Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2010eko otsailaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Osasun eta Kontsumo Saila
775

IRAGARKIA, 1023/09 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Hirugarren interesdun guztiei jakinarazten zaie Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2. zenbakiko Epaitegian, Marina Uriarte López de Herediak, prozedura laburtuaren bidez, 1023/09 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela Osakidetzako zuzendari nagusiaren 17/2009 Ebazpenaren (EHAA, 32, 2009ko otsailaren 16an argitaratua) aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa administrazio-isiltasunagatik ezetsi izanaren aurka. Aipatu ebazpen bidez, destino hutsak esleitu ziren Osakidetzan destinoa izango duten Mendeko/Operarioen lanbide-taldeko Zerbitzuetako Langileen kategorian (lanpostu funtzionala: Zerbitzu Orokorretako zerbitzuetako langilea) txanda irekian.

Ondorioz, hirugarren interesdunak izan litezkeenak epatzen dira, eta jakinarazten zaie aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau argitaratu den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko abenduaren 23a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

BEATRIZ DEL VALLE IÑIGUEZ.


Azterketa dokumentala