Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2010eko otsailaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia
981

EDIKTUA, 1159/09 apelazio-errekurtsoaren gainean emandako epai irmoa jakinarazteko dena; epai horren bitartez, Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2008ko urtarrilaren 28ko Aginduaren II. eranskina indargabetu egiten da. Agindu horren bidez onartu ziren I-A, I-B, II-A, II-B, II-C eta III-A berariazko osagarria duten lanpostuak betetzeko lehiaketaren deialdia eta oinarri espezifikoak; osasunaren ezagutza-arlokoak ziren lanpostu horiek eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioentzat zeuden gordeta.

Honako hau jakinarazten da: Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegian bideratutako 178/2008 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren gainean epaia eman zen 2009ko maiatzaren 20an; epai horren aurka ELA sindikatuak 1159/09 zenbakiko apelazio-errekurtsoa sustatu zuen; errekurtso horretan epaia eman da 2009-10-28an; epai hori irmoa da, eta honako hau dio bere epaitzak:

Indargabetu egiten da Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2008ko urtarrilaren 28ko Aginduaren II. eranskina (2008-02-27ko EHAA, 41. zenbakia), bertan ez baitziren jaso 2006ko EPEren bidez sartu ziren funtzionarioek zerbitzu-eginkizunetan betetako lanpostuak. Hori dela-eta, lanpostuak betetzeko lehiaketa zabaldu egin behar da, beherago zehaztutako lanpostuei dagokienez. Aipatutako agindu horren bidez onartu egin ziren I-A, I-B, II-A, II-B, II-C eta III-A berariazko osagarria duten lanpostuak betetzeko lehiaketaren deialdia eta oinarri espezifikoak; osasunaren ezagutza-arlokoak ziren lanpostu horiek, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioentzat zeuden gordeta:

1.- Osasun-plangintza, -ikerketa eta -ebaluazioaren arlo-arduraduna (kodea: 511122, 3. dotazioa).

2.- Lan-osasuneko arduraduna (kodea: 510302, 1. dotazioa).

3.- Laborategiko teknikari fakultatiboa (kodea: 510360, 4. eta 6. dotazioak).

4.- Ikuskatzaile medikoa (kodea: 511240, 6. eta 36. dotazioak).

Eta denek jakin dezaten ematen da esandakoaren berri, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen (AAJL) 107. artikuluan xedatutakoa betez.

Bilbao, 2009ko abenduaren 16a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala