Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2010eko otsailaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia
979

EDIKTUA, 156/09 apelazio-errekurtsoaren gainean emandako epai irmoa jakinarazteko dena; epai horren bitartez, Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2008ko urtarrilaren 28ko Aginduaren II. eranskina indargabetu egiten da. Agindu horren bidez onartu ziren I-A, I-B, II-A, II-B, II-C eta III-A berariazko osagarria duten lanpostuak betetzeko lehiaketaren deialdia eta oinarri espezifikoak; informazio-sistemen ezagutza-arlokoak ziren lanpostu horiek eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioentzat zeuden gordeta.

Honako hau jakinarazten da: Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 3 zenbakiko Epaitegian bideratutako 262/2008 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren gainean epaia eman zen 2008ko irailaren 30ean; epai horren aurka ELA sindikatuak 156/09 zenbakiko apelazio-errekurtsoa sustatu zuen; errekurtso horretan epaia eman da 2009-11-11n; epai hori irmoa da, eta honako hau dio bere epaitzak:

Indargabetu egiten da Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2008ko urtarrilaren 28ko Aginduaren II. eranskina (2008-02-27ko EHAA, 41. zenbakia), bertan ez baitziren jaso 2006ko EPEaren bidez sartu ziren funtzionarioek zerbitzu-eginkizunetan betetako lanpostuak. Hori dela-eta, lehiaketa zabaldu egin behar da, bertan honako lanpostu hau onartuz: Informatikako teknikaria (510280 kodea, 48. dotazioa). Aipatutako agindu horren bidez onartu egin ziren I-A, I-B, II-A, II-B, II-C eta III-A berariazko osagarria duten lanpostuak betetzeko lehiaketaren deialdia eta oinarri espezifikoak; lanpostuak informazio-sistemen ezagutza-arlokoak ziren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioentzat zeuden gordeta.

Guztiek jakin dezaten argitaratzen da hori, hala ezartzen baitu Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 107. artikuluak.

Bilbao, 2009ko abenduaren 17a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala