Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2010eko otsailaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Herrizaingo Saila
983

EBAZPENA, 2010eko otsailaren 3koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Lehergailutarako Unitateko plazak behin betiko atxikita dituztenen Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat Lehergailuak-NRBQ Ikastaroetan sartzeko hautaketa prozedurarako deia egiten duena.

Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 7. artikuluan eta, Euskal Herriko Poliziaren Hautaketa eta Prestakuntza Araudia onesten duen uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuaren 7. artikuluan eta ondorengoetan eta 52. artikuluan eta ondorengoetan ezarritakoarekin bat etorriz, Lehergailutarako Unitatearen eskeak betetzeko xedeaz, zeinaren prestakuntza jarduera Erakunde Autonomoko Kontseilu Arautzaileak onetsi duen eta horrek agindutakoa betez, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Zuzendaritzak Lehergailutarako Unitateko plazak behin betiko atxikita dituztenen Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat Lehergailuak-NRBQ Ikastaroetan sartzeko hautaketa prozedurarako deia egiten du, ondorengoekin bat etorriz:

OINARRIAK:

Lehenengoa.- Deialdiaren xedea.

1.- Lehiaketa sistema bidez, Lehergailutarako Unitateko plazak behin betiko atxikita dituztenen Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat murriztuta Lehergailuak-NRBQ Ikastaroetan sartzeko hautaketa prozedurarako deia egiten du.

2.- Guztira 51 plaza izango dira. Eta plaza horiek betetzeko 40 izangaik Ertzaintzaren Agente kategoria eduki beharko dute, 5 izangaik Agente Lehena kategoria eta 4 izangaik Ertzaintzaren Ofizialondoko kategoria eta 2 izangaik Ofizial kategoria.

Bigarrena.- Parte hartzeko betekizunak.

1.- Hautaketa prozeduran parte hartu nahi dutenek, onartuak izateko, ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:

a) Eskabidea aldez aurretik egitea.

b) Ertzaintzaren karrerako funtzionario izatea..

c) Jarduteko egoera-administratiboan izatea.

d) Lehergailutarako Unitateko plazetara behin betikotasunez atxikita izatea.

e) BTP gidabaimena izatea.

2.- Prozeduran parte hartu nahi dutenek aurreko atalean adierazitako baldintza guztiak bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko azken eguna baino lehen.

3.- Onartua izateko eta hautaketa prozeduran esku hartzeko nahikoa izango da izangaiek euren eskaeretan baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela adieraztea, betiere, eskaerak aurkezteko epea amaitu baino lehen. Hori egiaztatzeaz deia egiten duen organoa arduratuko da ofizioz, Giza Baliabideetako Zuzendaritzari egoki deritzon ziurtapena eskatuz.

4.- Aurrekoa hala bada ere, izangairen batek, hautaketa prozedurak eta prestakuntza-aldiak iraun bitartean, eskudun organoak, onartutakoen eta bazter utzitakoen zerrenda onartzeko, deialdian parte hartzeko eskatutako baldintzak ez dituela edo gertaerabidezko inguruabarrengatik ez dituela betetzen jakinez gero, hautaketa prozeduratik kanpo utziko luke, edo hala dagokionean, prestakuntza-alditik kanpo, interesatuari entzun ondoren.

Hirugarrena.- Eskaerak.

1.- Hautaketa prozeduran parte hartu nahi dutenek eskaera bete beharko dute, Ebazpen honetako I. eranskinean agertzen den eskaera eredua erabiliz.

2.- Eskaerak aurkezteko epea 20 astegunekoa izango da Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

3.- Eskaerak Euskal Herriko Poliziaren Ikastegian aurkeztu beharko dira, Gasteiz-Irun errepidea, z/g. (01192 Arkaute-Araba), Kartazalean «Lehergailuak-NRBQ Ikastaro murriztuetan sartzeko Lehiaketa» adieraziz, edota Ikastegira igorri Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako bideak erabiliz.

4.- Merezimenduak eskaeran alegatu beharko dituzte. Aurrekoa hala bada ere, aipatutako merezimenduok ez dira egiaztatu beharko Administrazio jardulearen esku egongo baitira eta horrek ofizioz egiaztatuko baititu.

Laugarrena.- Izangaiak onartzea.

1.- Eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoren, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariak onartutako eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda onetsiko du. Zerrenda hori Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Iragarki-oholean jendaurreratuko da.

2.- Bazter utzitako izangai bakoitzari buruz, bazter utzi izanaren arrazoiak eman beharko dira aditzera behin-behineko zerrenda horretan. Erreklamazioak aurkezteko eta eskaerak izan ditzakeen akatsak zuzentzeko 10 asteguneko epea izango dute.

3.- Aurkeztutako erreklamazioak Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren Ebazpenean onartu eta baztertuko dira eta, horren bitartez, onartutakoen eta bazter utzitakoen zerrenda behin betiko egingo da. Zerrenda hori Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Iragarki-oholean jendaurreratuko da.

Bosgarrena.- Epaimahai Kalifikatzailea.

1.- Merezimenduen balorazioa egiteko epaimahai kalifikatzaile bat izango da uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuaren eta Euskal Herriko Poliziari buruzko 4/1992 Legearen aurreikuspenen arabera. Epaimahaia mahaiburu batek eta bi bokalek -euretariko bat idazkari lana egingo duena- osatuko dute.

Epaimahai Kalifikatzailea osatuko duten kideen eta ordezkoen izendapena Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren Ebazpenaren bitartez jendaurreratuko da Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Iragarki-oholean.

2.- Epaimahai Kalifikatzailearen jarduna organo kolegiatuen funtzionamenduaren arau erregulatzaileek arautuko dute.

Epaimahai Kalifikatzailea osatuko duten kideei Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 28. eta 29. artikuluetan bildutako abstentzio eta errefusatze kausak ezarriko zaizkie.

3.- Merezimenduen ebaluazioa Epaimahai Kalifikatzaileari dagokio, autonomia osoz jokatuz. Epaimahai hori prozeduraren objetibotasunez arduratuko da eta deialdiaren oinarriak betetzen direla bermatuko du.

4.- Hautaketa prozesua garatzeko beharrezko diren neurriak hartu ahal izango ditu Epaimahaiak deialdi honetan finkatuta ez dauden guztietan, eta gainera, deialdiko oinarriak interpretatzeak eta aplikatzeak eta euren lanetarako jardunak sortu ahal dituzten arazo guztiei ebazpena emateko ahalmena izango du.

5.- Epaimahaiak ezin izango ditu deitutako ikastokiak baino ikasle gehiago hautatu. Horrelakorik gertatuz gero, gehiagoko horiek baliogabetuak izango lirateke eskubide osoz.

6.- Epaimahai Kalifikatzailearen Akordioak Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Iragarki taulan jendaurreratuko dira.

7.- Epaimahai Kalifikatzaile honetan parte hartzeagatik legez ezarritako ordainsariak emango dira.

Seigarrena.- Hautaketa prozedura.

1.- Hautaketa prozedura lehiaketa bitartez gauzatuko da, eta horretan parte hartzen dutenen merezimenduen balorazioa egingo da, dagokion baremoaren arabera, gaitasuna eta haien arteko lehentasun hurrenkera zehaztuz.

Bakarrik ebaluatuko dira eskaerak aurkezteko epea amaitu baino lehenago aurkeztutako edo ateratako merezimenduak.

Deialdian parte hartzeko eskatutako betekizunak ezin izango dira merezimendutzat hartu, Euskal Herriko Poliziaren Hautaketa eta Prestakuntza Araudia onesten duen uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuaren 13.3 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Lehiaketa, baztertze izaerakoa, gehienez 110 punturekin baloratuko da eta gainditzeko gutxienez 50 puntu atera beharko dira.

2.- Ondorengoak neurtuko dira.

2.1.- Lanbide-historiala.

Lanbide historialaren barruan, ohiko betetze sistemen bidez lortutako lanpostuetan egindako lanak eta polizia lanagatik izandako eskerronak baloratuko dira. Lanbide-historiala gehienez 30 punturekin baloratuko da, ondorengo arauak kontuan izanik:

2.1.A.- Ohiko betetze sistemen bidez lortutako lanpostuetan egindako lanak. Atal hau gehienez 15 punturekin baloratuko da, ondorengo berezitasunak kontuan izanik:

2.1.A.a.- Ordura arte izandako kategoriarekin lanpostu bakoitzaren lanak burutzean eta ohiko betetze sistemetan parte hartzearekin lortutako prozesuan emandako hilabete osoa 0,10 punturekin baloratuko da (unitatea baino gutxiago diren aldiak ez dira zenbatuko). Lanpostu bakoitza Ertzaintzaren lanpostu zerrendan agertzen deneko lanpostuaren kodearekin identifikatuko da. Kode bereko lanpostuetako dotazio desberdinak ez dira kontsideratuko lanpostu desberdin bezala.

2.1.A.b.- Ordura arte izandako kategoria baino maila gutxiagoko kategoriarekin lanpostu bakoitzaren lanak burutzean eta ohiko betetze sistemetan parte hartzearekin lortutako prozesuan emandako hilabete osoa 0,05 punturekin baloratuko da (unitatea baino gutxiago diren aldiak ez dira zenbatuko). Lanpostu bakoitza Ertzaintzaren lanpostu zerrendan agertzen deneko lanpostuaren kodearekin identifikatuko da. Kode bereko lanpostuetako dotazio desberdinak ez dira kontsideratuko lanpostu desberdin bezala.

