Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2010eko otsailaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Herri-Kontuen Euskal Epaitegia
754

ERABAKIA, Herri Kontuen Euskal Epaitegiarena, «Bilbon La Peña kiroldegi eta aparkalekuko obraren esleipena, exekuzioa, harrera eta likidazioa» Fiskalizazio txostena behin-betiko onesten duena, 2009ko irailaren 22an hartutakoa.

Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak, 2009ko irailaren 22an egindako bilkuran honako erabakia hartu zuen,

ERABAKIA:

Behin-betiko izaerarekin onestea erabaki honen eranskin modura ageri den «Bilbon La Peña kiroldegi eta aparkalekuko obraren esleipena, exekuzioa, harrera eta likidazioa» Fiskalizazio txostena.

HKEEren 1/1988 Legearen 13.2 artikuluan aurreikusitakoari jarraiki, EHAAn eta Bizkaiko Lurralde Historikoaren aldizkarian ondorioak argitaratzeko xedatzea.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko irailaren 22a.

HKEEren lehendakaria,

JOSE IGNACIO MARTINEZ CHURIQUE.

HKEEren idazkari nagusia,

M.ª TERESA CRESPO DEL CAMPO.

I.-Sarrera.

Herri Kontuen Euskal Epaitegiak (HKEE) osoko bilkuran onartutako lan egitarauan sartu du Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran eskatutako fiskalizazio hau egitea: «Bilboko La Peña kiroldegi eta aparkalekuko obraren esleipena, exekuzioa, harrera eta likidazioa».

La Peñako kiroldegia eraikitzeko obrak (ikus 1. oharra dokumentuaren amaieran) Bilbao Kirolak Tokiko Erakunde Autonomoa, Bilboko Udalaren Kirol Erakundearen (aurrerantzean, Bilbao Kirolak) aurrekontuan zordunduz daude finantzatuta, eta kiroldegiaren azpian dagoen egoiliarrentzako aparkalekua eraiki eta ustiatzeko emakida (Ikus 2. oharra dokumentuaren amaieran) emakidadunak lortuko dituen sarrerekin finantzatuko da. Obra eta emakida horiek osatzen dute Bilbao Kirolak erakundeak 2004ko martxoaren 24an esleitutako kontratazio espediente bakarra.

Hauek dira gauzatu diren jarduera nagusiak:

- 2002ko maiatzaren 8an, Bilbao Kirolak erakundeko Zuzendaritza Batzordeak (aurrerantzean, zuzendaritza batzordea), lehiaketarako deia egin eta gero, Abusu La Peña aldi baterako enpresa elkarteari esleitu zizkion La Peña kiroldegia eraikitzeko proiektua idazteko eta obra zuzentzeko lanak, 206 mila eurotan eta 29 hilabeteko epean gauza zitezen. Geroago, 2003ko irailaren 11n, kontratua aldatu zen (183 mila euroren zenbatekoan), egoiliarrentzako ibilgailuen aparkalekua sartze aldera. Aparkalekuak 150 leku baino gehiago izango zituela aurreikusi zen, baina ez zen sartu lehiaketarako baldintzen pleguan, ez eta kontratuan ere.

- 2003ko apirilaren 9an, zuzendaritza batzordeak La Peña kiroldegia eraikitzeko obren lizitazioa onartu zuen. Lizitazioan barne hartu zen kiroldegia eraikitzea eta egoiliarrentzako aparkalekuko obren emakida. Prozedura ireki bidez eta enkantean egin zen, eta eman gabe utzi zen, zuzendaritza batzordearen 2003ko uztailaren 23ko erabakiz.

- 2003ko azaroaren 12an, zuzendaritza batzordeak beste lizitazio bat onartu zuen. Hartan, aurreko lizitazioko egikaritze epea (18 hilabete) mantendu zen, baina kiroldegia eraikitzeko aurrekontua 4.098 mila euro izatetik 4.398 mila euro izatera pasatu zen. Aparkalekuaren eraikuntzaren eta ustiapenaren emakidari dagokionez, emakidaren iraupenaren epea mantendu zen (50 urte), eta hauek gehitu ziren:

● Udalak, bere ekimenez edo esleipendunak hala eskatuta, erreskata zezakeen leku kopurua (herena izatetik % 50 izaera pasatu zen); Udalak egoiliarrentzako aparkalekua zerbitzuan jarri eta handik bi urtera erreskatatu ahalko ditu esleipendunak besterenduko ez dituen lekuak.

● Bilboko Udalak erreskatatutako aparkalekuko leku bakoitzeko ordaindu beharreko gehieneko prezioa (lekuaren prezioaren % 65 izatetik % 90 izatera).

● Lekuaren batez besteko unitateko prezioa (10.818 euro izatetik 17.750 euro izatera).

● Eta obrak eraikitzeko aurrekontua (2.471 mila euro izatetik 2.634 mila euro izatera).

- 2004ko martxoaren 24an, Bilbao Kirolak erakundeko Zuzendaritza Kontseiluak (aurreko zuzendaritza batzordea) Albatros y Construcciones Olabarri aldi baterako enpresa elkarteari (aurrerantzean, Ibaieder aldi baterako enpresa elkartea) esleitu zizkion kiroldegia eraikitzeko obrak eta egoiliarrentzako ibilgailuen aparkalekuko obren emakida, 3.730 mila eurotan eta 18 hilabeteko epean egiteko. Hitzarmenean jaso ez arren, aparkalekuko toki bakoitzaren batez besteko prezioa 17.700 euro jarri zen, eta hori bat zetorren esleipendunaren eskaintzarekin.

- Aparkalekua eraikitzeko emakidari dagokionez, 2006ko ekainaren 22an obrako zuzendaritzak ziurtatu zuen egoiliarrentzako ibilgailuen aparkalekuko obrak bukatutzat jo zirela. Obren zenbatekoa 2.634 mila euro izan zen. 2006ko uztailaren 12an, Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak aparkalekuko obrak egiaztatzeko akta onartu zuen. Aktan jasota geratu zen zenbait jarduera egiteke zirela. Azkenik, Udalak adierazi zuen aparkalekua 2006ko abuztuaren 1ean jarriko zela funtzionamenduan.

Txosten hau egin den egunean, egiteke dago, oraindik, obrako zuzendaritzaren eta kiroldegiaren eraikuntzaren azken likidazioa.

Gure lana izan da La Peña kiroldegia eraikitzeko obren eta obra proiektuaren idazketa eta zuzendaritza kontratatzeko espedienteak aztertzea eta egoiliarrentzako aparkalekuko (aipatutako kiroldegiaren azpian dagoena) obren eraikuntza eta ustiapena ematea. Halaber, kasuan kasu aplikagarri den araudia betetzen dela egiaztatu dugu, bai eta bi kontratuak egikaritzetik eratorritako alderdi ekonomikoak ere. Gainera, emakidadunak besterendu ez dituen aparkalekuko lekuen gainean Bilboko Udalak emakidak erreskatatzean egin dituen jarduerak ere aztertu ditugu.

II.- Ondorioak.

Bilboko La Peña kiroldegi eta aparkalekuko obraren esleipena, exekuzioa, harrera eta likidazioa egin direnean, alderdi hauek nabarmendu dira:

Proiektua idaztea eta obrako zuzendaritza.

- Txosten horretan ez dira jaso hauek: Administrazio Klausula Berezien Pleguei buruzko txosten juridikoa, kreditu egokia eta nahikoa dagoela erakusten duen txostena eta esku-hartzeagatiko aldez aurreko fiskalizazioa. Horrenbestez, ez dira bete Administrazio Publikoetako kontratuak egiteko betekizunak (APKLTBko 11. artikuluan ezarri dira) eta 2/1991 Foru Arauan (1991ko martxoaren 21ekoa, Bizkaiko Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuari buruzkoa) jasotako artekaritzaren kontrolari buruzko arauak. Foru Arau hori, gero, indargabetu egin zuen 10/2003 Foru Arauak (2003ko abenduaren 2koa, Bizkaiko Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuari buruzkoa). Kontratuaren esleipena ez zen argitaratu eta, horrenbestez, ez zen bete APKLTBko 93.2 artikulua.

- 2003ko irailaren 11n, Bilbao Kirolak erakundeak, lehendakariaren dekretu bidez, kontratuaren aldaketa onartu zuen (183 mila euroren zenbatekoan). Aldaketa hartan, egoiliarrentzako ibilgailuen aparkalekua sartu zen proiektuan, baina ez zen aztertu ez lehiaketako baldintzen pleguan, ez eta kontratistarekin sinatutako aholkularitza eta laguntza teknikoko kontratuan ere. Askotariko jarduerak dokumentatu gabe daude. Horiek horrela, frogatuta geratu da, aldaketa onartu aurretik, eta Bilbao Kirolak erakundeak hala eskatuta, kontratistak dagoeneko sartu zuela egoiliarrentzako ibilgailuen aparkalekua eraikitze proiektuan, eta proiektu hura idazteari zegozkion ordainsariak ere fakturatu zituela. Jardute horrek ez ditu bete APKLTBko 55. artikulua (hitzez kontratatzeko debekua) eta 54.4 artikulua (kontratua formalizatu aurretik, obra exekutatzen hasteko debekua). Gainera, ez ditu bete kontratuak aldatzeko APKLTBko 101. artikuluan xedatutako baldintzak ere.

Kontratua aldatzeko espediente hartan, hasieran esleitutako zenbatekoa % 89 gehitu zen, «a posteriori». Horrenbestez, nabarmen aldatu zen kontratuaren xedea, eta ez zen erabili APKLTBn xedatutako esleipen prozedurarik. Jarduera horrek lehia askeko eta aukera berdintasuneko printzipioak urratu ditu. Aldaketaren kostua Bilbao Kirolak erakundeak hartu zuen bere gain, eta ez zuen eraginik izan obra publikoa emateko kontratuan zehaztutako lekuko prezioan.

Kiroldegia eraikitzea, eta haren azpiko egoiliarrentzako aparkalekuko obrak egiteko eta ustiatzeko emakida

Esleipen edo lizitazio prozeduraren irekitzea eta espedientea onartu aurretik, espedientea bukatuta izan behar da, eta aplikagarri diren legezko xedapenetan (APKLTBko 11. eta 67. artikuluak eta Herri Administrazioen Kontratuetako Araudi Orokorreko 138. artikulua) eskatzen diren dokumentu guztiak izan behar dira. Izan ere, espedientea dokumentu jakin batzuk falta direla onartzeak eragina du espedientearen baliozkotasunean. Alde horretatik, fiskalizatutako espedientean ez dira jaso hauek:

- Proiektuaren nahitaezko gainbegiratzea; horren helburua da aplikagarri diren legezko edo araubidezko xedapen orokorrak eta araudi teknikoa noraino betetzen diren egiaztatzea, eta kontratua egikaritzeko materialen eta obra unitateen prezioak ea egokiak diren ziurtatzea. Horrenbestez, ez da bete APKLTBko 122. eta 128. artikuluetan eta Herri Administrazioen Kontratuetako Araudi Orokorreko 136. eta 138.1 artikuluetan xedatutakoa. Ez da jaso, halaber, obra lizentziarik, edo proiektuak dagokion hirigintza arautegia betetzen duela edo ez duela betetzen dioen lizentzia eskaeraren baliokidea den ekintzarik. Gainbegiratze faltaren ondorioz, obra gehikuntza bat (262 mila eurokoa) proiektuaren egiturako aurrekontuak zituen neurketa hutsak zuzentzeko egin zen.

- Kontratazio organoaren ebazpena, proiektua onartzen duela dioena. Hala egin behar dela dio APKLTBko 122. artikuluak.

- Proiektua egin aurreko zuinketa gauzatzea; hori nahitaezkoa da esleipena egiteko prozedura guztietan, izan ere, hauek egiaztatzen ditu: obraren errealitate geometrikoa, obrak behar bezala egikaritzeko behar diren lursailak badirela, eta egindako proiektuan dauden eta kontraturako oinarrizkoak izango diren kasu guztiak. Horrenbestez, ez da bete APKLTBko 122. eta 129. artikuluetan eta Herri Administrazioen Kontratuetako Araudi Orokorreko 138.2 artikuluan xedatutakoa.

- Administrazio Klausula Berezien Pleguei buruzko txosten juridikoa. Horrenbestez, ez da bete Herri Administrazioen Kontratuetako Araudi Orokorreko 138.3 artikuluan xedatutakoa.

- Esku-hartzeagatiko aldez aurreko fiskalizazioa. Horrek xede du egiaztatzea ea noraino betetzen dituen administrazio espedienteak aplikagarri zaizkion xedapenak. Horrenbestez, ez da bete APKLTBko 11.2.g eta 67. artikuluetan eta Herri Administrazioen Kontratuetako Araudi Orokorreko 138.5 artikuluan xedatutakoa, eta garai hartan aplikagarri ziren artekaritzaren kontrolari buruzko arauetan ezarritakoa. Arau horiek 2/1991 Foru Arauan (1991ko martxoaren 21ekoa, Bizkaiko Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuari buruzkoa) zeuden jasota. Foru Arau hori, gero, indargabetu egin zuen 10/2003 Foru Arauak (2003ko abenduaren 2koa, Bizkaiko Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuari buruzkoa).

Bestalde, hauek ere ez dira jaso:

- Esleipenaren argitalpena; legeak kontratazio organoa behartzen du esleipena jakinaraz dadin argitaratzera (APKLTBko 93.2 artikuluan xedatutakoaren arabera) eta berekin dakar esleitzeko administrazio ekintzaren fiskalizazioa gehiago irekitzea, oro har hedatuz eta zuzeneko interesdunek ezagutzearen bidez.

- Kiroldegia ezartzeko baimena; hala eskatzen dute jolas jarduerei eta ikuskizun publikoei buruzko 4/1995 Legeko (1995eko azaroaren 10ekoa) 8. artikuluak eta hurrengoek.

Exekuzioari dagokionez, 2006ko otsailaren 13aren eta 2007ko azaroaren 14aren artean, kiroldegia eraikitzeko obretan hamar alditan gehitu zen aurrekontua (676 mila euro, guztira). Orobat, exekuzio epea hiru aldiz luzatu zen (% 50 luzatu zen) eta 2006ko irailaren 1a jarri zuten obra bukatzeko azken eguntzat. Obra bukatzeko epe hura bete zen, eta 2007ko otsailaren 19an obrak jaso ziren. Obra horiek, Bilbao Kirolak erakundeak onartutako azken ziurtagiriaren arabera, 4.405 mila euroren zenbatekoa izan zuten. 2008ko ekitaldian, Bilbao Kirolak erakundeak bi espediente hasi zituen Ibaieder aldi baterako enpresa elkarteari erantzukizunak eskatzeko. Horretarako, behin betiko bermea konfiskatu zuen, kontzeptu hauek zirela eta:

- La Peña kiroldegia eraikitzeko obra kontratua betetzeko atzerapenen ondorioz sortutako gastuak eta obra exekutatzearen ondorioz eragindako kalte-galerak; 21 mila euro, guztira (ikus A.3.1, 3. atala).

- Obrako huts jakin batzuk, konpondu ez zirenak (hezetasuna, arrakalak, lauza puskatuak, pitzadurak forjan, eta abar); 15 mila euro, guztira.

Gainera, aparkalekua eraikitzeko eta obren ustiapeneko emakidari dagokionez, nabarmentzekoak dira hauek:

- Aparkalekuaren gaineko kontuetan Udalak du eskumena -zehazki, Esku-hartze Estrategikoen eta Aparkalekuen Sailak-; Bilbao Kirolak erakundeak, bere estatutuen arabera, ez du eskumenik arlo horretan. Eskumenen banaketa kontuan izanik eta pleguak arretaz irakurrita, ondoriozta daiteke Bilbao Kirolak erakundearen jarduera lizitazioa egitera mugatzen dela, eta Udalaren erantzukizuna da aparkalekua eraikitzeko eta obra publikoa ustiatzeko esleipena kontrolatzea. Beraz, egoiliarrentzako aparkalekuko obren emakidaren lizitazioan, Bilbao Kirolak erakundearen esku-hartzea aparkalekuko obra publikoaren eta geroko ustiapenaren esleipenaren kontratazioa aginduko dion Udalaren berariazko administrazio ekintzaren babes juridikorik gabe egin da. Jarduera hori, hortaz, Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean (15. artikulua, «Kudeaketaren ardura ematea», eta 55. artikulua, «administrazio ekintzak modu idatzian») jasotako xedapenak alde batera utzita egin da. Gainera, ez du bete APKLTBko 11.2.a artikuluan xedatutakoa, kontratazio organoaren -oraingo honetan, Bilbao Kirolak erakundearen- eskumena ez dagoelako behar bezala egiaztatuta.

- Ez dago jasota bideragarritasun azterlana (Ikus 3. oharra dokumentuaren amaieran). Azterlan hori administrazioko organo emaileak onartu behar du, obra publikoa emakida erregimenean eraiki eta ustia dadila erabaki aurretik. Horrenbestez, ez da bete APKLTBko 227. artikuluan xedatutakoa.

La Peña kiroldegiaren azpian dagoen aparkalekua Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aldaketan sartu zen. Aldaketa hori behin betiko onartu zen 1204/2005 Foru Aginduan (2005eko irailaren 2koa). Beraz, lizitazioa egin zen egunean (2003ko azaroaren 12an), aipatu aparkalekua Planteamendu Orokorrean jasotako hirigintzako aurreikuspenak alde batera utzita egin zen.

- Ez da egin Bilboko Udalaren aldeko Obra Berriaren Adierazpena. Agiri hori nahitaezkoa da erabiltzeko lagapenak emateko, eta obrak finantzatzean egin behar da. Hala dago xedatuta Baldintza Ekonomiko Administratiboen Pleguko 80. artikuluan.

- 2006ko uztailaren 5ean, kontratistak aparkalekuko leku kopurua aldatzeko eskaera egin zuen (153 leku izan ordez 155 izan zitezela). Udaleko azpiegitura eta aparkaleku sailak aldeko irizpena eman zion 2006ko abuztuaren 2an, baina ez dago jasota aldaketa hori onartzen duen erabakirik. Aldaketa horrek Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean (2005eko irailaren 2an onartua) ezarritako aurreikuspenak gaindituko lituzke, izan ere, aparkalekuan 154 leku egin behar zirela xedatu baitzen.

Udaleko Gobernu Batzarrak, 2007ko abenduaren 26an, erabaki zuen, udalaren intereserako, La Peñako egoiliarrentzako aparkalekuko 58 leku erreskatatzea, Baldintza Ekonomiko Administratiboen Pleguko 33. artikuluan xedatutakoarekin bat. Halaber, gastua onartzea eta lekuen erreskatatzea ordaintzeko emakidadunari 924 mila euro ordaintzea ere erabaki zuen.

Espedientearen berrazterketan ez da jaso esku-hartzeagatiko akordioaren fiskalizazioa. Horrenbestez, ez da bete 10/2003 Foru Arauko (2003ko abenduaren 2koa, Bizkaiko Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuari buruzkoa) 65. artikuluan eta ondorengoetan xedatutakoa.

2007an, Udalak gastuaren aurrekontu fase guztiak erregistratu zituen, betebeharra onartu arte. Orduan, oraindik, juridikoki ez zegoen betebeharra sortuta; izan ere, akordioa egin zen egunean, oraindik ez zegoen igarota bi urteko epea (2006ko abuztuaren 1etik zenbatzen hasita), Udalak, bere ekimenez, aldez aurreko erreskatea egin zezan. Bestalde, erreskateari buruz alegatu den motibazioa («erreskatea egiten da udal liburutegien funtsetako artxibo gisa erabiltzeko») aparkalekuaren emakida arautzen duten xedapenen eta Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aurkakoa da, aparkalekuetan baimendutako erabilerei dagokienez.

2008ko abuztuaren 20an, Tokiko Gobernu Batzarrak aparkalekuko beste 19 leku erreskatatzea erabaki zuen. Bestalde, Bilbao Kirolak erakundeak, 2006ko abenduaren 18an, emakida bidez eskuratu zuen aparkalekuko leku bat, 17.700 eurotan.

Ondorio gisa, emakidaren alderdi ekonomikoei dagozkienez, esan behar da, beharrezko bideragarritasun azterlana ez dagoela alde batera utzita, espedientean ez dela jaso inolako txosten edo justifikazio ekonomikorik, emakida zuzentzen duen Baldintza Ekonomiko Administratiboen Pleguko 33. artikuluko klausula («esleipendunak besterendu ez dituen lekuen gaineko emakidak erreskatatzea» atalari buruzkoa) betetzen duenik. Horri esker, Udalak 77 aparkaleku erabiltzeko eskubidea lortu du. Klausula horrek ez du kontuan hartu emakidaren errentagarritasunaren muga, klausularen azken aplikazioak eragin funtsezkoa duen arren emakidaren oreka ekonomikoan.

Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren oharrak.

1. oharra

Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legearen testu bategineko (APKLTB) 20. artikulua: «Obra kontratutzat joko da Administrazioaren eta enpresaburuaren artean egindakoa, eta xedetzat izango duena higiezin izaera izango duten ondasunak eraikitzea, besteak beste: errepideak, trenbideak, portuak, ubideak, presak, eraikinak, gotorlekuak, aireportuak, itsasontzi baseak, kostaldearen defentsa eta itsasoko seinaleztapena, monumentuak, askotariko instalazioak eta ingeniaritza zibileko beste edozein antzeko ondasun».

2. oharra

2. APKLTBko 220.1 artikulua: «Obra publikoak emateko kontratutzat joko da, hura betez, Administrazio publikoak edo zuzenbide publikoko erakunde emaileak emakidadun bati ematen dionean, epe baten barruan, 120. artikuluan zerrendatutako obrak eraiki eta ustiatzeko -edo, soilik, ustiatzeko- boterea edo, oro har, ustiagarri izanik, beharrezko direnak zerbitzu publiko ekonomikoak emateko edo interes orokorreko jarduera edo zerbitzu ekonomikoak garatzeko. Halaber, emakidadunari emango zaio ordainsari bat jasotzeko eskubidea (obra bera ustiatzea), bai eta prezio bat edo titulu honetan ezarritako bestelako modalitateren baten jasotzeko eskubidea ere».

3. oharra

APKLTBko 227.2 eta 3 artikuluak:

2.- «Bideragarritasun azterlanak barne hartu behar ditu, gutxienez, egoki izango diren gai hauei buruzko datuak, azterketak, txostenak edo azterlanak:

a) Obraren helburua eta justifikazioa, eta obraren funtsezko ezaugarrien azalpena.

b) Obrak bere eragin eremuan ekonomian eta gizartean izango duen eraginari eta erabiltzeko eskariari buruzko aurreikuspenak, eta emakidaren errentagarritasunari buruzkoak.

c) Lehendik diren datuen eta txostenen balioztatzea, hain zuzen, sektorekako, lurraldeko edo hirigintzako plangintzari buruzkoena.

d) Ingurumen eraginari buruzko azterketa, indarrean den legediaren arabera nahitaezkoa denean. Gainerako kasuetan, bestelako ingurumen aukeren eta dagozkien beharrezko neurri zuzentzaile eta babesleen azterketa.

e) Aukeratutako irtenbidearen justifikazioa. Kontuan hartutako aukeren artean, adierazi beharko da ea bide azpiegiturak edo azpiegitura linealak izango diren, eta haien bidearen ezaugarriak.

f) Obra eraikitzean eta ustiatzean izan daitezkeen arrisku operatiboak eta teknologikoak.

g) Egin beharreko inbertsioaren kostua, obra eraikitzeko proposatu den finantzaketa sistema eta finantzaketaren jatorriaren justifikazioa».

3.- «Administrazio emaileak bideragarritasun azterlana jendaurrean ikusgai jarriko du hilabeteko epean. Epe hori hilabetez luzatu ahalko da azterlanaren konplexutasuna dela eta. Gero, eragina jasango duten Estatuko Administrazio Orokorreko organoetara, Autonomia Erkidegoetako organoetara eta tokiko korporazioetara eramango da haiek txostena egin dezaten, obra ez denean ageri dagokion hirigintza plangintzan. Hilabeteko epean egin beharko dute txostena».

Bilboko La Peña kiroldegiaren eta aparkalekuaren obraren esleipena, exekuzioa, harrera eta likidazioa fiskalizazio txostenari jarritako alegazioak.

Alegazioak (ikus 1. oharra dokumentuaren amaieran).

A) «Proiektuaren idazketari eta Lanaren zuzendaritza»-ri dagokion emaitzen atala.

1.- Epaitegiak adierazten du, Proiektuaren idazketari eta Lanaren zuzendaritzari dagokion txostenaren atalean, derrigorrezko HIRU dokumentu ez daudela jasota: (I) «Administrazio klausula Pribatuen pleguei buruzko txosten juridikoa, (II) behar adinako kreditu egokiaren existentziari buruzko txostena» eta (III) «kontu-hartzailetzaren aldez aurreko fiskalizazioa».

Alegazioa.

(I) «Administrazio klausula Pribatuen pleguei buruzko txosten juridikoa»-ri buruz (ikus 2. oharra dokumentuaren amaieran).

Proiektuaren idazketa eta lanaren zuzendaritzaren lehiaketa bidezko lizitazioan derrigorrezko Administrazio Klausula Pribatuen pleguei buruzko txosten juridikoa falta dela-eta Epaitegiak egindako baieztapenari erantzunez, adierazi behar da, ekainaren 16ko 2/2000 Errege-dekretu legegilearen 49.4 artikuluan, zeinetan Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legearen Testu Bategina (aurrerantzean HAKLTB) onartzen den, ezarrita dagoenaren arabera, eta urriaren 12ko 1098/2001 Errege Dekretuaren 138.ean, zeinek Herri Administrazioen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorra (aurrerantzean HAKLEO) onartzen duen, ezartzen denaren arabera, aldez aurretik egin beharreko derrigorrezko baldintza orokorra da, izan ere, kontratazio-txostenean «dagokion zerbitzu juridikoaren aurretiko txostena» sartzea. Hori bai, HAKLTBren 49.4 artikuluak baldintza honetan salbuespena egiten du, lizitazioa, dagokion Administrazioak onarturiko «eredu-orriekin» egiten den kasuetarako, HAKLTBren 49.4 artikuluan adierazitakoaren arabera, txosten hori ez baita beharrezkoa.

Hau da, amaiera gisa eta errubrika moduan «Administrazio klausula Pribatuen pleguak» daraman HAKLTBren 49.4 artikuluak, salbuespen bat gaineratzen diola arau orokorrari, eta haren arabera, Kontratazio Organoak, dagokion Zerbitzu Juridikoak aldez aurretik egin beharreko derrigorrezko txostena alde batera utzi ahal izango du «eredu-orrien kasuan», izan ere, halako kasuetan aldez aurretik egiten baita eredu-orri horien txostena.

Zuzendaritza Batzordeak, 2000ko apirilaren 13an egin zen bileran, eta orduko akta 1. dokumentua izenaz eranskinetan agertzen den horretan, hain zuzen ere, aho batez onartu zuen, Bilbao Kirolak -en kontratazio guztietan Bilboko Udalak onartuak dituen eredu-orriak erabiltzea. Horrela bada, Bilbao Kirolak-ek, 2000ko apirilaren 13ko egun horretatik aurrera bere gain hartzen ditu Udalbatzak onartu eta haren zerbitzu juridikoek errebisatu dituzten eredu-orriak «Erakundeak berezkoak dituen zehazpenekin».

