira.
g) Erregistro bat egingo da, hondakin arriskutsuei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtero, Ingurumen Sailburuordetzari bidaliko zaio kontrolerako erregistro horren kopia.
h) Aurreko e) eta f) (kudeatzaileak EAEn daudenean), eta g) epigrafeetan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela IKS-eeM Sistema erabilita.
d.2.4.- Lurzorua babesteko baldintzak.
Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta otsailaren 4ko 1/2005 Legean ezarritako betebeharrak betez aurkeztutako lurzoruaren egoerari buruzko aldez aurreko txostenarekin bat etorriz, Acoleq Quimicos SL enpresak Ebazpen honen f.3 atalean bildutako neurriak hartuko ditu, prebentzioari eta ezohiko funtzionamenduan jarduteari dagokienez, baita Ebazpen honen d.2.3 atalean hondakinak biltegiratzeari dagokionez bildutako neurriak ere.
d.2.5.- Zaratari buruzko baldintzak.
Jarraian adierazitako zarata-mailak ez gainditzeko neurriak ezarriko dira:
a) Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 40 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundoko etengabeko balioan neurtuta, 08:00etatik 22:00etara, leiho eta ateak itxita, ezta 45 dB (A) ere gehienezko balioetan.
b) Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 30 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundoko etengabeko balioan neurtuta, 22:00etatik 08:00etara, leiho eta ateak itxita, ezta 35 dB (A) ere gehienezko balioetan.
c) Era berean, zarata ezin da 60 dB (A) baino handiagoa izan, Leq 60 segundoko etengabeko balioan neurtuta, industria-eremuaren kanpoko itxituran.
Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du handituko sentsibilitate akustiko handieneko guneetako zarata-maila.
E) Ingurumena zaintzeko programa.
Ingurumena zaintzeko programa sustatzaileak aurkeztutako dokumentazioaren eta honako atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da.
e.1.- Isuri atmosferikoak kontrolatzea.
e.1.1.- Parametroak, maiztasuna eta kontrol mota.
a) Acoleq Quimicos SL enpresak isurtzen dituen kutsatzaileak kontrolatu beharko ditu, honako informazio honen arabera:
Fokua Fokuaren izena Neurtzeko parametroak Kontrolen maiztasuna
1 Tximinia orokorra Sufre dioxidoa (SO2) Etengabeko neurketa
Azido sulfurikoa (H2SO4), sufre dioxidoa (SO3) eta nitrogeno oxidoak (NOx) Hiru hilero, BKE batek eginda
2-D, 3-D eta 4-D Aurreberogailua, labeko tutueria eta galdara osagarria Karbono monoxidoa (CO), nitrogeno oxidoak (NOx), sufre dioxidoa (SO2) eta opakutasuna Neurketa bakarra hasieran
b) Neurketa guztiak baimendutako kontrol erakunde batek (BKE) egin beharko ditu (ordubeteko hiru neurketa, gutxienez, zortzi orduan zehar neurtuta). Neurketek eta dagozkien txostenek bat etorri behar dute Ingurumen Sailburuordetzaren jarraibide teknikoetan ezarritakoarekin: IT-DPECA-EA-IPPC-11.
e.1.2.- SO2 etengabe neurtzea.
a) Acoleq Quimicos SL enpresak SO2 etengabe neurtu beharko du instalazioko tximinia orokorreko 1. fokuan.
b) Etengabe neurtzeko sistema Euskal Autonomia Erkidegoko airearen kalitatea zaindu eta kontrolatzeko sarera konektatu beharko da.
c) Fokuetako aztertzaileen kalibrazioa eta konexioa UNE-EN 14181 arauari eta Ingurumen Sailburuordetzaren jarraibide teknikoei (IT-DPECA-EA-IPPC-08 eta IT-DPECA-EA-IPPC-09) jarraiki gauzatuko dira.
d) Sustatzaileak prebentzioko mantentze-lanen plan bati jarraituz zaindu beharko du etengabe neurtzeko sistema, datuen fidagarritasuna eta lortu beharreko gutxieneko datu kopurua bermatuko duena. Edonola ere, datuen fidagarritasuna eta kopurua sustatzailearen ardura izango dira.
e) Neurtzeko ekipoen erabilgarritasuna, hots, erregistro baliodunak lortzen diren denbora-tarteen proportzioa, urteko jardun-denboraren % 90 izango da gutxienez, Ingurumen Sailburuordetza honek esanbidezko baimena eman ezean.
f) Etengabe neurtzeko sistema 15 egun baino gehiagoz konektatzen ez bada edo behar bezala ez badabil, BKE batek aldizkako kontrolak egingo ditu; zehazkiago, 15 egunean behin egingo ditu kontrolak, gorabeheraren uneaz geroztik eta etengabe neurtzeko sistema behar bezala dabilela egiaztatu arte.
g) Neurketa-sistemak behar bezala dabiltzala egiaztatzeko, urtean behin txosten bat egin beharko da eta Ingurumen Sailburuordetza honi bidali, aipatutako jarraibide teknikoak beteko dituena, erregresio-zuzena barne, lortutako formula dagokion neurketa-ekipoan sartzeko. Formula hori gorde egin beharko da eta ezingo da manipulatu BKEak erreferentziako metodoen bidez egindako hurrengo neurketa arte.
e.1.3.- Lortutako emaitzen erregistroa.
Erregistro bat egin beharko da euskarri informatikoan edo, horrelakorik ezean, paperean. Dokumentazio gaurkotua erabilita gauzatuko da erregistroa, eta industriak atmosferan sortzen duen kutsadura saihestu eta zuzentzeari buruzko 1976ko urriaren 18ko Aginduak 33. artikuluan ezarritako edukia jaso beharko du. Erregistro horretan adieraziko dira egindako neurketen emaitzak, mantentze-lanak, garbiketa, aldizkako ikuskapenak, matxuraren ondorioz gertatutako etenaldiak, egiaztapenak, edozein motatako gorabeherak, eta abar. Dokumentazio hori eguneratuta egongo da, eta ingurumen-ikuskatzaileek eskuragarri izango dute.
e.2.- Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.
a) Isuritako uraren kalitatea kontrolatzeko, honako analisi hauek egingo dira:
Isurketa-puntua Kontrolatu beharreko fluxua Neurtzeko parametroak Kontrolaren maiztasuna Kontrol mota
1 a) Ur industrialak eta euri-ur kutsatuak pH Etengabea Autokontrola
pH, SE, OEK, sulfatoak, burdina, kromoa, nikela, zinka. Bi hilero Kanpokoa
b) Ur sanitarioak pH, SE, OEB5, OEK, amonioa, detergenteak Hiru hilero Kanpokoa
c) Hozte-dorreen purgatzeak pH, hondar-kloro askea, AOX, Zn, P guztira, OEK Bi hilero Kanpokoa
b) Kanpoan egiten den kontrol bakoitza, bai laginak hartzea bai ondorengo analisia, «Erakunde Laguntzaile» batek egin eta egiaztatuko du, eta goian aipatutako parametroak hartuko dira kontuan. Sustatzaileak isurketa-puntu bakoitzeko lagin hartu berri baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; lagina 24 orduko ur-emariarekiko proportzionala izango da, edo bestela, lagin puntual esanguratsua.
Isurketen kontrolen emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira laginak hartzen direnetik hilabete bateko (1) epean.
c) Laginketak kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira beti.
d) Efluentea kontrolatzeko, honako elementu hauek eduki beharko dira:
- Ur industrialak eta euri-ur kutsatuak kontrolatzeko, emari-neurgailu totalizatzaile bat eta etengabeko ph-metro bat.
- Hozte-dorreen purgatzeetako urak kontrolatzeko, emari-neurgailu totalizatzaile bat.
e) Isurketak baimenean jarritako baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da, Ebazpen honetako d.2.2.3 ataleko parametro guztietarako ezarritako mugak betetzen baditu.
e.3.- Fabrikak ingurune urtarrean izango duen eraginaren kontrola.
Funtzionamendu-fasean zehar, ingurune hartzailearen kontrolak egingo dira, zehaztapen hauekin bat etorriz:
- Jarduera hasi aurretik, komunitate planktoniko eta bentikoen egituraren azterlan bat burutuko da, konposizioa, ugaritasuna, aniztasuna, biomasa eta egoera orokorraren balioespena aztertuz.
- 4 laginketa-estazioko sarea diseinatuko da. Gerta daitezkeen isurketen eraginaren aurrean, nahikoa adierazgarriak izan beharko dute estazio horiek. Laginketa-estazioetako bat erreferentzia izango da, eta isurketa-puntutik nahikoa urrunduta egongo da, eragin-eremutik kanpo.
- Baimenaren eraginkortasuna zehazten duen datatik aurrera eta 5 urtean behin, azterlan berriak egongo dira, egoera balioesteko eta eragiketa aurreko egoerarekin konparatzeko.
Sustatzaileak kontrol-kanpainak egiteko proposamen zehatza aurkeztu beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari, horrek onets dezan. Proposamena onetsi ondoren, ebazpen honen e.7 atalak aipatzen duen ingurumena zaintzeko programaren agiri bateginari gehituko zaio.
e.4.- Zarataren kontrola.
Jarduera abian jarri aurretik, zarata-maila neurtuko da, inguru-zarataren mailaren berri izateko.
Jardun-fasean, jarduera garatzen den lursailaren kanpoko baldintza akustikoak sei hilabetean behin kontrolatuko dira, batez ere zarata etxe barruetara sartzeko arriskurik handiena dagoen gunean. Kontroleko lehen urtean izandako emaitzen arabera erabakiko da aurrerantzean neurketak urtero egin edo ez.
Sustatzaileak neurketen proposamen zehatza egin beharko du, eta proposamen horren barruan ebaluazio-metodoak modu xehatuan adierazi beharko ditu, Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duen urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuaren IV. eranskinean ezarritako prozedurei jarraituz, zonabanatze akustikoa, kalitate-helburuak eta ateratako zaratari dagokionez. Proposamen hori Ebazpen honetako e.7 atalean aipatzen den ingurumena zaintzeko Programako testu bateginarekin batera aurkeztuko da.
e.5.- Jardueraren adierazleak.
Sustatzaileak jardueraren gaineko honako parametro adierazle hauen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko:
ADIERAZLEA UNITATEA
Kontsumitutako ur kantitatea / azido sulfurikoaren ekoizpena % 98,5ean m3/t
Energia elektrikoaren ekoizpena / azido sulfurikoaren ekoizpena % 98,5ean KWh/t
SO2 isurketen kontzentrazioak (gehien., gutxien. eta batez bestek. egunean, lagin kopurua) mg/Nm3
SO2 isurketak / azido sulfurikoaren ekoizpena % 100ean Kg/t
H2SO4 isurketen kontzentrazioa (gehien., gutxien. eta batez bestek urtean, lagin kopurua) mg/Nm3
H2SO4 isurketak / azido sulfurikoaren ekoizpena % 100ean Kg/t
Ur-kontsumoa m3
Ur industrialen isurketak eta euri-ur kutsatuak m3
Ur industrialen isurketen eta euri-ur kutsatuen gai arriskutsuen kontzentrazioa (gehien., gutxien, eta batez best. urtean; lagin kopurua) mg/l
Hozte-dorreen purgatzeetako isurketen gai arriskutsuen kontzentrazioa (gehien., gutxien. eta batez best. urtean; lagin kopurua) mg/l
Ur industrialen isurketen eta euri-ur kutsatuen pH-a (gehien., gutxien. eta batez best. urtean; lagin kopurua) pH-unitateak
Hozte-dorreen purgatzeetako isurketen pH-a (gehien., gutxien. eta batez best. urtean; lagin kopurua) pH-unitateak
Ur industrialen eta euri-ur kutsatuen isurketen sulfatoen kontzentrazioa (gehien., gutxien. eta batez best. urtean; lagin kopurua) mg/l
Balioztatutako hondakin arriskutsuak / Sortutako hondakin arriskutsuak % pisuan
Balioztatutako hondakin ez-arriskutsuak / Sortutako hondakin ez-arriskutsuak % pisuan
Ustekabeko isurketekin zerikusia duten gertaerak kopurua
Ekoscan eta/edo ISO14001 eta/edo EMAS erreferentziazko urtean lortutako ziurtagiriaren eguna
e.6.- Emaitzak jakinaraztea.
Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten analisi eta txostenen emaitzak behar bezala erregistratuko dira, eta Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira. Ebazpen honen hainbat ataletan ezarritako berariazko aldizkakotasunaz gain, ingurumena zaintzeko programaren emaitzak urtean behin bidaliko dira, beti martxoaren 30a baino lehen, ingurumenean aditua den erakunde aske batek egindako txostenarekin batera. Txosten horretan adieraziko dira neurri babesle eta zuzentzaileen funtzionamendua, baita prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak ere. Emaitzen analisia ere adieraziko da, eta bereziki aipatuko dira aldi horretan gertatu diren gorabehera garrantzitsuenak, horien ustezko arrazoiak eta konponbideak, eta baita laginketen xehetasunak ere, aurretik zehaztu ez baldin badira.
e.7.- Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina.
Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina landu beharko du, aurkeztu dituen agirietan eta ebazpen honetan proposatutako betekizunak bilduz. Programa horrek honako hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak edo analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko guneen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua bildu beharko du.
Era berean, ingurumena zaintzeko programak jardueraren adierazleak zehaztu eta adierazle horiek aztertzeko sistematika hartu beharko du aintzat, horien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko (ingurumen-adierazleak).
F). Ezohiko egoeretarako prebentzioko neurriak eta jardunerako baldintzak.
f.1.- Fabrika gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.
a) Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, botako diren kutsagarrien eta sor daitezkeen hondakinen balioespena egin beharko du enpresak, eta dagokionean, horiek kudeatzeko eta tratatzeko proposamena ere.
b) Hozte-zirkuituak husteko, honako protokolo honi jarraituko zaio:
- husteko gutxieneko denbora: 72 h.
- hondar-kloro askea ezabatzea, erreaktiboak gehituz, beharrezko denboran pausagune bidez eta abar, eta zuzeneko «in situ» analisi-kontrola, isuri aurretik klororik ez dagoela bermatzeko.
- Baltsen hondoan pilatutako lohiak kendu eta hustea. Lohi horiek ezin dira isuri.
f.2.- Jarduera uztea.
Jarduera honako lege hauen aplikazio-eremukoa da: lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legea, eta kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide zein estandarrak ezartzen dituen urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretua. Hori dela-eta, Acoleq Quimicos SL enpresak hasiera eman beharko dio lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedurari, gehienez ere bi hilabeteko epean, jarduera behin betiko uzten duenetik kontatzen hasita, otsailaren 4ko 1/2005 Legeak 17.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.
f.3.- Ezohiko jardunean aplikatzeko neurriak eta jarduerak.
Sustatzaileak aurkeztutako oinarrizko agirietan bildutako proposamenean, ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentzioko neurriak eta jardunerako baldintzak zehazten dira. Horiez gain, honako atal hauetan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:
a) Besteak beste, azidoak eta hondakin arriskutsuak maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa dezakeenez, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen azalera guztiak iragazgaiztuko dira.
Nabean hormigoizko zoladura jarriko da, sare elektrosoldatuarekin eta egonkortutako eta bermatutako zoruaren gainean. Juntura elastikoak izango ditu zoladurak, eta azaleko tratamendua aplikatuko zaie epoxy motako erretxinen edo antzekoen bitartez, jarduerak zoladuran eragin dezakeen higadura saihesteko.
Azidoen aurkako kubetak ezarriko dira xurgatze-prozesuko eremuan (xurgatze- eta hozte-dorreak) eta kamioietan eta trenbidez garraiatu beharreko produktuak kargatzeko tokietan.
b) Biltegiratzea.
Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira.
Hauts-produktuak biltegiratzeko, iragazkiak dituzten silo itxiak egongo dira.
Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, egiaztatu egin beharko da biltegiratzeko instalazio horiek bete egiten dituztela produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betebeharrak. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.
c) Instalazioen prebentziozko mantentze-lanak.
Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera ona bermatzeko, batez ere ustekabeko jario edo ihesak daudenean kutsadura saihesteko; halaber, ezarritako neurrien funtzionamendu egokia izan beharko da. Isuri-ihesak daudenean lurzorua (eta dagokionean, ura) babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da honako hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztea), biltegiratzeko neurri bereziak (gai arriskutsuak), egon daitezkeen isuri-ihesak antzemateko neurriak edo gainbetetzerako alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitzeko beharra, maiztasuna, garbiketa mota), eta lurzoruaren gaineko isuriak biltzeko sistemak.
Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskapen eta kontrolerako programa jaso beharko du, honako hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen ikuskapenak (hormak eta estaldurak) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua (eta dagokionean, ura) kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.
Era berean, atmosferaren eta ingurune urtarraren kutsadurari aurrea hartzeko eta zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa, eta abar) eta zaintza eta kontrolerako sistemen egoera ona bermatzeko neurriak gehituko dira.
Uren arazte-prozesuan pilatutako hondakin solidoak eta lohiak aldizka aterako dira instalazioa behar bezala ibil dadin. Behar izanez gero, gordailu iragazgaitzetan eta hondoan hustubiderik ez dutenetan biltegiratuko dira. Halaber, baltsak garbitu aurretik, flotatzaileak eta lohiak hustuko dira, ur garbiekin inondik inora nahastu gabe.
d) Era berean, erregistro bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gorabeherena ere. Araztutako ur-isuria bideratzeko mantentze-eragiketen atalean, bideratzearen egoerari buruzko ebaluazioa egingo da.
e) Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da kubetak husteko eragiketak kontrolatzeko protokolo edo agiri bidezko prozedura; bertan, ingurumenean eragin negatiboa izan dezaketen produktuen jarioak sakabanatzea saihestu beharko da.
f) Gorabeheraren bat gertatuz gero, honela jardun behar da:
Jardun-protokolo bat eduki behar da eskura, ingurunean eragin negatibo esanguratsuak eragin ditzaketen gorabeheren edo ezohiko jardunen aurrean erabiltzekoa. Protokoloak, gutxienez, honako gai hauek argi eta garbi zehaztu behar ditu gerta daitekeen ustezko gorabehera edo ezohiko jardun bakoitzarentzat:
- Jarraitu beharreko jardunak, hurrengo atalean zehazten den jakinarazpena agintariei egitea barne.
- Jardunen segida.
- Jardun bakoitzaren arduraduna(k).
Istripuz gertatutako isurketaren kasuan, isurketa berehala geldiaraziko da.
Larrialdi-egoera sortzen denean, berehala eta eraginkortasunez jarduteko behar beste material eduki behar da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen jarioei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak; segurtasuneko edukiontziak; hesiak eta kaltetutako eremuak isolatzeko seinaleztapen-elementuak; eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.
g) Gorabehera gertatuz gero, agintariei jakinaraztea.
Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabehera edo ezohiko gertaera baten aurrean, sustatzaileak gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari. Kasu horien barnean hartuko dira istripuz gertatutako isurketak, atmosferara isurtzeko muga-balioak gainditzea, edo etengabe neurtzeko ekipoen matxura edo hutsegiteak, 24 orduan baino denbora gehiagoan daturik ematen ez badute. Jakinarazpena, gutxienez, honako alderdi hauek adieraziz egin beharko da:
- Gorabehera mota.
- Jatorriak eta arrazoiak (unean-unean zehatz daitezkeenak).
- Zuzentzeko edo eusteko neurriak, berehala aplikatzekoak.
- Sortutako ondorioak.
- Hala badagokio, epe laburrerako aurreikusitako jardunak.
Gorabehera edo arazo larriren bat edo ustekabeko isurketaren bat egonez gero, SOS DEIAK-i eta Udalari ere jakinarazi beharko zaie berehala. Ondoren, eta gehienez ere 48 orduko epean, ezbeharrari buruzko txosten xehatua bidali beharko zaio Ingurumen Sailburuordetzari, eta bertan, honako datu hauek agertuko dira gutxienez:
- Gorabehera mota.
- Gorabehera hori non, zergatik eta zer egunetan eta ordutan gertatu den.
- Iraupena.
- Ustekabeko isurketa izanez gero, emaria, isuritako gaiak eta ingurune hartzailean antzeman daitekeen eragina jaso beharko dira, eraginaren analisia barne.
- Mugak gaindituz gero, isurketei buruzko datuak.
- Eragindako kalteen balioespena.
- Hartutako neurri zuzentzaileak.
- Arazoa konpontzeko prebentzio-neurriak.
- Prebentzio-neurriak eraginkortasunez aplikatzeko ezarritako epeak.
Era berean, sustatzaileak instalazioaren etengabeko prozesu batean aurrez programatuta egingo diren geldialdiak, aurreikusitako mantentze-lanak barne, gutxienez 15 egun lehenago jakinaraziko dizkio Ingurumen Sailburuordetzari.
h) Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeriari helduko zaio, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.
i) Instalazioek suteen aurkako babesari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak betetzen dituztela egiaztatu beharko da. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.
g) Urtean behin Acoleq Quimicos SL enpresak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dizkio atmosferara botatako kutsagarriei, uretara egindako isurketei eta sortu dituen hondakinei buruzko datuak, E-PRTR-Euskadi, isuritako eta eskualdatutako kutsagarrien Europako Inbentarioa landu eta eguneratzeko, E-E-PRTR Araudiko eta ingurumeneko baimen bateratuetako isurketen gaineko informazioa ematea arautzen duen apirilaren 20ko 508/2007 Errege Dekretuari jarraituz.
Informazio hori osatzen duten datuak ekitaldi horren hurrengo martxoaren 31 baino lehen bidali beharko dira, Ingurumenari buruzko Adierazpenaren bidez. Informazio-trukaketa horren funtsa Ingurumenari buruzko Adierazpenari dagozkion ingurumeneko datu teknikoak eta prozedurakoak sartzean datza, IKS-eeM Sistemaren bidez (www.eper-euskadi-net web orrian eskuragarri). Datu horiek guztiek Ingurumenean Eragina duten Jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroa osatuko dute, Europako Ingurumen Agentziaren Erregistroetara (Europako E-PRTR Erregistroa) egiten diren informazio-bidalketen oinarri dena.
Halaber, Ebazpen honetan aurreikusitako gainerako informazio-trukeak aipatutako Ingurumenari buruzko Adierazpenaren bidez gauzatuko dira, ahal izanez gero.
Informazio hori agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez, informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, une oro bermatu beharko da datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.
H) Ingurumeneko baimen bateratu honen eraginpeko instalazioan egindako aldaketek bat etorri beharko dute kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko 2002ko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak 10.3 artikuluan ezarritako komunikazio-erregimenarekin. Hori horrela, ingurumeneko beste baimen bateratu bat beharko da aldaketak funtsezkoak direnean.
Halaber, proiektua aldatu edo zabaldu nahi izanez gero, Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioaren Legearen Testu Bateginari buruzko urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren 3.2 artikuluan xedatutakoa aplikatu behar da, arau horren II. eranskineko 9.k) epigrafearekin bat.
Laugarrena.- Ebazpen hau eraginkorra izan dadin, aurretik Ingurumen Sailburuordetzari agiri bidez egiaztatu beharko zaio Ebazpen honen hirugarren ataleko honako puntu hauetan ezarritako baldintzak betetzen direla:
d.1.11. Obra-amaierako txostena.
d.2.1.2. Labeko tutueriari lotutako fokuaren altuerari eta diametroari buruzko datuak.
d.2.3.1.e eta d.2.3.2.e. Hondakin arriskutsuak eta ez-arriskutsuak onartzeko agiriak.
d.2.3.1.e eta d.2.3.2.e. Hondakin arriskutsuak eta ez-arriskutsuak erregistratzeko eredua.
e.1.2. SO2 etengabe neurtzeko sistemaren proiektu xehatua.
e.1.3. Atmosferara egindako isurketak erregistratzeko eredua.
e.3. Ingurune urtarra kontrolatzeko kanpainen proposamen zehatza.
e.4. Zarata neurtzeko proposamen zehatza.
e.7. Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina.
f.1.a. Mantentze-eragiketetan eta kudeaketa-proposamenean sortutako isurketa eta hondakinen aurreikuspena.
f.3.b. Produktu kimikoak biltegiratzeko araudia betetzen dela egiaztatzea.
f.3.c. Prebentzioko mantentze-lanen eskuliburua.
f.3.d. Mantentze-eragiketak erregistratzeko eredua.
f.3.e. Kubetak husteko protokoloa.
f.3.f. Gorabeherarik izanez gero jarduteko protokoloa.
f.3.f. Larrialdietarako eskuragarri dauden materialen zerrenda.
f.3.i. Suteen aurkako babes-araudia betetzen dela egiaztatzea.
Halaber, baimen hau indarrean jarri aurretik, ingurumen-organo honi atxikitako zerbitzu teknikoen ikuskapen-bisitan egiaztatu beharko da instalazioak aurkeztutako proiektuaren arabera eta Ebazpen honetan ezarritakoarekin bat etorrita eraiki eta hornitu direla. Horretarako, aipatutako ikuskapen-bisitaren aurretik, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu beharko ditu «as built» proiektua eta baldintza horiek betetzen direla egiaztatzen duen agiria, teknikari aditu batek eginda.
Goiko baldintza horiek guztiak betetzeko 30 (Hogeita hamar) hilabeteko epea ezarri da, ingurumeneko baimen bateratua eraginkorra dela adierazteko Ingurumen Sailburuordetzak emandako Ebazpen hau jakinarazten den egunetik kontatzen hasita. Epe hori luza daiteke justifikatutako arrazoiak direla medio eta horretarako sustatzaileak aldez aurretik eskaera eginez gero.
Bosgarrena.- Ingurumeneko baimen bateratu hau 8 (zortzi) urteko epean egongo da indarrean, aurreko atalean ezarritakoaren arabera ondorioak dauzkan egunetik kontatzen hasita. Epe hori igarota, baimena berritu egin beharko da eta, hala badagokio, jarraian datozen aldietarako eguneratu.
Ingurumeneko baimen bateratua amaitu baino hamar hilabete lehenago, titularrak baimena berritzeko eskaera egin beharko du, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluan xedatutakoa betez.
Seigarrena.- Edonola ere, ingurumeneko baimen bateratua ofizioz aldatu ahal izango da uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 26. artikuluan ezarritako kasuak aintzat hartuta.
Artikulu hori betetzeaz gain, Ebazpen honen baldintzak, ingurumena zaintzeko programan jasotakoak barne, aldatu ahal izango dira, jardueraren sustatzaileak hala eskatuz gero eta betiere behar bezala justifikatzen baldin badira. Halaber, ofizioz aldatu ahal izango dira, honako egoera hauetan:
- Araudi berri bat indarrean hasten bada.
- Ingurunearen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza esanguratsu berrietara egokitzeko beharra ikusten bada, bereziki inplikatutako sistemen hauskortasuna areagotzen dela antzematen bada.
- Ingurumena zaintzeko programan jasotako emaitzen arabera, edo sor daitezkeen ingurumenaren gaineko eraginei lotuta ezarritako neurri babesle, zuzentzaile edo konpentsatzaileen akatsak egiaztatzen dituzten bestelako oharren arabera.
Zazpigarrena.- Acoleq Quimicos SL enpresak Ebazpen honen xede den instalazioan titulartasun-aldaketarik eginez gero, aldaketa hori Ingurumen Sailburuordetzan jakinarazi beharko du, hark onar dezan.
Zortzigarrena.- Baimen honek balioa galduko du kausa hauek gertatzen direnean:
- epearen barruan ez egiaztatzea Ebazpen honetako laugarren atalean ingurumeneko baimen bateratuak ondorioak izan ditzan ezarritako baldintzak betetzen direla, interesdunak behar bezala justifikatuz epea luzatzeko eskatzen ez badu.
- Acoleq Quimicos SL enpresaren nortasun juridikoa iraungitzea, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan.
- baimena indarrean jartzen dela adierazten duen Ebazpenean xedatutakoak.
Bederatzigarrena.- Ebazpen honen edukia jakinaraztea Acoleq Quimicos SL enpresari, Zierbenako Udalari, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei, eta gainerako interesdunei.
Hamargarrena.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Hamaikagarrena.- Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunean kontatzen hasita, hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluarekin eta ondorengoekin bat etorriz (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen lege hori).
Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 23a.
Ingurumeneko sailburuordea,
NIEVES TERÁN VERGARA.