Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2010eko otsailaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
762

EBAZPENA, 2009ko abenduaren 28koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena; honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan basogintzako ugalketa-gaiak ekoizteko oinarrizko gaien zerrenda ezartzen da.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2008ko urriaren 14ko Ebazpenaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan basogintzako ugalketa-gai aukeratuak ekoizteko oinarrizko gaien zerrenda ezarri zen Basogintzako ugalketa-gaiak merkaturatzeari buruzko martxoaren 7ko 289/2003 Errege Dekretuaren babesean. Ebazpen horrek, aurretik emandako 2007ko irailaren 18ko Ebazpena aldatu zuen, eta, dekretuak, berriz, 1989ko urtarrilaren 21eko Agindua.

Aipatutako errege-dekretuaren 2. artikuluan zehaztutakoaren arabera, autonomia-erkidegoetako organo eskudunei dagokie oinarrizko gaiak baimentzeko beharrezkoak diren eragiketak burutzea eta ekoizpena kontrolatzea, merkaturatzeari begira. 3. artikuluan zehaztutakoarekin bat, dagokion autonomia-erkidegoaren organo eskudunari dagokio basogintzako ugalketa-gai identifikatu, aukeratu, kualifikatu eta kontrolatuak ekoizteko oinarrizko gaiak baimentzea.

Horregatik guztiagatik, Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde erkideek mintegiko hazien eta landareen arloan dituzten eskumenak kontuan hartuta eta Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta egitekoena finkatzen duen urriaren 11ko 290/2005 Dekretua ikusi eta gero, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Basogintzako ugalketa-gaiak ekoizteko, hainbat espezietako oinarrizko gai jakin batzuk onartzea, Euskal Herrian kokaturik dauden eta ebazpen honen eranskinean agertzen direnak, alegia.

Bigarrena.- Ebazpen honen bidez baimendutako oinarrizko gaiek Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2008ko urriaren 14ko Ebazpenaren bidez onartutakoak ordezkatu dituzte.

Hirugarrena.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta Ingurumeneko eta Landa eta Itsas Inguruneko Ministerioari jakinaraztea, martxoaren 7ko 289/2003 Errege Dekretuaren 2. eta 3. artikuluetan aurreikusitako ondorioak izan ditzan.

Laugarrena.- Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio-bidea amaitzen, interesdunek gorako errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritza eta Arrantzaren Garapeneko sailburuordeari, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko abenduaren 28a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

MARÍA PILAR SANTAMARÍA MARTÍNEZ.

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala