Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2010eko otsailaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Herrizaingo Saila
984

EBAZPENA, 2009ko abenduaren 23koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Vitoria-Gasteizko 2. zenbakiko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (1025/09-A zenbakiko prozedura laburtukoa) interesa izan lezaketenak epatzen dituena.

Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (1025/09-A zenbakiko prozedura laburtukoa) aurkeztu da Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren 2009ko ekainaren 24ko Ebazpenaren kontra (uztailaren 15eko EHAA, 134. zk.). Ebazpen honek, 2008ko otsailaren 8ko (martxoaren 5eko EHAA, 46. zk.) Ebazpenaren bitartez deitutako Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako Ikerketa Kriminaleko Ofizialondoko plazak gehitzen ditu. Eta, Vitoria-Gasteizko 2 zenbakiko Administrazio Auzietako Epaitegiak jatorrizko administrazio-espedientea bidaltzeko eskatuta, Administrazioarekiko Auzi Eskumenari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, ondorengo hau jakinarazten dut: aipatutako prozeduran interesatuta dauden guztiak euren interes legitimoen defentsan azal daitezela, egoki baderitzote, bederatzi eguneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Arkaute, 2009ko abenduaren 23a.

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,

JUAN DE DIOS URIARTE ARCINIEGA.


Azterketa dokumentala