38. zk., 2010eko otsailaren 25a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
985
EBAZPENA, 2009ko abenduaren 21ekoa, Hezkuntzako sailburuordearena, Ahozko Adierazmena laguntza deialdiaren Ebazpena (2009ko azaroaren 2koa) zuzentzen duena.
Euskal Herriko Agintaritza Aldizkariak erregulatzen duen 155/1993 Dekretuak bere 24.2 artikuluan dio testuinguruak berak berez argitzen ez dituen oker edo hutsuneak, berauek zuzentzeak xedapenaren edukia edo zentzua izatez edo itxuraz aldatzea dakarrenean, maila bereko xedapen edo egintza bidez zuzenduko direla.
Hezkuntza sailburuordeak 2009ko abenduaren 2an (abenduaren 10eko EHAA) ebatzi zituen Ahozko Adierazmena laguntzak.
Ebazpen horretan Batzordeak ez zuen aztertu legez eta arauz dirulaguntza behar zuen eskabide bat. Ondorioz, ondoko hau
EBATZI DUT:
Lehenengo eranskinari honako datuok eranstea:
Kodea
Código Herria
Localidad Ikastetxea
Centro Laguntza
Ayuda
012386 Zarautz CPEIPS Salbatore Mitxelena HLBHIP 1.037
AZKEN XEDAPENAK
Lehenengoa.- Errekurtso arrunta jar daiteke administrazio-bidea amaitzen ez duen Ebazpen honen aurka, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren aurrean, berau EHAAn argitaratzen denetik hasi eta hilabeteko epean.
Bigarrena.- Ebazpen hau EHAAn argitaratzen denetik aurrera izango da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko abenduaren 21a.
Hezkuntzako sailburuordea,
M.ª ANTONIA OZCARIZ RUBIO.