2.1.B.- Polizia lana dela eta jasotako eskerrona. Atal hau gehienez 15 punturekin baloratuko da, ondorengo berezitasunak kontuan izanik:

Atal honetan, polizia lana dela eta, ondorengo eskerronagatiko adierazpenak baloratuko dira:

- Polizia lanagatiko domina, 15 puntu.

- Polizia zerbitzuarengatiko domina, 10 puntu.

- Zorionak ematea, 5 puntu.

2.2.- Burututako espezializazio ikastaroak.

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiak egituratutako espezializazio ikastaro bakoitzeko, eta aipatutakoan dauden datuen arabera, 5 puntu emango dira, eta inolaz ere, ezin izango dira gainditu 10 puntuak.

Atal honek aipatzen duen espezializazioen ikastaroen katalogoa ondorengoek osatuko dute:

- Argiketa ikastaroa.

- Txakur-gidarien ikastaroa (Lehergailuetan espezializatua).

- Txakur-gidarien ikastaroa (Drogetan espezializatua).

- Txakur-gidarien ikastaroa (Segurtasunean espezializatua).

- Txakur-gidarien ikastaroa (Erreskatean espezializatua).

- Eskolta Gaikuntzako ikastaroa.

- Esku-Hartzeko Gaikuntzako ikastaroa.

- Orotariko Ikerketa Kriminaleko I ikastaroa.

- Brigada Mugikorrean Espezializatzeko ikastaroa.

- Trafikoari buruzko edota Trafiko eta Bide Segurtasunean espezializatzeko ikastaroa.

Atal hau baloratzeko, Trafikoko Espezializazio Ikastaroa eta Trafiko eta Bide Segurtasuneko Espezializazio Ikastaroa egitea eta gaindituta izatea, ikastaro bakartzat emango dira eta 5 punturekin baloratuko da.

2.3.- Lortutako tituluak.

Goi-Batxilergoa edo baliokidea izatea 3 punturekin baloratuko zaie, diplomatura edo baliokidea izatea 5 punturekin eta Lizentziatura edo baliokidea izatea 10 punturekin.

Ez dira konputatuko beste goi titulu batzuk lortzeko beharrezko diren tituluak edo diplomaturak.

Dena den, atal honetan ezin izango dira 10 puntu baino gehiago atera.

2.4.- Polizia eginkizunekin zerikusia duten argitaratutako lan zientifikoak edo teknikoak.

Epaimahai Kalifikatzaileak ezartzen dituen irizpideekin bat etorriz baloratuko dira lan horiek, 0tik 5 puntura bitartean.

2.5.- Antzinatasuna.

Antzinatasun-merezimendua Giza Baliabideetako Zuzendaritzan dauden datuen arabera baloratuko da. Ertzaintzan emandako antzinatasun urte oso bakoitza 4 punturekin baloratuko da (unitatea baino gutxiago diren aldiak ez dira zenbatuko). Edonola ere, gehiengo puntuazioa ez da 40 puntu baino gehiagokoa izango.

2.6.- Euskararen ezagupen-maila.

Euskararen ezagupen-maila, eskaerak aurkezteko epearen barruan, Ertzaintzaren 1. Hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta dutenei 10 punturekin baloratuko zaie.

Zazpigarrena.- Lehiaketaren azken kalifikazioa.

1.- Merezimendu bakoitzetik lortutako puntu gehitzea izango da lehiaketaren azken puntuazioa eta horrek finkatuko du hautaketa prozedurako parte hartzaileen lehentasun hurrenkera.

2.- Puntuazio berdinketak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean bildutakoaren arabera ebatziko dira lehenengo eta behin. Berdinketak jarraituz gero, aginduak adierazten duen merezimenduetan lortutako puntuazioa izango da kontuan eta, hala ezin denean, parte hartzen den kategorian karrerako funtzionario sartu zeneko data.

3.- Hautaketa prozeduraren kalifikazioa amaitu eta gero, Epaimahai Kalifikatzaileak onetsi egingo ditu eta Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Iragarki-oholean argitaratu eta Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Zuzendaritzari igorriko dizkio ondorengoak:

a) Hautaketa prozedura gainditu dutenen behin betiko zerrenda, hain zuzen, lortutako puntuazio altuenetik gutxienera adierazten duen zerrenda.

b) Hautatutako izangaien zerrenda, sailkapenean lehentasun hurrenkera jarraituz, hautaketa prozedura gainditu dutenek osaturikoa.