Hau, indarrean zegoen legean egin ziren aldaketen ondorioz gertatu zen, baina betidanik egin izan zen horrela.

Era honetan, Bilbao-Kirolak-en kontratazio guztiak, betidanik, La Peñako Kiroldegiko proiektuaren erredakzio-kontratuaren eta lanen zuzendaritza-kontratuaren lizitaziorako pleguak barne, Autonomiadun Erakundeak egin zituen, Udalak onartu eta Bilbao Kirolak-ek bere egin zituen Administrazio-klausula Pribatuen pleguekin.

Alegazioa.

(II) «behar adinako kreditu egokiaren existentziari buruzko txostena».

Espedientean derrigorrezkoa den behar adinako kreditu egokiari buruzko txostena falta dela-eta Epaitegiak egindako oharpenaren aurrean, Erakundeak adierazten du, HAKLTBren 11. artikuluan eta HAKLEOren 138.4an ezarrita dagoenaren arabera, egiaztagiria preskripzio teknikoen dokumentuan sartuko dela, zigilu inprimatuaren bidez (ikus 3. oharra dokumentuaren amaieran).

Eranskinetan 2. dokumentua izenaz agertuko da, 2001eko abenduan egindako behar adinako kreditu egokiari buruzko informazio-dokumentuaren kopia bat, espedientean geratuko dena. Ikus daitekeenez, dokumentuak eskumako goiko ertzean, Udalak horretarako egokitutako zigilua dauka. Bertan, Kontratazio Saileko Zuzendariak sinatuta, zera adierazten da: (I) gastuaren erreferentzia, (II) gastua egokituko zaion aurrekontu-saila, (II) kontabilitateko erregistro data eta (IV) zuzendariaren sinadura.

Horrela bada, dokumentu horretan agerian uzten dira eskuz idatzitako hurrengo kreditu-erreferentziak:

(I) gastuaren erreferentzia; «46.900.886 pta.».

(II) gastua egokituko zaion aurrekontu-saila; «06.4529.622.0101».

(III) kontabilitateko erregistro-data; «2001-12-28».

(IV) Kontratazio Saileko zuzendariaren sinadura.

Kopuru horiek, dokumentuaren eskumako goiko ertzean adierazten dira txukun-txukun, egokitutako zigiluaren espazioarekin bat etorriz. Honek, behar adinako kreditua egiaztatzeko dokumentuaren funtzioa beteko du.

Horregatik guztiagatik, emandako dokumentazioaren aurrean, eta HAKLTBren 11. artikuluan eta HAKLEOren 138.4an aurreikusten denaren arabera, espedienteak, behar adinako kreditu egokiari buruzko derrigorrezkoa zen txostena izan zuen, kontratazioa onartua izan zedin.

Alegazioa.

(III) «kontu-hartzailetzaren aldez aurreko fiskalizazioa».

Espedientean derrigorrezkoa den kontu-hartzailetzaren aldez aurreko fiskalizazioari buruzko txostena falta dela-eta, Epaitegiak egindako oharpenaren aurrean, Udal honek adierazten du kontu-hartze hura espedientearen onarpenarekin batera egin zela, Kontseilu Nagusiko partaide den, eta espedientea onartu zeneko saioan bertan izan zen kontu-hartzailetzaren adostasunarekin.

Administrazioaren eraginkortasunarekin zerikusia duten arrazoiengatik, Bilbao Kirolak Autonomiadun Erakundeak gastuaren fiskalizazioa egituratu zuen, kontu-hartzailea aurrean zela eta Kontseilu Nagusi guztietako haren balioespenarekin.

Izan ere, Bilbao Kirolak Autonomiadun Herri-erakundearen Estatutuetako 7. artikuluak dioenaren arabera, ondoko hauek osatzen dute Kontseilu Nagusia: beronen presidenteak, Udaleko alderdi politiko bakoitzaren momentuko zinegotzi kopuruaren proportzioan aukeratutako 3 kontseilarik gutxienez, bi bokalek eta hiru laguntzaile teknikok (zuzendari gerentea, idazkaria eta kontu-hartzailea).

Zentzu honetan, 2002ko otsailaren 14ko Zuzendaritza Batzordearen Aktak (eranskinetan 3. dokumentua izenaz sartuta dagoenak) eta 2002ko maiatzaren 3koak (eranskinetan 4. dokumentua izenaz agertzen denak), bertan adierazten den bezala Udaleko kontu-hartzailea partaide izan zuenak, Bilbao Kirolak Autonomiadun Herri Erakundeko bera izateagatik, argi jasotzen du Zuzendaritza Batzordean hurrengoa adosteko erabakia hartu zela:

«La Peñako kiroldegiko lanen proiektuen eta zuzendaritzaren inguruko harremanak zuzenduko dituzten Administrazio klausula Pribatuen Pleguak eta Baldintza Teknikoenak onartzea». Laburpenean ondo zehazten da 46.900.886 pta., 281880,01 euroko lizitazioaren aurrekontu-eredu bat.

2.- 2003ko irailaren 11ko kontratuaren aldarazpenari dagokionez (Bilbao Kirolak-eko Presidentearen Dekretua), zeinen bitartez proiektuan auzokoen ibilgailuentzako aparkalekua barne sartzen den, Epaitegiak, ondoren erantzungai izango diren hiru iritzi ematen ditu:

Alegazioa.

(I) Kontuen Epaitegiak adierazten du, Kiroldegiko proiektuaren idazketaren eta lanen zuzendaritzaren kontratuan, aparkaleku baten proiektua (aurrerantzean Aldarazpena izango dena) sartzeko egin den aldarazpenak HAKLTBko 55., 54.4 eta 101. artikuluak ez betetzea dakarrela.

Merezi du gogoratzea HAKLTBk, kontratuak aldatzearena 101. artikuluan aztertzen duela, ondokoa adierazterakoan: «behin kontratua hobetuta dagoenean, kontratazio-organoak, interes publikoa arrazoi duten aldarazpenak baino ezin izango ditu sartu hura osatzen duten elementuetan, beti ere, beharrizan berriengatik edo ustekabeko kontuengatik direnean, espedienteak behar bezala justifikatuko delarik».

Beharrizan berriengatik edo ustekabeko kontuengatik interes publikoko arrazoiak izatearena, batu egiten da kasu honetan, espedientearen dokumentazio zabalean argi eta garbi egiaztatzen denez:

(a) Arrazoi berriak edo ustekabeko kontuak agertzeari dagokionez: 2002an, La Peñako Kiroldegiko proiektuaren erredakzioaren eta lanen zuzendaritzaren jatorrizko proiektua kontratatu zenean, Udalbatzak ez zeukan eginda, Zirkulazio Sailak burututako Mugikortasunaren Ikerketak urtebete beranduago agerian jarri zuen errealitatearen balorazioa. Ikerketa horrek, La Peñako auzokideentzako aparkalekuen eskasiaz ohartarazi zuen, eta horregatik, Zirkulazio Saila ez zen ordura arte konturatu, La Peñako kiroldegiari begira proiektaturiko azpiegitura aprobetxa zitekeela, La Peñako auzokideek sarritan eskatzen zuten aparkalekuaren beharrari nolabaiteko erantzuna emateko.

(b) Administrazio-kontratu baten baliozko aldarazpena egiteko bigarren baldintza interes publikoko arrazoiak bat etortzea da. Hori dela eta, bi proiektuak gauzatu asmoz (kiroldegiarena eta aparkalekuarena), juridikoki bideragarriak ziren aukera bi izan ziren gogoan. Hala ere, Udalbatzaren Zirkulazio Sailaren zenbait lantalde teknikotatik, eta Bilbao Kirolak-etik bertatik atera zen ondorioa izan zen, teknikoki modurik eraginkorrena, existitzen zen proiektu baten egitura aprobetxatzea zela, egite-unitatearen gainean nahi den aparkalekua kokatzeko. Horretarako, proiektu biak eraikuntza-unitate berean ezartzeko aukeraren garrantziaz ohartuta, logikarik gabea, teknikoki konplexua eta prozedurari begira bideraezina ematen zuen, bere lur-azpian aparkalekuaren proiektua hartuko zuen kiroldegiaren proiektuaren erredakzioan eta lanen zuzendaritzan esleipendun bat lanean izanda, bigarren hau, hura ez den beste esleipendun batek proiektatua eta egina izatea. Zentzu honetan, beste edozein erabakik, hasierako kontratuari irtenbidea aurkitzera (gastu handiarekin eta epea nabarmen luzatuz) behartuko zuen, proiektugile bakarra kontratatu ahal izateko, zeren bi izatea (bata kiroldegirako eta beste ezberdin bat aparkalekurako) bideraezintzat eta eraginkortasunari begira interes publikoen kontrakotzat jo baitzen proiektu baten kudeaketan.

Horrela bada, interes orokor zorrotzeko aukera-irizpideak gidatuta, 2003ko azaroaren 4an, Gobernu Batzordeak, Udalbatzaren, Zirkulazio Sailaren eta Bilbao Kirolak beraren artean, La Peñan martxan zegoen proiektuaren irismena zabaltzeko garatutako erabakia gauzatu zuen, Bilbao Kirolak-ek kiroldegiaren proiekturako eta zuzendaritzarako kontratatuta zeukan arkitektoen lantalde berari eskatuz bestearen garapenaz eta betearazpenaz arduratzeko ere, horrela, eraikuntza-unitate berean aparkalekua proiektatzeko asmoarekin.

Gai honekin lotuta, Epaitegiak azpimarratzen duen beste gauza bat da kontratuaren Aldarazpenak hasierako prezioarekiko ekarri zuen igoerarena (% 89). Honi dagokionez, argitu behar da ez dagoela, ez Epaitegiak aipatutako HAKLTBren artikuluetan, ez gure ordenamendu juridikoaren beste inon, zerbitzuen kontratu baten aldarazpenaren igoeraren zenbatekoari jartzeko inolako mugaketarik, hasieran zeukan prezioarekiko. 101. artikuluan eta HAKLTBren bederatzigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa erreferentzia izango da, eta hortik aurrera Administrazioak prozedura berezia eta zehatza bete beharko du, beste elementu batzuen artean, kontratistarekiko audientzia edota oposizio-izapidea bermatzen duena, eta hori errespetatu egin zela argi ikus dezakegu, izan ere, kontratistak berak, erreklamaziorik gabe, idatzi baitzuen proiektuaren gainontzeko guztia.

Aldiberekotasun librearen eta aukera berdintasunaren printzipioei kalte egiteari dagokionez, ezin da hala izaten utzi, izan ere, eraikuntza-unitate bakar bezala ulertu behar den jarduera bat baitago oinarrian, eta, arrazoizko antolaketa baten arabera, bertan ez baitu lekurik bi kontratu ezberdin uztartzeak, bata proiektuaren eta zuzendaritzaren atalei erantzuten diena eta bestea lanak egitearekin zerikusia duena.

Are gehiago, eskaintzen aldiberekotasunak bultzatzea bideraezina izateaz gain, handiagotzea, hasierako kontratuari eusten zioten oinarri berberetan planteatzen da.

Aurrekoa ahaztu gabe eta kontratistak atzeratutako faktura bidali zuen eguna oinarri hartuta (2003ko abuztua), bertan Aldarazpena sartzen duena, Epaitegiak zera ondorioztatzen du; onartu aurretik (2003ko azaroa) egin zitzaiola enkargua kontratistari, horrekin, HAKLTBren 55. eta 54.4 artikuluetan aurreikusitako prozedurazko izapideak bete gabe geratzen direlarik.

Bada, Epaitegiaren baieztapen horren aurrean, Udalbatza honek adierazten du, izatez egia bada faktura hura bidali zeneko data Aldarazpena onartu aurrekoa zela, hau ez zela ordaindu Kontratazio Organoak formalki onartu zuen arte. Hori, kontratistaren beraren ekimena izan zen, konfiantzazko kontratua izanik, aldarazpenaren tramitazioa martxan zegoenez, ezaguna zen errealitateari (proiektuaren aplikazioari) aurrea hartu zion. Hala ere, berriro diogu, faktura hau gorabehera, ez zen ordaindu azaroan kontratuaren aldarazpena onartu zen arte.

Alegazioa.

(II) Kontuen Epaitegiaren iritziz, Aldarazpenaren kostua Bilbao Kirolak-ek hartu zuen bere gain eta ez zuen eraginik izan, obra publikoa emateko kontratuan finkatutako partzelakako prezioan.

Hau horrelaxe da, eta Udal honek uste du, kontratazio publikoaren arautegian inola ere ez dela exijitzen hau bezalako proiektu baten kostuak bere gain hartzea, bakoitzaren eskaintza era diferentean egiten den kontratu ezberdinak direlako (zerbitzuak eta kontzesiodun obrak).

Izan ere, Bilbao Kirolak-ek bi kontratu gauzatu zituen bi momentu ezberdinetan: bata obraren erredakzioarena eta zuzendaritzarena, eta obraren kontzesioarena bigarrena; beraz, helburu eta izaera desberdineko bi kontratu dira.

Eta ez hori bakarrik, Kontratazio Administratiboaren Kontsultarako Batzordeak eusten dion irizpidearen arabera, Administrazio Publiko batek ezin ditu proiektuen kostuak obra baten edo kontzesio baten kontratistaren gain utzi (Ikus 4. oharra dokumentuaren amaieran).

Partzelen prezioa merkatzeko udalaren irizpidea izan da, proiektuaren gastua Erakundeak hartzea bere gain, kontuan hartuz, gastu osoaren ondoriorik jasotzeko legezko obligaziorik ez dela.

