38. zk., 2010eko otsailaren 25a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia
980
EDIKTUA, 242/09 apelazio-errekurtsoaren gainean emandako epai irmoa jakinarazteko dena; epai horren bitartez, Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko azaroaren 21eko Aginduaren II. eranskina indargabetu egiten da. Agindu horren bidez onartu ziren I-A, I-B, II-A, II-B, II-C eta III-A berariazko osagarria duten lanpostuak betetzeko lehiaketaren deialdia eta oinarri espezifikoak; euskalduntze eta hizkuntza-normalizazioaren ezagutza-arlokoak ziren lanpostu horiek eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere Erakunde Autonomoetako karrerako funtzionarioentzat zeuden gordeta.
Honako hau jakinarazten da: ELA sindikatuak 2008ko irailaren 18ko 462/2008 epaiaren kontra sustatutako 242/09 apelazio-errekurtsoan 2009ko urriaren 28an epaia eman dela, eta epai hori irmoa dela. 462/2008 epai horrek ezetsi egiten zuen 91/2008 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegian prozedura labur bidez bideratu zena. Honako hau dio 2009ko urriaren 28ko epai horren epaitzak:
Indargabetu egiten da Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko azaroaren 21eko Aginduaren II. eranskina (2007-11-30eko EHAA, 231. zenbakia), bertan ez baitziren jaso 2006ko EPEren bidez sartu ziren funtzionarioek zerbitzu-eginkizunetan betetako lanpostuak. Hori dela-eta, lehiaketa zabaldu egin behar da, bertan honako lanpostu hau onartuz: hizkuntza-plangintzaren arloko arduraduna (510421 kodea, 7. dotazioa), epaiaren 4. oinarri juridikoarekin bat etorriz. Aipatutako agindu horren bidez onartu egin ziren I-A, I-B, II-A, II-B, II-C eta III-A berariazko osagarria duten lanpostuak betetzeko lehiaketaren deialdia eta oinarri espezifikoak; lanpostuak euskalduntze eta hizkuntza-normalizazioaren ezagutza-arlokoak ziren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere Erakunde Autonomoetako karrerako funtzionarioentzat zeuden gordeta.
Eta denek jakin dezaten ematen da esandakoaren berri, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen (AAJL) 107. artikuluan xedatutakoa betez.
Bilbao, 2009ko abenduaren 17a.
IDAZKARI JUDIZIALA.