Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2010eko otsailaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
760

AGINDUA 2010eko urtarrilaren 19koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, hasiera batean onartutako Enkarterrietako Balmaseda-Zallako Eskualde Egiturako Lurraldearen Zatiko Planaren jendaurreko erakustaldia eta entzunaldia luzatzen duena.

2009ko urriaren 15eko Aginduaren bidez erabaki zen Enkarterrietako Eskualde Egiturako Lurraldearen Zatiko Planari hasierako onarpena ematea eta bi hilabeteko epean jendaurrean eta hilabeteko epean entzunaldi-tramiterako jartzea.

Jendaurreko erakustaldiaren izapidea irekitzeko erabaki hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu da, baita Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Autonomia Erkidegoan gehien irakurtzen diren egunkarietan ere. Eta entzunaldi tramiterako Plana bidalia izan da Lurraldeko Administrazio Publiko guztiei.

Interesa duten herritar eta erakunde publiko eta pribatu gehienek parte hartzeko aukera izan dezaten, bidezkotzat jo da jendaurreko erakustaldia eta entzunaldia datorren martxoaren 31ra arte luzatzea.

Jendaurreko erakustaldia eta entzunaldia luzatzeko agindu hau 2009ko urriaren 15ean emandako hasierako agindua bezalaxe emango da argitara.

Horrenbestez, izapideak egitea Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburu honen eskumena denez, honako hau

EBATZI DUT:

Eusko Jaurlaritzak landu duen eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburu honen 2009ko urriaren 15eko Aginduak hasierako onarpena eman zion Enkarterrietako Balmaseda-Zallako Eskualde Egiturako Lurraldearen Zatiko Planaren jendaurreko erakustaldia eta entzunaldia luzatzea.

Horren ondorioz, jendaurreko erakustaldiaren eta entzunaldiaren izapidea 2010eko martxoaren 31n amaituko da. Aldi horretan, Lurraldeko Administrazio Publiko guztiak, interesa duten korporazio, elkarte eta partikularrek bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte planaren edukiaren gainean.

Epe horretan, Lurralde Zatiko Planaren dokumentua eskura egongo da bai www.euskadi.net web orrian eta bai leku honetan:

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza

Donostia kalea, 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Erabaki honen aurka ez dago errekurtsoa jartzerik, Lurraldearen Zatiko Plana behin betiko onartzeko prozeduraren barruko izapide-egintza bat baita.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko urtarrilaren 19a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza,

Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.


Azterketa dokumentala