Beste alde batetik, plazen prezioak ez dauka zerikusirik proiektuarekin. Prezio hori lizitatzaileak ematen du, Udalak finkatutako gehienezko prezioa edozein dela ere (balorazio-irizpide hutsa baita). Jendeari saltzeko prezioa da, ez da itzulera bat Udalarentzat.

Are gehiago, baliteke Udalak partzelei eraikuntza-kostuarena baino prezio merkeagoa ipintzea, kasu horretan, esleipenduna kontratistari diru-laguntza ematera behartuta legoke. Beraz, besterik ezean, sustapenerako jarduera bat izango litzateke, Udalak bere gaitasunen ekitaldian egitea erabaki duena, eta Ordenamendu Juridikoarekin bat datorrena.

b) «Kiroldegiaren eraikuntza eta eraikuntzaren kontzesioa eta aipaturiko kirol-ekipamenduaren azpian egoiliarrentzako aparkalekuak egiteko lanen ustiapena»-ri dagokion Emaitzen Atala.

1.- Kiroldegiaren eraikuntzaren eta egoiliarrentzako aparkalekuak egiteko lanen ustiapenaren eta eraikuntzaren kontzesioaren espediente fiskalizatuari dagokionez, Epaitegiak dio hurrengo dokumentuak falta direla:

Alegazioa.

(I) Proiektuaren derrigorrezko ikuskapena eta obrarako materialen eta unitateen prezioen egokitzapena, horren ondorioz, neurketaren akatsak zuzentzetik sortutako gehitze batean, lanaren zenbatekoa 262 mila euro garestitzen delarik.

Espedientean derrigorrezkoa den proiektuaren ikuskapena falta dela-eta, eta haren ondorioz gertatzen den 262 mila euroko igoera gogoan hartuta Epaitegiak egindako bi baieztapenei dagokienez, adierazi behar dugu, HAKLTBren 122. eta 128. artikuluetan eta HAKLEOren 136. eta 138.1 artikuluetan eskatzen den proiektuaren ikuskapena, behar bezala egin zutela Bilbao Kirolak-eko zerbitzu teknikoek. Hauek, bere garaian gainbegiratu eta ikuskatu zuten, erredakzio horretarako kontratatu zen arkitektoen kanpoko lantaldearen lana. Gainera, ondoren azaltzen den legez, kontratazio-organoak proiektua onartu egin zuen.

Hain zuzen ere, proiektuaren ikuskapena egin izan zela azpimarratzeaz gain, erantsi behar diogu, 262 mila euroko igoerarenak ez zuela inolako zerikusirik izan proiektuaren ikuskapen ezarekin, eta Udal honek azaldu behar du, eranskinetan 5. dokumentua izenaz dagoen 2006ko abenduaren 4ko aldarazpenaren akordioan egiaztatzen denez, aldarazpen hura, proiektu teknikoaren aurrekontuan islatu ez zen gabezia baten ondorioz gertatu zela. Gabeziak, proiektu baten ikuskapenean identifikaezinak diren «txaparen forjaketa, zutabeak eta hormigoizko habeak» (Ikus 5. oharra dokumentuaren amaieran), kontzeptuekin zeukan zerikusia. Hau da, egiturazko elementuen balorazio ekonomikoa ahaztu zela ohartu ziren eraikuntza-prozesuan, eta izan ere, arazoari konponbidea aurkitzeko onartu ziren aldaketek, ez zuten proiektuaren aldarazpena eragin.

Kontuan izan behar da, Bilbao Kirolak-i proiektuaren ikuskapenik eza egotz lekiokeela, eraikitzaileak, aldarazpen bat eskatu izan balu eraikuntza errazteko, prezioa merkatzeko, epea laburtzeko, eta abar. Baina ez da horrela gertatu, proiektuaren aurrekontuan sartu gabeko agiriez ari gara. Bilbao Kirolak-ek eraikitzaileari ordaindu behar dio obra, eta horrela egiten du aurrekontu-esleipenaren igoeraren bidez, desbideratze honen gastuak proiektua egin duenak bere gain hartu beharko dituelarik, bera baita haren arduradun. Bilbao Kirolak-i esker, obrak aurrera egin zuen eta bukatu, epean gorabehera handirik izan gabe eta espediente zigortzailea ireki dio proiektugileari gertaera honengatik, besteak beste.

Hau da, 262.276,07 euroko aldarazpenaren jatorriak, harmailetako hormigoizko eta txapazko forjatuarekin zerikusia duen proiektuaren aurrekontuaren ataleko gabezia bati erantzuten dio, proiektua betearaztean baino agertu ez zen horri. Horregatik bada, aldarazpena erabat antzemanezina, eta Bilbao Kirolak-en Arlo Teknikoak burututako proiektuaren ikuskapenarekin zerikusirik gabea gertatu zen.

Alegazioa.

(II) Kontratazio-organoaren ebazpena, HAKLTBren 122. artikuluan ezarritakoaren arabera proiektua onartzerakoan.

Espedientean Kontratazio-organoaren ebazpena proiektua onartzerakoan falta dela-eta, Epaitegiak egindako baieztapenari erantzunez, adierazi behar da, HAKLTBren 122. artikuluak aurreikusten duena betez, proiektua, Administrazio-klausulen Pleguekin batera onartua izan zela, 2003ko azaroaren 12ko Zuzendaritza Batzordearen akordioan. Orduko akta eranskinetan jasota dago 6. dokumentua izenaz.

Aipatu dugun 2003ko azaroaren 12ko akordioa Udalaren Osoko Bilkurara eraman zenean, Kontratazio-organoak, La Peñako kiroldegia eraikitzeko kontratazio-espediente bateratua onartu zuen (kiroldegia eraikitzeko lanak eta auzokoentzako aparkalekuak egiteko lanen esplotazioaren eta eraikuntzaren kontzesioa). Proiektua ere haren partaide da eta kontratuko gainontzeko dokumentazioarekin batera sartu zen. Egia da ez zela proiektua eta kontratuko gainontzeko dokumentazioa onartzeko egintza bereizirik izan, baina HAKLTBk ez du exijitzen egintza horiek bananduak edo independenteak izatea, eta, prozesuko ekonomiaren printzipioagatik, Bilbao Kirolak Autonomiadun Erakundeak izapideak egitean, proiektuaren onarpena era honetan tramitatzea erabaki zen.

Horrela bada, aipaturiko akordioan zera adierazten da:

«La Peñako kiroldegia egiteko lanen eraikuntza-proiektua (kiroldegia eraikitzeko lanak eta auzokoentzako aparkalekuak egiteko lanen esplotazioaren eta eraikuntzaren kontzesioa), Bilbao Kirolak-en Zuzendaritza Batzordeak 2003ko azaroaren 12ko ekitaldian onartu zuena, atzeratu egin da, Bilboko Udalaren Osoko Bilkurak hausnar dezan» (ikus 6. oharra dokumentuaren amaieran).

Azaldutakoaren arabera, agerian uzten da Zuzendaritza Batzordeak, HAKLTBren 122. artikuluan ezarrita dagoena betez, La Peñako kiroldegia eraikitzeko lan-proiektua (kiroldegia eraikitzeko lanak eta egoiliarrentzako aparkalekuak egiteko lanen esplotazioaren eta eraikuntzaren kontzesioa) berraztertu eta onartu zuela, eta gainera, Udalaren Osoko Bilkuran horren inguruko informazio osoa eman zuela.

Egia da, izan, proiektuak gabezia batzuk falta zituela, eta hori dela eta, Bilbao Kirolak-ek proiektugileari erantzukizunak eskatzeko prozedura agindu dio, baina Udaletxe hau proiektu hura ikuskatzen hasi zen, legeak agintzen duen bezala, ahaztu gabe, jakina, prozedura horretan, proiektugilearen islan ezin daitekeela akats bat antzeman, egiturazko unitateei dagokien proiektu teknikoaren aurrekontuaren atalean.

Alegazioa.

(III) Proiektuaren aldez aurreko zuinketa falta, TRCAPren 122. eta 129. artikuluetan eta HAKLEOren 138.2an ezarrita dagoenaren arabera.

7. dokumentua izenaz jasotzen da, obran egindako zuinketa egiaztatzeko akta.

Hain zuzen ere, 2004ko ekainaren 1eko Udalaren zuzendaritza teknikoaren zuinketaren aktan ondokoa adierazten da:

«- Egindako zuinketa proiektuko dokumentuekin bat datorrela.

- Lurraren erabateko erabilgarritasuna.

- Proiektua guztiz bideragarria dela.»

Eta horrek denak HAKLTBren exijentziak zintzo betetzen ditu.

Beste era bateko kontua da aldez aurreko zuinketaren aktari dagokiona, lurraren erabilgarritasunari, titulartasunari eta proiektuaren bideragarritasunari erreferentzia egiten diona.

Agerian dago ez aipatze hau irismen formaletik harago ez doala, ondoren egiaztatu ahal izan den bezala, eta bestela izaterik ere ez zen, legez eskatzen diren eta obraren zuinketan baieztatu diren baldintza guztiak baitzituen.

Alegazioa.

(IV) Administrazio klausula Pribatuen Pleguei buruzko txosten juridikoa, HAKLEOren 138.3 artikuluak dioenaren arabera.

Derrigorrezkoa den Administrazio klausula Pribatuen Pleguei buruzko txosten juridikoa falta dela-eta Epaitegiak egiten duen baieztapenari erantzunez, kiroldegia eraikitzeko obraren eta auzokoentzako aparkalekuak egiteko lanen kontzesioaren lehiaketa bidezko lizitazioan, idazki honetako 1.(I) puntuan azaldutakora jo behar dugu berriro ere. Han esaten denez, HAKLTBren 49.4 artikuluan adierazitakoaren arabera, txosten horrek «eredu-orrien kasuan premiagabekotzat bihurtuko du dagokion plegu pribatuarena», eta horixe da kasu honetan berriro gertatu dena.

Alegazioa.

(V) Aldez aurreko fiskalizazioa kontu-hartzearengatik, HAKLTBren 11.2.g eta 67. artikuluetan, HAKLEOren 138.5ean, eta martxoaren 21eko 2/1991 Foru Arauetako Kontu-hartzailearen kontrolari buruzko aginduetan adierazitakoaren arabera. Azken hau Bizkaiko Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontugilea da, abenduaren 2ko 10/2003 Foru Arauak indargabetua, Bizkaiko Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontugilea.

Eta berriro jo behar dugu idazki honetako 1.(III) puntuan azaldutakora. Bertan, Zuzendaritza Batzordearen eraketa bereziaz eta Bilbao Kirolak-eko kontu-hartzaileak bertan jarduteaz hitz egiten da, kontu-hartzeko funtzioa Bilbao Kirolak-en eraketa organiko bereziaren arabera egingo delarik.

2003ko azaroaren 12an obraren azken esleipena egiteko aukera eman zuen pleguak onartzeko akta, lehenik eta behin, Zuzendaritza Batzordeak onartu zuen, kontu-hartzailea ere bertako partaide izanik, eta gero, Udaletxeko Osoko Bilkurak berak (6. dokumentua izenaz jasotzen da).

Alegazioa.

(VI) Esleipenaren argitalpena HAKLTBren 93.2 artikuluan aurreikusten denaren arabera.

Kiroldegia eraikitzeko obraren eta egoiliarrentzako aparkalekuak egiteko lanen emakidaren lehiaketa bidezko lizitazioan, Epaitegiak, esleipenaren argitalpenaren faltari dagokionez izan zuen iritzia dela-eta, esan behar da lizitazioaren emaitza lehiakide bakoitzari banan-banan jakinarazteko erabakia hartu zela, horrela, izapide horrek erantzuna ematen dion helburua betez, hau da, lehiakideei helegitea aurkezteko edo egintza haren aurka egiteko aukera emanez, besterik gabe, egoki iritziz gero, behintzat (8. dokumentua izenaz jasotzen da hau). Jakinarazpen horien barne zeuden (I) esleipenduna, (II) esleipenaren prezioa, (III) partzelen irteerako prezio bateratua, (IV) eskatutako bermeak, eta (V) aurka egiteko modua.

Hala ere, egia da, esleipena ez zela publiko egin, HAKLTBren 93. artikuluak eskatzen duen bezala. Baina, ondoren Autonomiadun Erakunde honek zuzendu egin du ekintza hau beranduagoko kontratazioetan.

Alegazioa.

(VII) Kiroldegia ezartzeko lizentzia, Ikuskizun Publikoen eta Dibertimenduzko Jardueren azaroaren 10eko 4/1995 Legearen 8. artikuluak dioenaren arabera.

Zentzu honetan, 1955eko ekainaren 17an Dekretu bidez onartutako TEZAren 22. artikuluak ezartzen du, «industriako eta merkataritzako establezimenduek» baino ez dutela izango irekiera-lizentzia.

Beste alde batetik, Hirigintzako Lizentziei eta haiek Bideratzeari buruzko Udal Ordenantzaren 4. artikuluak, aplikazio eremutik, eta beraz, lanen lizentziatik kanpo uzten ditu «Udalaren sail desberdinek bultzaturiko lanak, eta baita haren menpe dauden Erakunde, Elkarte eta gainontzeko guztiek bultzaturikoak ere. Horiek arautegiaren prozedura espezifikoaren eraginpean egongo dira, dagokien hirigintzako kontrolei utzi gabe, Bilboko Ondarearen Batzordearena barne».

Horregatik, Bilbao Kirolak, Udalaren menpe zegoen Autonomiadun Herri Erakundea den aldetik, exijentzia horretatik kanpo geratzen zen.

