Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2010eko otsailaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
766

EDIKTUA, 672/09 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Donostiako Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian, 672/2009 hitzezko judizioa bideratu da, Sociedad Vascongada de Publicaciones SAk eskatuta, Ormaguai SLren aurka. Prozedura horretan epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

36 I 12009 EPAIA

Epailea: Jose Manuel Grao Peñagaricano.

Lekua: Donostia-San Sebastián.

Eguna: bi mila eta bederatziko abenduaren hirua.

Alderdi demandatzailea: Sociedad Vascongada de Publicaciones SA.

Abokatua: Asier Laskibar Gartzia.

Prokuradorea: Maria Pilar Oyaga Urrea.

Alderdi demandatua: Ormaguai SL.

Judizioaren gaia: hitzezko judizioa.

EPAITZA

Ormaguai SLren aurka, Sociedad Vascongada de Publicaciones SAren izenean eta ordez Oyaga prokuradoreak aurkeztutako demanda baietsi egiten dudanez gero, demandatuak honakoak pagatu beharko dikzio demadatzaileari: 744,25 euro, eta legezko interesak, Merkataritzako eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legearen araberakoak, zehazki, demanda honen egunetik aipatu zenbatekoak eta kostuak guztiz ordaindu artekoak.

Inpugnatzeko modua: Gipuzkoako Probintzia Auzitegian apelazio-errekurtsoa jarriz (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, hauxe besterik ez da adieraziko: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua egin beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 1845/000/02/0672/09. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xg.).

Errekurritzeko gordailua egitetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Demandatuari, Ormaguai SLri, legezko jakinarazpena egiteko balio dezan, eman eta izenpetu dut ediktu hau, Donostia-San Sebastiánen, bi mila eta bederatziko abenduaren hamaikan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala