Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2010eko otsailaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Justizia eta Herri Administrazio Saila
770

IRAGARKIA, euskadi.net-en erabilgarritasuna hobetzeko zerbitzua kontratatzeko dena (Espedientea: A-009/DJAP-2010).

1.- Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Justzia eta Herri Administrazio Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: A-009/DJAP-2010.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan agertzen dena.

b) Loteak: bi lote dago.

1. lotea: Interneteko presentzia-ereduaren tresnak

2. lotea: euskadi.net sareko atariak.

c) Gauzatzeko lekua: Berariazko klausula administratiboen pleguko karatulan adierazitakoarekin bat etorriz (kanpoko kontratazioa).

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 2010eko abenduaren 31.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: esleitzeko hainbat irizpideri jarraituz.

- Eskainitako prezioa: 50 puntu.

- Lan-metodologia: 30 puntu.

- Hobekuntzak: 20 puntu.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Zenbatekoa guztira: ehun eta hogeita bederatzi mila hirurehun eta hamar euro eta hogeita hamabost zentimo (129.310,35) BEZik gabe; ehun eta berrogeitahamar mila euro (150.000,00) BEZa barne, bi lotetan zatitua:

1. lotea: Interneteko presentzia-ereduaren tresnak: ehun eta hamar mila euro (110.000,00) euro (BEZa barne).

2. lotea: euskadi.net sareko atariak: berrogei mila euro (40.000,00) BEZa barne.

5.- Behin-behineko fidantza: ez da behar.

6.- Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza, Justizia eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Zuzendaritza

b) Helbidea: Donostia kalea, 1, M Eraikin, 2. solairua.

c) Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Telefonoa: 945 01 84 96.

e) Telefaxa: 945 01 94 50 Posta elektronikoa: c-garcia@ej-gv.es.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2010eko martxoaren 2a

7.- Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: bi loteetarako eskaintzak aurkezten dituzten enpresentzat:

V taldea 8 azpitaldea B kategoria.

b) Lote bakar baterako aurkezten direnentzat kaudimen ekonomiko eta finantzarioa baita tekniko eta profesionala ere berariazko klausula administratiboen pleguko karatulan adierazitakoaren arabera.

8.- Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:

a) Eskabideak aurkezteko azken eguna: 2010eko martxoaren 2a, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru kartazal, «A», «B» eta «C» aurkeztu beharko dira, lehiaketa hau arautzen duten berariazko klausula administratiboen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan adierazitakoa barruan daramatela.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Zerbitzu Kontratazioko Kontratazio Mahaia. Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Saila.

2) Helbidea: Donostia kalea, 1, M eraikin, 2. solairua.

3) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, proposamenak irekitzen direnetik aurrera kontatuta.

e) Aldaerak: ez da onartuko.

9.- Proposamenak irekitzea.

a) «C» gutun-azalak irekitzea: balio-judizioen bidez aplikatzekoak diren irizpideak:

- Entitatea: Kontratazio Mahaia. Justizia eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia.

- Helbidea: Donostia kalea, 1, M Eraikin, 2. solairua.

- Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

- Eguna: 2010eko martxoaren 10.

- Ordua: 10:00ak.

b) «B» gutun-azalak irekitzea: formulak aplikatuz lortutako zenbateko edo ehunekoen bidez baloratzen diren alderdiak:

- Entitatea: Kontratazio Mahaia. Justizia eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia.

- Helbidea: Donostia kalea, 1, M Eraikin, 2. solairua.

- Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

- Eguna: 2010eko martxoaren 17a.

- Ordua: 10:00.

10.- Bestelako argibideak: pleguetan azaltzen dira.

11.- Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.- Iragarkia Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

13.- Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.euskadi.net/contratacion //www.contratacion.info.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko urtarrilaren 20a.

Herri Administrazioko sailburuordea,

ODON BILBAO CORCUERA.


Azterketa dokumentala