30. zk., 2010eko otsailaren 15a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizia Administrazioa
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
767
EDIKTUA, 397/09 judizio monitorioaren ondoriozkoa.
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 397/2009 monitorioa.
Demandatzailea: Canal Publicitario Easo SL.
Abokatua: Helena Garcia Borreguero Goyarzu.
Prokuradorea:
Demandatua: Txulin 2000 SL.
Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.
2009-11-18an, apatu judizioan 933/09 zenbakiko autoa eman da. Hauek dira xedapenak:
Txulin 2000 SLren aurka eskatutako prozesu monitorio hau amaiturik (gaia: 265,03 euro erreklamatzea), erabakia hartuko da, betiere, hartzaileak, betearazpena agintzeko eskari-idazkia -eskatutako postulazio betekizunak jasotzen dituena- aurkeztu ostean.
Inpugnatzeko modua: epaitegi honetan aurkeztu beharreko berraztertzeko errekurtso bidez; hala ere, bete egingo da erabakitakoa. Errekurtsoa idatziz aurkeztu beharko da, bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, eta errekurtsogilearen iritziz izandako arau-haustea zehaztu beharko da. Betekizun horiek betetzen ez badira, ez da errekurtsoa onartuko (PZLb-ren 45. eta 452. artikuluak).
Ebazpena inpugnatu ahal izateko, 25 euroko gordailua egin beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua honelaxe gauzatu beharko da: epaitegi honen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan kontsignatuaz aipatu zenbatekoa; kontu hori Banesto (Banco Español de Crédito) taldekoa da, eta 0011-0000-01-0397-09 zenbakia du; errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Errekurritzeko gordailua egitetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Txulin 2000 SLren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko abenduaren 16a.
IDAZKARI JUDIZIALA.