30. zk., 2010eko otsailaren 15a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarkiak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
773
EDIKTUA, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearen 2009ko irailaren 1eko Ebazpena jakinarazten duena, zeinaren bidez Ana Arranz Irigoyen, Maritza Castellanos Ramos, Estefanía Vicente Lage, Pedro Bilbao Ibrán, Félix Eceiza Domínguez eta Sergio Villar Suescun jaun eta andreek aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa onartu ezinezkotzat jotzen baita.
Félix Eceiza Domínguezi ezin izan zaio idazki honen idazpuruan aipatutako 2009ko irailaren 1eko Ebazpena jakinarazi, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailari egotz ezin dakizkion arrazoiengatik. Beraz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatu bezala, ediktu hau argitaratuz jakinarazten zaio. Ediktu honen bidez Félix Eceiza Domínguezi edo bere ordezkariari dei egiten zaio, ediktua argitaratu eta biharamunetik gehienez hamabost eguneko epean ager dadin, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean.
Bizileku jakinik ez duen Félix Eceiza Domínguezi jakinarazpen modura baliagarri izan dakion ematen da ediktu hau.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko urtarrilaren 14a.
Azterlan eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,
ANA ISABEL CARO MUÑOZ.