30. zk., 2010eko otsailaren 15a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarkiak
Osasun eta Kontsumo Saila
776
IRAGARKIA, farmazia bat eskualdatzeko proposamen bat dagoela jakinarazteko dena.
Farmaziak eskualdatzeko jardunbidea finkatzen duen martxoaren 16ko 166/1999 Dekretuko 4. artikuluak xedatutakoaren ildotik, Leintz Bailarako farmazia-eskualdean (Gipuzkoa) dagoen farmazia bat eskualdatzeko proposamen bat dagoela jakinarazten da.
Eskuratzeko interesa duten botikariek honako leku hauetan lortu ahal izango dituzte espedienteko argibideak, farmaziari, prezioari eta eskualdatzeko gainerako xehetasunei buruzkoak:
- Osasun Saila; Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz.
- Osasun Sailaren Arabako Lurralde Zuzendaritza; Olagibel kalea 38, Vitoria-Gasteiz.
- Osasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Zuzendaritza; Antso Jakitunaren kalea 35, Donostia-San Sebastián.
- Osasun Sailaren Bizkaiko Lurralde Zuzendaritza; Errekalde zumarkalea 39, Bilbao.
Farmazia eskuratzeko eskabideak aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hasita.
Farmazia eskuratzeko eskabideei 227,69 euroko tasa ezarriko zaie.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko urtarrilaren 20a.
Farmaziako zuzendaria,
SOLEDAD PALOMA ACEVEDO HERANZ.