38. zk., 2010eko otsailaren 25a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
992
EBAZPENA, 2010eko otsailaren 1ekoa, Gizarte Gaietako sailburuordearena, kide anitzeko organoetako kideak eta idazkaria izendatzen dituena. Organo horiek egingo dute abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuak araututako laguntzei buruzko ebazpen-proposamena. Laguntza horiek, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzekoak dira.
Abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuak (2010eko urtarrilaren 7ko EHAA, 3. zk.) Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen ditu.
Aipatutako Dekretuaren 13. artikuluak diru-laguntzak emateko edo ukatzeko proposamena egingo duen kide anitzeko organoaren osaera arautzen du eta aurreikusitako diru-laguntza lerro bakoitzari dagokion kide anitzeko organoaren osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela xedatzen du.
Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren urtarrilaren 27ko Aginduaren bidez, 2010 urterako abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuak arautzen dituen diru-laguntzen deialdia egin da.
Adierazitakoarekin bat, ondokoa
EBATZI DUT:
Lehenengoa.- Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak emandako 2010eko urtarrilaren 27ko Aginduaren II. Kapituluan araututako pertsona, familia, talde eta komunitateekin gizarte esku-hartzeko jardueretarako 2010 urterako diru-laguntzen ebazpen proposamena luzatu behar duen kide anitzeko organorako ondorengo kideak eta idazkaria izendatzea:
Kideak:
- Alfonso Gurpegui Ruiz jauna, Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria, kide anitzeko organoaren buru gisa jardungo duena.
- Celina Pereda Riguera andrea, Droga Gaietako zuzendaria.
- M.ª Dolores Garcia Garcia andrea, Familia eta Komunitate Politikarako zuzendaria.
- Pedro M.ª Sanchez Amado jauna, Gizarteratzeko zuzendaria.
- Miguel Angel Gonzalez Martín jauna, Inmigrazioko zuzendaria.
Idazkaria:
- Isabel Rejado Vigalondo andrea, Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritzako teknikaria, hitz egiteko eskubidearekin baina boto gabe jardungo duena.
Bigarrena.- Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak emandako 2010eko urtarrilaren 27ko Aginduaren III. Kapituluan araututako gizarte esku-hartzean ekintza boluntarioa eta parte-hartze asoziatiboa indartzeko jardueretarako 2010. urterako diru-laguntzen ebazpen-proposamena luzatu behar duen kide anitzeko organorako ondorengo kideak eta idazkaria izendatzea:
Kideak:
- M.ª Dolores Garcia Garcia andrea, Familia eta Komunitate Politikarako zuzendaria, kide anitzeko organoaren buru gisa jardungo duena.
- Alfonso Gurpegui Ruiz jauna, Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria.
- Celina Pereda Riguera andrea, Droga Gaietako zuzendaria.
- Pedro M.ª Sanchez Amado jauna, Gizarteratzeko zuzendaria.
- Miguel Angel Gonzalez Martín jauna, Inmigrazioko zuzendaria.
Idazkaria:
- Elena Echeberria Ochoa de Alda andrea, Familia eta Komunitate Politikarako Zuzendaritzako teknikaria, hitz egiteko eskubidearekin baina boto gabe jardungo duena.
Hirugarrena.- Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak emandako 2010eko urtarrilaren 27ko Aginduaren IV. Kapituluan araututako gizarte esku-hartzean ezagutzaren kudeaketako jarduerak burutzeko 2010. urterako diru-laguntzen ebazpen-proposamena luzatu behar duen kide anitzeko organoaren ondorengo kideak eta idazkaria izendatzea:
Kideak:
- Alfonso Gurpegui Ruiz jauna, Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria, kide anitzeko organoaren buru gisa jardungo duena.
- Celina Pereda Riguera andrea, Droga Gaietako zuzendaria.
- M.ª Dolores Garcia Garcia andrea, Familia eta Komunitate Politikarako zuzendaria.
- Pedro M.ª Sanchez Amado jauna, Gizarteratze zuzendaria.
- Miguel Angel Gonzalez Martín jauna, Inmigrazioko zuzendaria.
Idazkaria:
- Amparo Lete Ezkurra, Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritzako teknikaria, hitz egiteko eskubidearekin baina boto gabe jardungo duena.
Laugarrena.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, herritar orok ezagut dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko otsailaren 1a.
Gizarteratze Gaietako sailburuordea,
FERNANDO FANTOVA AZCOAGA.