4.- Aurreko atalean ezarritako argitaratze eta Lehergailuak-NRBQ Ikastaroan sartu artean hautatutakoen zerrendan inguruabarren batengatik aldaketarik gertatuz gero, aldaketok zehazten dituen Akordioa edo Ebazpena Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Iragarki-oholean jendaurreratuko da.

Zortzigarrena.- Betekizunak egiaztatzea.

Hautatutako izangaiek, Zazpigarren oinarriko 3.b idatz-zatian aurreikusitako zerrenda argitaratu eta ondorengo hamar egun naturaleko epean, deialdian parte hartzeko Bigarren Oinarriko 1. idatz-zatiko e) hizkian eskatutako betekizunaren inguruko jatorrizko agiriak aurkeztu beharko dituzte Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Langileria eta Aholkularitza Juridiko Arloan.

Bederatzigarrena.-Lehergailuak-NRBQ ikastaroak.

1.- Hautatutakoak, 7.3.b oinarrian xedatutakoaren arabera, Lehrgailuak-NRBQ Ikastaroa egiteko Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariak deituko ditu bere Ebazpenaren bitartez.

2.- Hautatutakoak Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariak banatu ahal izango ditu ondoz-ondoko txandetan Ikastegiko irakasleen eginkizunen eta Ertzaintzaren zerbitzuaren eta bere antolaketaren arabera. Lehergailutarako Unitateak garatutako lanaren eta eman beharreko prestakuntzaren ezaugarri bereziak kontuan hartuz, ikastaro desberdinetarako izen-ematea Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariak egingo du, baita ere, Unitatearen ekintzetarako beharrizanen arabera.

3.- Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariak, Giza Baliabideetako Zuzendaritzaren bidez, emango die hautatutakoei ikastaroan sartzearen berri.

4.- Lehergailuak-NRBQ Ikastaroak Euskal Herriko Poliziaren Ikastegian egingo dira edo Ikastegiko zuzendariak erabakitzen dituen egoitzetan. Ikastaro hauek, Ikasketa plangintzan aurreikusitakoaren araberakoa izango dira, halaber, bertan adierazten den iraupena izango dute.

5.- Ikastaro bakoitzaren azken kalifikazioa Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Iragarki-oholean argitaratuko da, Ikasketa-planean aurreikusitakoarekin bat etorriz.

6.- Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariak ebatziko du prestakuntza-aldia gainditzen ez dutenen baztertzea.

Hamargarrena.- Moduluen konbalidazioa.

1.- Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariak Lehergailuak-NRBQ Ikastaroen hainbat modulu konbalidatu ahal izango ditu, indarrean dagoen araudiarekin bat etorriz.

2.- Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariak trebakuntza ikastaroen eta moduluen konbalidazio taula jendaurreratuko du Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Iragarki-oholean. Prestakuntza-aldia hasi baino lehen, konbalidazio eskaerei ebazpena eman beharko die, beharrezko kudeaketak burutu ondoren.

Hamaikagarrena.- Azken xedapenak.

1.- Prestakuntza-aldiek dirauten bitartean, ikasleak Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Barne Erregimeneko Erregelamenduaren barne erregimeneko eta diziplinako arauen mende egongo dira eta, gehigarri moduan, ikas denborako hutsegitea ez denetan, Euskal Herriko Polizia Kidegoetako Diziplinazko Erregelamenduaren araudipean.

2.- Barruko hautaketa prozesuetan parte hartzea borondatezkoa denez, hautaketa aldian eta prestakuntza-aldietako ikastaroetan izan daitezkeen bidaiengatiko edo bestelako gastuak ez dira ordainduko, beraz, Administrazioak ez du inolako beharrizanik izango gastu horiek ordaintzen.

3.- Hautaketa prozedura honetan parte hartuko dutenek, prozedurak dirauen bitartean (hautaketa prozesua eta prestakuntza-aldietako ikastaroak) eskabidean adierazitako lanbide zenbaki identifikatzaile beraren bitartez identifikatuko dira.

4.- Ebazpen honen kontra, administrazio-bideari amaiera ematen diona, interesatuek administrazioarekiko Auki-errekurtsoa jarri ahal izango diote eskudun Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, Administraziorekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen Legearen 14. artikuluarekin bat etorriz, Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu eta agertzen den hurrengo egunetik hasita bi hilabeteko epean.

Deialdi honetatik, Epaimahai Kalifikatzailearen jardunetik edo Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko organuetatik sor daitezkeen egintza administratiboak inpugnatu ahal izango dituzte interesatuek, administrazio prozedura erkidearen araudi erregulatzailean aurreikusitako kasuetan eta eran.

Arkaute, 2010eko otsailaren 3a.

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,

JUAN DE DIOS URIARTE ARCINIEGA.

I. ERANSKINA

ESKAERA

EUSKAL HERRIKO POLIZIA IKASTEGIA

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala