Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2010eko otsailaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Herrizaingo Saila
756

EBAZPENA, 2009ko abenduaren 23koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Vitoria-Gasteizko 2. zenbakiko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (1120/2009-A zenbakiko Prozedura Laburtukoa) interesa izan lezaketenak epatzen dituena.

Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (1120/2009-A zenbakiko Prozedura Laburtukoa) aurkeztu da 2008ko otsailaren 8ko Ebazpenaz (martxoaren 5eko EHAA, 46. zk.) deitutako Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako Ikerketa Kriminaleko Ofizialondoko Kategorian sartzeko. Esandako kategorian sartzeko hautaketa prozeduraz arduratzen den Epaimahai Kalifikatzailearen Akordioen kontra jarritako gora bidezko errekurtsoa ezesten da, administrazio isiltasuna dela-eta. Eta, Vitoria-Gasteizko 2. zenbakiko Administrazio Auzietako Epaitegiak jatorrizko administrazio-espedientea bidaltzeko eskatuta, Administrazioarekiko Auzietarako Eskumenari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan aurreikusitakoaren bat etorriz, ondorengo hau jakinarazten dut: aipatutako prozeduran interesatuta dauden guztiak euren interes legitimoen defentsan azal daitezela, egoki baderitzote, bederatzi eguneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Arkaute, 2009ko abenduaren 23a.

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,

JUAN DE DIOS URIARTE ARCINIEGA.


Azterketa dokumentala