Lehen esandakoaren azpian dagoen filosofian sartuta, ohiko jarduna ematen du Udalak bere buruari lizentzia bat ez onartzearenak, mesederik egiten ez badio ere.

Hau, indarrean dagoen araudiak exijitzen dituen baldintzak betetzen diren ala ez jakiteko, Administrazioak daukan kontrolatzeko berezko jarduera bezala ulertu behar da, denon interesaren defentsan konplimendu hori egiaztatzeko.

Gauzak horrela, lizentziaren dokumentu formala, betetzearen egiaztapen formala baino ez da, udaleko jarduera bat denean alde batera utz daitekeena; ezin dena utzi, indarrean dagoen legeak dakartzan eskakizunen betetze-mailaren egiaztapena da. Azken hau, egitekotan, denen interesa babesteko egin beharko da.

Hori dela eta, guri dagokiguna bezalako instalazioek konplitu egin beharko dute, eta Udal-administrazioak arduratu beharko du, Ikuskizun Publikoen eta Dibertimenduzko Jardueren azaroaren 10eko 4/1995 Legearen 8. artikuluko eta hurrengoetako eskakizunak bete ditzan, hau da, «pertsonen eta ondasunen segurtasuna bermatzeko eta, orokorrean, publikoaren babesa ziurtatzeko eta besteei eragozpenak saihesteko behar diren baldintza teknikoak bete ditzaten, kasu bakoitzerako exijitu daitezkeen arauen arabera». Horregatik, Udaleko Sail ezberdinek bere eskuduntzako establezimenduko elementu bakoitza ikuskatzen dute, haien egokitzapena eta funtzionamendu ona egiaztatuz, are gehiago, bere egituraren barnean igerilekua edo aparkalekua dauden kiroldegi batez ari garenean.

La Peñako kiroldegiaren kasu zehatzean, kontrol horiek zuzen egin dira, instalazioaren bidezko egokitzapena egiaztatuz.

Horretarako, egindako kontrol-lanaren erakusgarri, La Peña kiroldegiari dagozkion txosten ugari gaineratuko ditugu, ikuskapen-zerbitzu ezberdinen eskutik:

1.- Aparkalekuaren egokitzapen zuzenari buruz, Babes Zibileko Zuzendaritzaren Prebentziorako Bulegoak egina (9. dokumentua izenaz dago jasota).

2.- Igerilekuen egokitzapen zuzenari buruz, Osasuna eta Kontsumoa Sailaren Osasungintza eta Garbitasuna Zerbitzuak egina (10. dokumentua izenaz dago jasota).

3.- Kiroldegiko aireztapenaren eta gasaren egokitzapen zuzenari buruz, Osasuna eta Kontsumoa Sailaren Osasungintza eta Garbitasuna Zerbitzuak egina (11. dokumentua izenaz jasotzen da).

Horregatik guztiagatik, jasotako 9, 10 eta 11 dokumentuak ikusita, argi geratzen da, La Peñako Kiroldegiak, instalazio mota honi aplikatzekoa den arautegiak eskatzen dituen nahitaezko kontrolak izan dituela.

Alegazioa.

2.- Fiskalizatzeko obraren betearazpenari dagokionez, Epaitegiak bi gertakizun aipatzen ditu: (I) 676 mila euroko zenbatekora heltzen diren hamar aurrekontu igoera, (II) betearazpen-epearen hiru luzapen.

Epaitegiaren lehen gogoetari dagokionez, auzokoentzako aparkalekua egiteko lanen eraikuntzan eta kontzesioan kontratuak izandako hamar aurrekontu igoera direla eta, adierazi behar da, izatez egia den arren aldaketak 2006ko otsaila eta 2007ko urtarrila bitartean burutu zirela hurrenez hurren, denak justifikatu eta bideratu direla behar bezala, HAKLTBren 146. artikuluak dioenaren arabera.

Aldaketa kopurua ez da garrantzitsua, aurrekontuan duen ondorioari dagokionez, behar bezala justifikatua eta bideratua bada behintzat. 2006ko urtarrilaren 13an bideratu zen lehenengotik hasita, 2007ko urtarrilaren 16an egin zen azkenera arte, onartutako aldaketak espedientean ondo dokumentatuta daude.

Ondoren, eranskinetan, aldarazpen bakoitzari dagozkion dokumentuak gehituko ditugu:

1.- Lehenengo aldarazpena: HAKLTBren 146. artikulua, eta dagozkion Aldarazpen-akordioa, aurrekontu-esleipenaren igoerari buruzko txostena eta prezio kontraesankorren Akta betetzeko aurreikusia (12. dokumentua izenaz jasotzen da).

2.- Bigarren aldarazpena: HAKLTBren 146. artikulua, eta dagozkion Aldarazpen-akordioa, aurrekontu-esleipenaren igoerari buruzko txostena eta prezio kontraesankorren Akta betetzeko aurreikusia (13. dokumentua izenaz jasotzen da).

3.- Hirugarren aldarazpena: HAKLTBren 146. artikulua, eta dagozkion Aldarazpen-akordioa, aurrekontu-esleipenaren igoerari buruzko txostena eta prezio kontraesankorren Akta betetzeko aurreikusia (5. dokumentua izenaz jasotzen da).

4.- Laugarren aldarazpena: HAKLTBren 146. artikulua, eta dagozkion Aldarazpen-akordioa, aurrekontu-esleipenaren igoerari buruzko txostena eta prezio kontraesankorren Akta betetzeko aurreikusia (14. dokumentua izenaz jasotzen da).

5.- Bosgarren aldarazpena: HAKLTBren 146. artikulua, eta dagozkion Aldarazpen-akordioa, aurrekontu-esleipenaren igoerari buruzko txostena eta prezio kontraesankorren Akta betetzeko aurreikusia (15. dokumentua izenaz jasotzen da).

6.- Seigarren aldarazpena: HAKLTBren 146. artikulua, eta dagozkion Aldarazpen-akordioa, aurrekontu-esleipenaren igoerari buruzko txostena eta prezio kontraesankorren Akta betetzeko aurreikusia (16. dokumentua izenaz jasotzen da).

7.- Zazpigarren aldarazpena: HAKLTBren 146. artikulua, eta dagozkion Aldarazpen-akordioa, aurrekontu-esleipenaren igoerari buruzko txostena eta prezio kontraesankorren Akta betetzeko aurreikusia (17. dokumentua izenaz jasotzen da).

8.- Zortzigarren aldarazpena: HAKLTBren 146. artikulua, eta dagozkion Aldarazpen-akordioa, aurrekontu-esleipenaren igoerari buruzko txostena eta prezio kontraesankorren Akta betetzeko aurreikusia (18. dokumentua izenaz jasotzen da).

9.- Bederatzigarren aldarazpena: HAKLTBren 146. artikulua, eta dagozkion Aldarazpen-akordioa, aurrekontu-esleipenaren igoerari buruzko txostena eta prezio kontraesankorren Akta betetzeko aurreikusia (19. dokumentua izenaz jasotzen da).

10.- Hamargarren aldarazpena: HAKLTBren 146. artikulua, eta dagozkion Aldarazpen-akordioa, aurrekontu-esleipenaren igoerari buruzko txostena eta prezio kontraesankorren Akta betetzeko aurreikusia (20. dokumentua izenaz jasotzen da).

Aurrekoa ikusita esan behar da, obrak izan zituen zailtasunek aldarazpenak eragin bazituzten ere, 10eko kopuruak, Bilbao Kirolak-ek haiek onartzeko exijitutako bakoitzaren justifikazio zehatzari erantzuten diola.

Era berean, azpimarratu behar da, aldarazpen guztien batuketa 676 mila eurokoa bada ere, batuketa horren % 38tik gora idazki honetako B.1. (I) puntuan aipatutako aldarazpenari dagokiola. Datu honek adierazten digu, garrantzi ekonomikoa txiki samarra dela gainontzeko 9 igoerekin konparatuta.

Epaitegiaren bigarren baieztapenari dagokionez, betearazpen-epearen hiru luzapenei dagokienez hain zuzen ere, berriro baieztatu behar dugu horren inguruan lehenago esandakoa. Betearazpen-epearen luzapen guztiak bat-bateko zirkunstantzien ondorio izan ziren, eta horrela daude espedientean, behar bezala justifikatuta eta bideratuta, HAKLTBk aurreikusten duenaren arabera.

3.- Aparkalekuko lanen esplotazioaren eta eraikuntzaren kontzesioari dagokionez, Epaitegiak ustezko irregulartasun batzuei buruzko iritzia eman du:

Alegazioa.

(I) Administrazio Publikoen eta Administrazio-prozedura Komunaren Erregimen Juridikoaren abenduaren 29ko 30/1992 Legearen 15. eta 55. artikuluek ezartzen dutenaren arabera, auzokoentzako aparkalekuak egiteko lanen kontzesioaren lizitazioan Bilbao Kirolak-en esku-hartzea «aparkalekuko obra publikoaren eraikuntzaren eta ondorengo esplotazioaren kontzesioaren kontratazioa egiteko aginduko dion Udalaren berariazko ekintza baten babes juridikorik gabe» egin izan da.

Epaitegiak, aparkalekuko obra publikoaren eraikuntzaren eta ondorengo esplotazioaren kontzesioaren kontratazioa egiteko aginduz, Udalaren derrigorrezko eta berariazko ekintza falta zela-eta egindako gogoetaren aurrean, agerian utzi behar da, HAKLTBren 15. artikuluan ezarritakoaren arabera, ekintza hori, eranskinetan 23. dokumentua izenaz jasotzen den 2003ko azaroaren 27ko Osoko Bilkuraren akordioan egin zela (ikus 7. oharra dokumentuaren amaieran).

Ez da ahaztu behar Bilbao Kirolak TEAk kirol instalazio bat (La Peñako Polikiroldegia) eraikitzearen gaineko espediente bat tramitatzearen inguruan, Udalak ulertu zuela aukera irizpide bat aplikatu eta instalazio horren beheko aldean aparkalekuak eraiki behar zirela, bestela lekua alferrikakoa izango baitzen.

Lehenengo eskumena Bilbao Kirolak erakundearena da, baina ez bigarrena, eta, horregatik hartu zen 2003ko azaroaren 13ko Udalbatzako erabakia, arrazoi bikoitzaz:

- Kudeaketa Bilbao Kirolak-en ardurapean utzi.

- Aparkalekua eraikitzetik eratorritako konpromisoak hartzea, Bilbao Kirolak-ek beregan hartu ez eta hartu ezin dituenak, Udalak baizik.

Arrazoibide hauen inguruan islatuta geratu den bezala, eraikuntza unitate banaezin bat egoteak eramaten du kudeaketa Bilbao Kirolak-en ardurapean uzte horretara. Izan ere, aparkalekua eta Polikiroldegia, dena bat da, eta bigarren hori funtsezkoena delako utzi da kudeaketa haren ardurapean.

Hori guztia kontuan hartuta, esan daiteke Epaitegiaren hautematea okerra dela, bai ardura ez emateari dagokionean, bai eta Bilbao Kirolak-ek bere estatutuen 5. artikuluan adierazitako eskumenetatik kanpoko ardura bat hartu duela (aparkalekua eraiki eta ustiatu) esaten duenean ere.

Bigarren atal horretan, Bilbao Kirolak-ek ez duelako egin eta ez duelako egiten aparkalekuaren inolako ustiaketarik; eta, gainera, ez dio bere eskumenetik kanpo dagoen instalazio batetik autonomoa den eraikuntza bati heltzen.

Kirol instalazio bati, ez beste ezeri, heldu dio, eta hori sestrapeko aparkaleku bati lotuta dagoenez, Udalbatzak haren ardurapean utzi du jarduketa osagarriari heltzea, bestelako kudeaketa oso zaila izango baitzen.

Gainera, komeni da berrestea polikiroldegiaren obra kontratuaren eta egoiliarrentzako aparkalekuen lanen esleipenaren izaera zein den. Kontratu horretan, bi betekizun mota agertzen dira, bakoitza izaera batekoa, baina, zalantzarik gabe, osagarriak direnak. Horregatik, bi kontratuok batasun baten moduan ulertzen eta tramitatzen dira.

Hala bada, hasiera batean Udalaren arlo edo sail desberdinei egokituko litzaizkiekeen kontratuen esleipenak, batasun hori gordetzeko, Udalbatzara eraman zen onesteko konpromisoa. Beraz, bi konpromisoak formalki balioztatuak geratu ziren eta, ondorioz, berariazko egitate baten oinarri gainean ardura modu egokian emanda, HAKLTBren 15. artikuluak eskatzen duen bezala.

Alegazioa.

(II) Ez da jasotzen Bideragarritasun azterketa, HAKLTBren 227. artikuluan aginduta bezala.

Kontuen Epaitegiaren gogoeta honi dagokionez, esan beharra dago esleitutako kontratua ez dela herri lanen esleipen kontratu bat, obra kontratu misto eta herri lanen esleipen bat baizik, Plegu eta kontratua irakurtzetik ondoriozta daitekeen bezala; izan ere, Polikiroldegiaren obra ez da bere ustiapenaz ordaintzen, Bilbao Kirolak-ek egiaztapenen ondorioz eginiko ordainketa bidez baizik (ikus 8. oharra dokumentuaren amaieran).

Horiek horrela, eta kontratuaren izaera juridikoa zehazteko eta, herri lan bat esleitzeko eska daitezkeen prestakuntza egitateak aplikatu beharra egonez gero (bideragarritasun azterketa), HAKLTBren 6. artikulua aplikatu beharra dago; eta honek honela dio: «Administrazio kontratu batek bestelako administratiboei dagozkien prestazioak dituenean, hori kalifikatzeko eta berau arautzen duten erregelak aplikatzeko, ekonomikoki garrantzi handiena duen prestazioaren izaerari erantzungo zaio».

Hala bada, kasu honetan, argi dago ekonomikoki prestazio garrantzitsuena Polikiroldegiaren eraikuntzarena dela eta, beraz, kontratu honi obra kontratuaren arauak aplikatu behar zaizkio, eta ez herri lanen esleipenarenak; horrek esan nahi du ez dela legez beharrezkoa HAKLTBren 227. artikuluan agintzen den bideragarritasun azterketa hori idaztea.

Alegazioa.

(III) Ez da egin Bilboko Udalaren aldeko Obra Berriaren Aitorpena, Preskripzio Teknikoen Pleguaren 80. artikuluak agintzen duen bezala.

Epaitegiak Bilboko Udalaren aldeko Obra Berriaren Aitorpena, Preskripzio Teknikoen Pleguaren 80. artikuluak agintzen duen bezala, falta delakoari buruz, esan beharra dago inguruabar hori ez dela, inolaz ere, Udalari egozteko modukoa; izan ere, Pleguen 80. artikulu horrekin berarekin bat eginez, kontratistaren betekizuna da hori.

Hain zuzen ere, Preskripzio Teknikoen Pleguaren 80. artikuluak honakoa agintzen du:

«Esleipendunak, obra amaitzean eta erabiltzeko lagapena transmititu aurretik, Obra Berriaren aitorpena egingo du Bilboko Udalaren alde, jabe gisa, eta aipatutako Udalari erregistroa egiteko bidea ematen dion eskrituran, hala egin behar dela irizten badio. Horrek eragindako gastuak Esleipendunaren kargurako izango dira».

Aurrekoa gorabehera, Bilbao Kirolak-ek hala eskatuta, kontratistak 2008ko urriaren 16an, dagokion obra amaierako ziurtagiria aurkeztu du, eta eranskinetan jarri da hori 21. dokumentua izenaz, tramitazioa egin eta ondasuna Jabetza Erregistroan inskribatzeko xedez. Kontu hori, bestalde, zorrozki jarraitzen ari da Bilbao Kirolak.

Alegazioa.

(IV) Hiri Antolamendurako Plan Nagusia (HAPN), irailaren 2ko 1204/2005 Foru Aginduz onetsitakoa, aldarazi arte, ez da sartzen La Peñako kirol ekipamenduaren azpian aparkalekurik. Beraz, 2003ko azaroaren 12ko esleipena, Hiri Antolamendurako Plan Nagusiaren (HAPN) aurreikuspenak kontuan hartu gabe egin zen.

HAPNan aurreikusten ez denez, La Peñako kirol ekipamenduaren azpian aparkalekurik ezin dela eraiki esaten du Epaitegiak; horri buruz esan behar da gogoeta hori ez dela zuzena, eta hirigintza antolamenduan ez zegoela inolako trabarik aparkaleku hori jartzeko.

Izan ere, La Peñako polikiroldegiko aparkalekua sartzea ezin izan zen gauzatu HAPN alde batera utzita; hain zuzen, orduan indarrean zegoen HAPNren 6.3.64 artikuluaren 2. atalean, aparkaleku gaietan gutxieneko eta gehienezko hornidurei buruzkoan, eta 6.4.2 artikuluan, beraren Hirigintza Arauen erabilerari buruzkoan, halako ekipamenduen erabilerak Erdigunean baino ez zituzten debekatzen, eta Polikiroldegia eginda dagoeneko La Peña auzoa ez dago gune horretan kokatuta.

Horri dagokionez, Epaitegiak HAPNren aldarazpena ere aipatzen du, La Peñako aparkalekuaren baliozkotze mekanismo gisa. Kasu horretan ere Epaitegiaren hautemate akats bat dago; izan ere, HAPNren 2005eko irailaren 2ko aldarazpena, «aparkaleku eskaintza handitzekoa», ez dago eginda La Peñako egoiliarren aparkalekua arautzeko. Areago, Txostenean zehazten denez, HAPNren aldarazpen hori baliatzen da aparkaleku publiko guztiak, daudenak eta egikaritzen ari direnak, plano batean sartzeko, zertarako-eta datu guztiak dokumentu bategin bakar eta argiagoan biltzeko, instalazio horiek espazio libre baten edo berdegune baten azpian egon ala ez egon.

Komeni da, bestalde, eranstea plano hori arau-emailea dela soilik eta, beraz, loteslea dela aparkalekuen kokapenari dagokionez; baina inoiz ez partzelen neurriei dagokionez, eta, are gutxiago, plaza kopuru jakinari dagokionez.

Hori guztia kontuan hartuta, La Peña auzoko egoiliarrentzako aparkalekua 2003an proiektatu eta gauzatu zela ondorioztatu behar da, eta HAPN zorrozki beteta.

Hori guztia Hirigintza eta Ingurumen Saileko zuzendariaren txosten batekin berresten da. Txosten hori 22. dokumentua izenez erantsi da.

Alegazioa.

(V) Aparkaleku partzela kopuruaren aldarazpena Udalaren adostasunik gabe burutu zen, eta Hiri Antolamendurako Plan Nagusiaren (HAPN) aurreikuspenak gaindituta.

Epaitegiak aparkaleku partzela kopuruaren aldarazpenaren gainean Udalak adostasunik ez zuela, eta HAPNren aurreikuspenak gainditu egin zirela dioen baieztapenari erantzuteko, esan beharra dago, lehen adierazitakoarekin lotuta, La Peñako egoiliarrentzako aparkalekuaren amaierako plaza-kopurua zorrozki lotzen zitzaiola hirigintza araudian xedatutakoari, honetan ez baitzen, inola ere, aparkaleku plaza kopuru mugatu bat ezartzen.

Hala bada, amaierako partzela kopuruaren definizioak ez du berez Udalaren adostasunik eskatzen; izan ere, partzela horiek bat zetozen 2003ko azaroaren 27an Baldintza Teknikoen Pleguak onesteko Udalbatza erabakian aurretik aurreikusitako neurriekin, helburu horretarako erabiliko zen guztizko espazioari dagokionez.

Aparkalekuen plaza kopuru zehatza, halako instalazioetan eragina duten araudiak bertan dagoen espazio fisikora aplikatzetik sortutakoa izango da, eta ez du inolako logikarik amaierako emaitza jakin hori Udalaren berariazko akordioa egotea edo ez egotearekin lotzeak.

Hori ez da soilik aplikatzen udal ekimen batera, izaera partikularreko beste edozeinetara ere aplika baitaiteke.

Azkenik, aurreko puntuan aurreratu den bezala, HAPNk gutxieneko partzela kopuru bat eta partzelako gehienezko neurri batzuk zehazten zituen soilik, baina, inola ere ez gehienezko partzela kopurua. Soilik oinarrizko proiektua, edo egikaritzekoa da tresna egokiena aparkaleku batean sar daitezkeen ibilgailu-aparkalekuen plaza kopurua zehatz-mehatz (eta inoiz ez obrak dirauten bitartean egon daitezkeen doiketetatik libre) definitzeko.

Alegazioa.

(VI) La Peñako egoiliarrentzako aparkalekuaren 77 plaza erreskatatzeari dagokionez, zeintzuen Emakida arautzen duten Ekonomia eta Administrazio Baldintzen Pleguaren 33. artikuluarekin bat eginez, Udalari baitagokio:

a) Ez dago jasota erabakiaren fiskalizazioa, zeinen bidez Kontu-hartzailetzak 58 plazaren 1. erreskatea egikaritzen baita.

b) Udalak 2007an gastuen aurrekontu faseak erregistratu zituenean, ez zen Emakida arautzen duten Ekonomia eta Administrazio Baldintzen Pleguaren 33. artikuluak ezarritako bi urteko epea agortu.

Partzelen erreskateari dagokionez, agerikoa da Gobernu Batzordearen xedea, 2007ko abenduaren 26ko erabakia hartu zenean, balizko erreskatea ordaintzeko finantza-nahikotasuna bermatzea besterik ez zela, kontuan hartuta, erakustaldi fasean jasota datorrenez, balizko hipotesirik txarrena, hau da, Udalak burutu beharreko erreskatea 77 plazarena litzatekeela, plazako 15.930 euroko prezioan. Hori, guztira, 923.940 euroko zenbatekoa da. Eta, kontuan hartuta erreskatea aparkalekua abian jarri eta hurrengo bi urteak igaro arte erreskatea ez litzatekeela egikarituko, lizitazioaren oinarri gisa erabili ziren ekonomia eta administrazio preskripzioen pleguaren 33. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Hain zuzen ere, partzelen salmentan izandako erantzun eskasa ikusita, 2007ko hasieran ez zen oso argi ikusten hurrengo urteetan partzela horien kitapena erraza izango zenik. Beraz, egitate horrek Emakidaren Ekonomia eta Administrazio Baldintzen Pleguaren 33. klausulan jasotako erreskatea egikaritu egingo zela aurreikusten zen; hala, Udalak zuhurtasunez jokatu eta bere aurrekontu egitarauan balizko gastu hau sartu zuen.

Hala bada, Gobernu Batzordeak, 2007ko abenduaren 26ko saioan, 2007ko ekitaldian aurrekontu kreditua bazela profitatuz, 58 aparkalekuen erreskatearena adostu zuen. Hala ere, Gobernu Batzordeak ez zuen 2008eko irailaren 5ean eginiko saiora arte formalizatu erreskatea; orduan egin zuen lehenengo 58 partzelen ordainketa eta beste 17rena ere bai (guztira 77), % 50ekoa, Emakidaren Ekonomia eta Administrazio Baldintzen Pleguaren 33. klausulan jasota datorren moduan.

Alegazioa.

c) Erreskatea egikaritzeko alegatutako zioa, «udal liburutegien funtsen artxibategi gisa erabiltzeko» ez dator bat HAPNn aparkaleku emakidetarako arautzen duenarekin.

Honi dagokionez, esan beharra dago Udalak ez duela erabaki irmorik hartu erreskatatutako plazen erabileraren inguruan. Epaitegiak Udaleko zuzendaritza zentro batek eginiko proposamena aipatzen du; logikoki, hori aztertu egingo da zehatz-mehatz, alderdi guztiak kontuan hartuta, bai eta, jakina, exijitzen diren hirigintza betekizun eta tramiteak ere.

Beste alde batetik, Udal honen iritziz, Epaitegiak puntu honen gainean egiten duen balorazioa beraren fiskalizazio-eskumenetatik haratago doa; izan ere, tramitatzen ari den prozedura bati dagokio eta, gainera, ez dago fiskalizatutako kontratuarekin lotuta.

Alegazioa.

d) Ez dago, Emakida arautzen duten Ekonomia eta Administrazio Baldintzen Pleguaren 33. artikuluan jasotakoarekin bat eginez, «esleipendunak transmititu gabeko emakiden erreskatea» egikaritzeko txosten edo justifikazio ekonomikorik.

Bilboko Udalak baditu azterketak hiriaren gune desberdinetarako, eta bertan adierazita datoz eraikuntza kostua kobratu ahal izateko partzelen prezioak.

Aparkalekuak eraikitzeko eragiketen arriskua bikoitza da:

- Alde batetik, lizitatzailerik ez egotea, berak beregan hartutako arrisku ekonomikoa behar bezala bermatzen ez bada.

- Beste alde batetik, aurrekoarekin lotuta, aparkalekuen eskaerarik ez egotea.

Kontratistaren egoera bermatzeko, betidanik eragiketa hauetarako erreskate klausulak aplikatzen dira, eta bata bestearen segidan aplikatzen zaizkie, Bilboko Udalak hasitako aparkaleku eraikuntza eragiketa guzti-guztiei.

Erreskate klausulak ez dira soilik beharrezkoak, eta ez dute soilik kontratistarentzako arrisku aseguru gisa jokatzen, hau da, ez dute soilik kontratista bat egon dadin bermatzen; kontrara, aparkalekuak eraikitzeko eskarmentu zabalean, berme hori ia estandarizatutako portzentaje banda batean ezartzen denean gauzatzen da.

Kontuan har bedi, epaimahaiak ondo dakien bezala, nahikoa berme ez egoteak, kasu jakin honetan, lehenengo lizitazio prozesuak huts egitea eragin du, hutsik geratzea, alegia.

Azken batean, erreskate klausulak arrisku-aseguru gisa jokatzen du, eta aparkaleku partzelak saltzen ez direnean jartzen dira abian.

Hau da, Udalak aseguratzaile funtzioa betetzen du, estaldura hori ematen ez bada, ez baitago kontratistarik.

Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren oharrak.

1. oharra Epaitegiak bere horretan eusten dio Behin-behineko txostenaren testuari, izan ere aurkeztu diren alegazio eta agiriek ez baitituzte ondorioak aldarazi, baizik eta Bilboko La Peña kiroldegi eta aparkalekuko lanen esleipen, exekuzio, harrera eta likidazioaren gaineko jokabideak justifikatzea izan baitute helburu. Nolanahi dela ere, Epaitegi honek iritzi hori modu laburrean zehaztuko duen izaera orokorreko adierazpena egin nahi du.

Kiroldegia eraikitzeko proiektua eta Bilboko La Peña aparkalekuaren eraikuntza eta ustiaketaren emakida, hautaketan zein hedaduran inprobisazioa izan du ezaugarri, ase beharreko beharrizanak ez baitira aldez aurretik zehaztu. Egoera honek exekuzioa eta abian jartzeko prozesua akastunak izatea bideratu dute. Nahiz izaera orokorreko irizpen hau behar hainbatekoa zatekeen Epaitegi honek duen iritzia euskarritzeko, beharrezkoa izan da galdera zehatz batzuei erantzutea, aurrez adierazitakoa euskarritzeaz gain nahasmena sor zezaketen hainbat alderdi argitzeko ere balio dutenak.

2. oharra HKEEren erantzuna: plegu tipoen onespenaren literala, APKLTBra egokitu gabe daudenak, Obra, Zerbitzu eta Horniduretarako Administrazio Klausula Orokorren Pleguei dagokie eta ez Administrazio Klausula Partikularren Pleguei, ez Obra Publikoen Kontzesio lehiaketei ere. Edonola ere, onetsitako Pleguak Plegu tipoetara egokitzen direlako Txosten juridikoa nahitaezkoa da.

3. oharra HKEEren erantzuna: aipatutako zigilua ez da krediturik badagoelako txostena, kontratazio alorreko Zuzendariak izenpetua baitago eta ez Artekariak, 1986ko «Toki Araubidearen Legea»ren 435 artikuluari baitagokio, 1989ko Toki Ogasunen Legeak baliogabetutakoa, eta existitzen ez den «Fundazio» bati baitagokio.

4. oharra HKEEren erantzuna: bideragarritasunaren azterketa ezak eragin du kostu hau Obra Publikoa Emateko espedientean ez gogoan hartu izana. Honez gain, Udalaren ohiko aribidea proiektuen kostua Obra Publikoen Emakiden bideragarritasun azterketetan barne hartzea da.

5. oharra HKEEren erantzuna: ez da onargarria «gabezia»tzat hartzea pabiloia eusten duten hormigoizko zutoin eta habe eza.

6. oharra HKEEren erantzuna: laburpen ustezko literala ez da. Erabakiak ez du paragrafo honetan adierazitakoa zehazten, baizik eta Pleguen onespena soilik eta inola ere ez da proiektuaren onespena egiaztatu.

7. oharra HKEEren erantzuna: aipatutako dokumentua Udalak Bilbao Kirolak erakundeari emandako erantzuna da, aparkalekuaren kontzesioaren agindu ekonomiko-administratiboaren Pleguak onesten dituena. Inola ere ez dago Akordiorik

8. oharra HKEEren erantzuna: kontratu mistoaren kontzeptua ez da existitzen espedientean, bai ordea Obrena eta Obra Publikoa Ematekoarena. Hori dela eta, behar bezala bereizitako bi plegu egin dira. Honezaz gain, Obra Publikoaren Kontzesio lehiaketak dagokion Bideragarritasun Azterketa nahitaez egin eta onestea eskatzen du, aldez aurretik jendaurrean erakutsi behar izan dena.

Boto Partikularra, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Kontseilari den Begoña Marijuan Arcocha andreak «Bilboko La Peña kiroldegi eta aparkalekuko obraren esleipena, exekuzioa, harrera eta likidazioaren fiskalizazio txostenari» jarritakoa, zeinari José M.ª Gorordo Bilbao eta Eusebio Melero Beaskoetxea kontseilari jaunak atxiki zaizkion, behin-betiko 2009ko irailaren 22ko osoko bilkuran onetsi zena.

Boto honen bitartez goiburuan aipatutako Fiskalizazio Txostena onesteko 2009ko irailaren 22ko Osoko bilkuran hartutako erabakiarekiko desadostasuna adierazteko izan ditudan arrazoiak argitu nahi ditut, honako arrazoi hauek tarte:

1.- Txostenak bi kontraturen fiskalizazio lana besarkatzen du, obra idazketa eta zuzendaritzari dagokiona bata, eta La Peña kiroldegi eta aparkalekuaren obra kontratuari dagokiona, bestea. Bigarren kontratu hau Epaitegi honek Bilboko Udalaren 2004ko ekitaldiari zegokion Kontuaren gaineko fiskalizazio txostenean fiskalizatu zuen, 2006ko abenduaren 19ko Osokoaren erabakiz aho batez onetsi zena; horren gaineko xehetasunak txostenaren 116. eta 117. orrialdeetan jaso ziren eta ondorioak txosten honetan jasotakoekiko guztiz bestelakoak dira; baita Bilboko Udalak alegatu dituenekiko ere.

Txosten honetan jasotako akats adierazgarrienak eta HKEEk 2004ko txostenean zuzenbidearekiko bidezko iritzi zituenak, Pleguen erredakzio, horien onespen eta dagokion txosten juridikoari buruzkoak dira. Halaber, txosten hartan zuzenbidearekiko egoki iritzi zitzaion kontratua obrazko kontratu modura izapidetu izanari, ezen obra eta kontzesioko kontratu mistoa baitzen eta bertan, Administrazio Publikoetako Kontratuen Legearen Testu Bateratuaren 6. artikuluari jarraiki, ikuspegi ekonomikotik nabarmen gailentzen baitzen obra kontratuaren izaera. Txosten honek ez du manu hori aintzat hartu eta administrazioari bi kontratu motaren betekizun guztiak eta bakoitza betetzeko eskatu zaio.

Egoera honek ziurtasun juridiko eza sortzen die fiskalizazio-gai diren erakundeei Epaitegiak onesten dituen txostenen gainean eta ezin da inola ere justifikatu, are gehiago txosten hauek idatzi dituen lantaldea eta Kontseilaria bat bera izanik.

2.- Bilboko Udalak egindako alegazioetan orri-oinean erantzuna jaso da, txostenaren ondorio orokor izaera duena, ez alderatu, ez egiaztatu ez dena, objektibotasun eza duena eta Udalari alegatzen uzten ez zaiona.

3.- Proiektuaren erredakzio eta obraren zuzendaritza kontratuan artekariaren kontrol eza jartzen da auzitan; ordea, Udalak alegazioekin batera igorri duen dokumentazioan artekarian ez zuen inongo oztoporik jarri pleguak 2002ko otsailaren 14ko Zuzendaritza Batzordeak onesteko eta bere kontrolaren ebidentzia argi uzten du 2002ko maiatzaren 3ko esleipen proposamenaren aktan.

4.- Txostenak lege-haustetzat jotzen du obra publikoaren kontzesio kontratuan zehaztutako lursailen prezioan eraginik ez izatea proiektuaren erredakzio eta zuzendaritza kontratuaren aldaketak; baina, alde batetik obra proiektuaren kontratazioa dugu eta bestetik, eraikuntza kontratuarena eta Administrazio Kontratazioaren Aholkularitza Batzordeak mamitutako txostenek kontrako iritzia plazaratu dute behin eta berriz (26/99, 51/99, 1/03, 26/04 espedienteak). Ez da inongo lege-hausterik egon denik egiaztatu eta honenbestez, aurkeztu den alegazioa onartzea dagokio.

5.- Lege-haustetzat jotzen da kiroldegiarentzat ezarpen-eskaera eza, Ikuskizun Publiko eta Jolas Jardueren gaineko azaroaren 10eko 4/1995 Legearen 8. artikuluak xedatzen duenari jarraiki. Txostenak zehazten ez duena da ez-betetzea formazkoa baizik ez dela, izan ere, eskatzailea eta emailea erakunde bat bera baitira eta alegazioetan txertaturiko agirietan egiaztatu den modura lizentzia eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiri guztiak eskuratu baitira.

6.- Ondorioen paragrafoetan auzitan jartzen da obren exekuzio kontratuari aldaketak egitearen legezkotasuna, 676 mila euroko zenbatekoa egiten dutena; ordea, ez da egiaztatu inongo lege-hausterik egin denik, aldaketa bakun eta guztiak behar bezala justifikatuak zeudela frogatu baita, kontratazio arautegiari jarraiki izapidetu direla eta kopuruak (esleipen prezioaren gainean % 18) ez du kontratuaren bolumen ekonomikoa itxuraldatzen.

Jokamolde hau gaurdaino Epaitegian ezarri den irizpide orokorraz bestelakoa da, akats modura jasotzen baitu aldaketak egitea baldin eta APKLTBren 101. artikuluan aurreikusitakoaren arabera izapidetu ez badira, aldaketek aurrekontuaren ehuneko handia eragiten dutenean, APKLTBn jasotako lizitazio printzipioak urratzen dituela eta azkenik, kontratu aldaketak gastua exekutatu ondoren onesten direnean, APKLTBren 59., 101. eta 146. artikuluetako aldez aurreko betekizunak gorde gabe.

7.- Eraikuntza lanaren lizitazioaren legezkotasuna auzitan jartzen da, kiroldegi azpian eraikitako aparkalekua zehaztasunez jasotzen duen HAPOren aldaketa, eraikuntza lana baino beranduagokoa dela irizten diolako. Ez da adierazi udal jabetzako lursail hori ekipamenduetarako aurreikusia dagoela, ez dago legezko mugarik gune nagusiz kanpo garaje tokiak dituzten ekipamenduak eraikitzeko (HAPOren 6.3.64 artikulua, 2. atala eta 6.4.2, hirigintzako bere arauen erabilerari buruzkoa). Gerora HAPOn jaso izanak ez du esan nahi lehenagoko jarduera bat baliozkotu denik, baizik eta jokamoldeari segurtasun juridiko handiagoa eman nahi izan zaiola.

Bestalde, zalantzan jarri da aparkaleku kopuruaren aldaketa, HAPOn adierazitakoak 1ean gainditu zituenak eta 2tan esleipenean aurreikusi zirenak. Adierazpen honen aurka nago erabat, Lurzoruaren Euskal Legearen 62. artikuluan jasotako HAPOen edukia, xehetasunezko antolamenduari dagokionean, lerrokadura eta sestra-lerroei dagokiela ulertzen baitut eta ez lursail kopuruei, xehetasunezko azterketa eta exekuzio proiektuetan e.a. jasotzen direnak. Azkenik, HAPOk, alegazioetan adierazitakoari jarraiki, partzela kopuru gutxienekoa eta horien gehieneko neurriak finkatzen zituen, exekuzio proiektua izaki horiek zehazteko baliabide egokia.

8.- 77 aparkaleku berrerostearen legezkotasuna auzitan jartzen da, gastua finkatutako bi urteko epea amaitu aurretik erregistratu zelako, baina ez da zehaztu horren ordainketa ez zela 2008ko irailaren 5era arte gauzatu, Baldintza Ekonomiko Administratiboen Pleguen 33. artikuluan finkatutako bi urteak behin igaroak zirela.

9.- Garaje plazak udal liburutegien funtsen artxibo modura erabiltzeko helburua auzitan jartzen da, udalak horren gainean ez duela inongo erabakirik hartu alegatzen denean.

Azaldutako arrazoi guzti hauengatik, txostena erretiratu eta egokitu egin beharko litzatekeela uste dut, Udalak aurkeztutako alegazioen aurrean eta aurreko idatz-zatietan azaldutako arrazonamenduei jarraiki.

Vitoria-Gasteizen, 2009ko irailaren 23an.

Herri Kontuen Euskal Epaitegiko kontseilaria,

BEGOÑA MARI JUÁN ARCOCHA.

Boto partikularra, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren kontseilari den José M.ª Gorordo Bilbao jaunak «Bilboko La Peña kiroldegi eta aparkalekuko obraren esleipena, exekuzioa, harrera eta likidazioaren fiskalizazio txostenari» jarritakoa, zeinari Begoña Marijuan Arcocha eta Eusebio Melero Beaskoetxea kontseilari jaun-andreak atxiki zaizkion, behin-betiko 2009ko irailaren 22ko osoko bilkuran onetsi zena. «Bilboko La Peña kiroldegi eta aparkalekuko obraren esleipena, exekuzioa, harrera eta likidazioaren fiskalizazio txostena», behin-betiko 2009ko irailaren 22ko osoko bilkuran onetsi zena.

Begiramen osoz, ez nator bat 2009ko irailaren 22ko Osokoan hartutako erabakiarekin, txostenean -ene ustez- Epaitegiaren iritzia izan behar zukeenaz guztiz bestelako moduan bideratu diren ondoko auziei dagokienez.

Aldez aurreko auzi-gaia.

Fiskalizazio Txostenaren zabalari dagokionez, 2004ko abenduaren 31 aurretiko lanaren esleipenari buruzko guztia Bilboko Udalaren 2004ko urteko txostenean fiskalizatu zen, Osoko honek orduan onetsi zuena.

Hori dela eta, ezabatu egin behar da honako txosten honetatik, jada aurrez fiskalizatua izan delako.

Auditoria egintza eta informazio beraren gainean errepikatu izanaren aurrekaririk ez dago; ez dira birritan auditatu behar, bi aldi ezberdinetan, jarduera berberak, nola eta -txostenaren hitzaurrean egoki azaldurik- hori egitea justifikatuko luketen datu zein gertakari berriak agertuko ez balira eta ez da hori kasua.

Are gutxiago ulertzen da, oraingoan gertatu den legez, ondorioak ezberdinak izatea, ez baita bestelako ondoriorik justifika lezakeen ondorengo gertakaririk jazo.

Hori dela-eta, gertakari edo datu berririk eman ez denez gero, esleipenaren fiskalizazioa aurreko Txostenera berariaz igorrita egin ahal izango litzateke soilik.

Forma eta estilo alderdiak.

Ez nator bat Txostenaren 1., 2. eta 3. zenbakiko orri-oinetako oharrekin.

Erabilgarri gerta liteke baldin eta ohikoz besteko antolamenduen arau, lege, erregelamendu edo bestelako legezko xedapenak balira, baina Administrazio Publikoetako Kontratuen Legearen Testu Bateratuaren 120., 220.1 eta 227.2 eta 3. artikuluak hitzez hitz ekartzea, hiru horiek soil-soilik, eta ekarri gabe uztea testu bateratu bereko 11., 93.2, 55., 54.4, 67., 101., 122. y 128. artikuluak, Administrazio Publikoetako kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorraren 138. artikulua, edota Ikuskizun publiko eta jolas-jarduerei buruzko azaroaren 10eko 4/1995 Legearen 8. eta hurrengo artikuluak, Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Bateratuaren 15. eta 55. artikuluak, besteak beste, bidezko ez den motibazio apetatsuari soilik egotz dakioke.

Baldin eta, ondorio dialektiko hutsetarako, txostengileak artikulu horien besteekiko garrantzia handiagoa azpimarratu izan balu, eta ez da hau kasua, irtenbide tekniko egokiena indartze paragrafoa izango zatekeen edo, baita, hitzez hitzeko aipamen laburra ere.

Hainbat artikuluren hitzez hitzeko aipamena eta Txostenean zenbakiz aipatzen diren beste askorekiko isilunea, ez da inolako arrazoi logikoren ondorio eta kendu egin beharko zatekeen.

Berebat, «HKEEren erantzuna» esaldia ezabatu behar zatekeen, orri-oinetako oharren hasieran, ez baitakar ezer berririk eta bi iritzi aurkatzen direla baitirudi; ordea, azaroaren 25eko 27/1983 Legearen eta otsailaren 5eko 1/1988 Legearen arabera, Herri Kontuen Euskal Epaitegia «Euskal Sektore Publikoaren ekonomia-finantza eta kontularitzako jardueren atal fiskalizatzaile gorena» da eta honenbestez, Fiskalizazio Txostenean jasotako iritzia ez zaio inongo aurkakotasun edo alderaketari meneratzen eta ez da eta ezin daiteke errekurtso-gai izan.

Edukizko auzi-gai berariazkoak.

1.- Epaitegiak fiskalizazio-gai den erakundearen alegazioei emandako azalpenez.

Iritzi orokor modura adierazi behar dut, fiskalizazio-gai izan den erakundeak aurkeztutako alegazioek -jardueren justifikazio edo argibidetzat har daitekeen bat edo beste salbuetsita-, aintzat hartu behar ziratekeen egiaztapen eta argudio sendoak besarkatzen dituztela.

Fiskalizazio-gai izan den erakundeari entzutea, fiskalizatutako erakundeen izapide saihestezina eta eskubide besterenezina da eta Epaitegiarentzat obligazioa hori errespetatzea. Honi dagokionez, antolamendu juridikoak alegazioen testua errespetatu eta Txostenetan jasotzeko derrigortasuna finkatzen du; izapide hori saiheste hutsa ere, dagokion errekurtsoa jartzeko bide bakartzat aurreikusten da.

Alegatzeko eskubidearekiko hain begiruneko eta bermatzaile izanik Legea, 1 zenbakiko oharra den bezainbateko ohar orokor eta arduragabeak, alegazioen multzoari erantzun emateko denak, ez dezake Kontuen Epaitegiaren inongo Txostenetan lekurik izan, Epaitegiak alegazioak onartu edo ez eta horiei erantzuna eman edo ez emateko duen eskumena kaltetu gabe.

Ene iritzira, zentzugabea da -txostenean egiten den modura-, alegazioen multzoaz iritzizko deskalifikazioa jasotzea, inongo legezko oinarririk gabe, gehiago baita alderdi politikoen, Udalbatzaren, oposizioaren edo hiritarren euren politika, betiere iritziko eta eztabaidagarri dena.

Ez zen beharrezko deskalifikazioa, ezen alegazioetarik bat bera ere ez onartzeak jada erakusten zuen Epaitegiaren gehiengoaren iritzira, ez zirela alegazioak, baizik eta justifikazio edo argibide hutsak soilik. Ez zen egoki, ez komenigarri ere paragrafo bat inongo aurrekaririk gabe barne hartzea, mehatxutzat hartu baitaiteke.

Horregatik, 17. orrialdeko orri-oineko oharrak ez du inongo zentzurik eta aurrekari txarra da Kontuen Epaitegiaren txostenentzat.

Txostenean orri-oinetan emandako beste zenbait erantzunetan, ene ustez, neurrizkoagoa behar zukeen hizkuntza erabiltzen da: ez diot egoki irizten Epaitegitik esateari «Udalaren ohiko jokamoldea obra publikoko emakiden bideragarritasun azterlanetan proiektuen kostua barne hartzea da» (4. oharra), edota «onartezina da gabeziatzat hartzea pabiloiari eusten dioten zutabe eta hormigoizko habe eza» (5. oharra).

2.- Bilbao Kirolak-en izaera juridikoaz.

Fiskalizazio txostenak ez du aintzakotzat hartu oinarrizkoa den kontu bat, hartu izan balu, berez, fiskalizatutako erakundearen alegazio gehienak onartzea ekarriko zukeena.

Alegia, Bilbao Kirolak erakundearen izaeraz ari gara, bai alderdi juridikoari dagokionez, bai Zuzendaritza Batzordearen osaerari, zuzendaritza karguei eta auditoria-gai izan diren egintzei erreferentzia egiten dieten akten analisiari dagokionez ere.

Lehenik eta bat esan behar dugu Erakunde Autonomo hori udalaren jabetzakoa dela % 100ean eta Udal talde guztiak, bai Gobernukoak, bai oposizioan daudenak ere, Zuzendaritza Batzordearen kide direla, ordezkotza proportzionalari eutsiz. Erabakiak bertaratutako bokal guztien adostasun osoz hartu ziren eta Idazkari lanetan (erabakien legezkotasuna gordetzeko arduradun tekniko gorena) Bilboko Udal Goreneko Idazkari den hura aritu zen eta aurrean zegoen Erakunde horretako Funtsen Artekaria, ekonomia-aurrekontuen erabakietan aholkulari den aldetik.

3.- Fiskalizatutako jarduerez.

3.1.- Dokumentazioan jasoa dago edukiari eta prozedurari dagokionez hartutako erabakia Batzordeko Bokal guztiek babestu zutela, salbuespenik gabe, gobernua zein oposizioa ordezkatzen zutela.

Ez dago ez aholkulari ekonomikoaren, ez Artekariaren, ez Idazkariaren balizko lege-hausteen, ikuskaritza ezaren, ez eta prozedurazko edo edukizko bestelako irregulartasunen gaineko inongo oharpenik.

Halaber, Alderdi Politikoen ordezkarien aldetik ez dago erabakiaren aurkako inongo iritzirik, ez edukiari, ez prozedurari dagokionez eta guztiek dute hitza eta botoa emateko eskubidea.

Egiaz, «Bilbao Kirolak-Instituto Municipal de Deportes de Bilbao» Toki Erakunde Autonomoaren Zuzendaritza Batzordearen bilera agirian, 2003ko azaroaren 12an egindakoan, honako hau dago jasoa (6 zk.ko agiriaren 18tik 20ra bitarteko orrialdeak): «la Gerencia expone a los reunidos, de forma amplia y pormenorizada, todo el camino administrativo que ha seguido esta licitación que en una primera fase quedó desierta».

«Todos los presentes en la reunión son conscientes de la inexistencia de crédito suficiente en el presupuesto actual de Bilbao Kirolak..toda vez que la ejecución se llevará a cabo en el próximo ejercicio», por lo que «procedería la aplicación del artículo 69.4 de la Ley de Contratos de las Administraciones Públicas y someter el expediente a la condición suspensiva de existencia de crédito adecuado y suficiente para financiar las obligaciones derivadas del contrato».

Legezko-betebeharrak betetzea beharrezkoa dela nabarmentzen da; «...toda vez que tal clausulado supone la futura asunción de una obligación por parte del Ayuntamiento de Bilbao, debería trasladarse el expediente al área correspondiente de la Corporación a fin de que proceda a la tramitación que al efecto proceda».

Eta ondotik, akordioaren aipua, hitzez-hitzezkoa:

«Por ello se propone, como así se acuerda por todos los presentes, la aprobación de los nuevos pliegos de condiciones tal y como han quedado precedentemente explicitados y la elevación de los nuevos pliegos al Pleno municipal para su aprobación definitiva y al objeto de que el Ayuntamiento asuma las obligaciones que se deriven de la aplicación del Nuevo pliego, único sistema para poder financiar la construcción del Polideportivo de La Peña».

Akordioa, nolabait kalifikatzekotan «zuhurra» dela esango genuke (Udalak bilera horretan mahairatu eta jasoak dauden obligazioak bere gain hartzea), bertaratutakoek aho batez onartua (salbuespenik gabe alderdi politiko guztiak ordezkatuz), Artekariaren eta Idazkariaren presentzia eta jarduketarekin, inongo legezko eragozpenik adierazi ez dutela.

3.2.- Dokumentazioan jasoa dago edukiari eta prozedurari dagokionez hartutako erabakia Bilboko Udal gorenaren Osoko kide guztiek babestu zutela, salbuespenik gabe, gobernua zein oposizioa ordezkatzen zutela.

Horrela, bada, 2003ko azaroaren 27ko osoko bilkuran aho batez onetsi zen «La Peña Kiroldegia Eraikitzeko Lanen kontratazio espedientean barne hartutako aparkalekuaren emakidari dagokion ekonomia-administrazioko baldintzen Plegua (kiroldegia eraikitzeko lanak eta egoiliarrentzat ibilgailuen aparkalekurako obren emakida)».

Udalaren Osoko bilkuretan, bistakoa den legez, Idazkariak eta Artekariak dihardute egiteko horietan, Zuzendaritza Batzordean zeuden berberak. Bietarik inork ere ez zuen jarraitutako prozedurari zegokionez inongo lege-hauste edo arau-urratzeen adierazpen txikienik ere egin.

Gaineratu beharra dago, gainera, Osoko bilkura aurretik dagokion Prestakuntza Bilera egin zela eta bertan, nahitaez, Udal Talde guztiak daudela bertan eta Aztergai Zerrendan barne hartutako gai bakoitzari buruzko dokumentazioa zinegotzi guztien eskura dagoela Udal Erregelamendu Organikoak agintzen duen aurrerapenarekin.

Egia da Osokoaren adostasunak eta erabakiaren aurkako iritzirik ezak, ez ikuspegi tekniko-administratibotik, ez erabakiaren zuzentasun edo egokitasunari dagokionez, ez duela indarreko legezkotasuna gorde dela bermatzen. Egia da, baina, inguruabar horrek berak Epaitegiko Txostenaren ondorio gehienen balioa zalantzan jartzen duela. Hain zuzen ere, gainbegiratze ezari, inprobisazioari edota ase beharreko beharrizanen aldez aurreko definizio beharrezkoa ez izateari buruzko adierazpideek, guztiak ere txostenean jasoak, jada adierazi dudan legez, ez dute inongo errealismo eta zuhurtasunik.

3.3.- Ez dago adierazitako prozeduran esku hartu dutenen aldetik jarritako inongo administrazio-errekurtsorik, ez auzi-administraziokorik ere.

Horregatik guztiagatik:

Nekez uler daiteke Fiskalizazio txostenean inguruabar hauei inongo erreferentziarik ez egitea, hartutako erabakiak testuingurura ekartzen dituztenak eta indarra guztien adostasunean, teknikan eta politikan jartzen dutenak, Txostenean nabarmen saihesten dena.

Eta are gutxiago ulertzen da, aldiz, berariaz aipatzea ez dagoela proiektuaren «ikuskaritzarik» edota Artekariaren aldetik «aldez aurreko fiskalizaziorik», edota azpimarratu diren kreditu egoki eta behar hainbatekorik izateari buruzko zalantzak, baldin eta gogoan hartzen bada bai Artekaria, bai Udalaren Idazkaria, hau da, erabakien legezkotasuna zaintzeko arduradun goren direnak (krediturik badela, ikuskaritza, aldez aurreko fiskalizazioa eta bestelako obligazioak) Bilbao Kirolak zuzendaritza atalaren kide zirela.

Gertakarien errealitateari egokitzen ez zaion boluntarismo hutsa da esatea ez dagoela «proiektuaren nahitaezko ikuskapenik, horren helburua lege edo arauzko izaera duten xedapen orokorrak bete direla egiaztatzea izanik» (Txostenaren 6. orrialdea), ez dagoela «Artekaritzaren aldez aurreko fiskalizaziorik, horren helburua administrazioko espedientea ezargarri zaien xedapenei egokitzen zaiela egiaztatzea izanik» (5. orrialdea); eta hori guztia erakunde autonomo batean, oso-osorik jabetza udalarena duena, zeinetan legezkotasuna zaintzeko ardura handieneko karguak Udalaren Osokoan kargu horiek betetzen dituzten berberek betetzen dituztela eta zeinetan udalaren indar politiko guztiak dauden, non prozedura osoan zehar ez den adierazpen neurrigabeko horiek euskarrituko dituen iritzi ez juridiko-ekonomiko, ez politikorik adierazi.

4.- Hainbat alegaziori emandako tratamendua.

Agerikoa da fiskalizatutako erakundearen alegazioen azterketa literal hutsak, aurreko irizpenak aintzat hartuz gero, fiskalizazio-gai izan den erakundearen alegazio gehienak onartzea ekarriko zukeela, orri-oinean aipatzen diren bi kontseilariek aurkeztu dituzten boto partikularretan ageri den legez, eta honenbestez, laburraren mesedetan eta biak irakurri ostean, horiei atxikitzen natzaie.

Horregatik guztiagatik,

txostena aurrez adierazitako ideiak eta erabakiak aintzat hartuta erretiratu eta berregin behar zatekeen.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko irailaren 23a.

Herri Kontuen Euskal Epaitegiko kontseilaria,

JOSÉ M.ª GORORDO BILBAO.

Boto partikularra, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren kontseilari den Eusebio Melero Beaskoetxea jaunak «Bilboko La Peña kiroldegi eta aparkalekuko obraren esleipena, exekuzioa, harrera eta likidazioaren fiskalizazio txostenari» jarritakoa, zeinari Begoña Marijuan Arcocha eta José M.ª Gorordo Bilbao kontseilari jaun-andreak atxiki zaizkion, behin-betiko 2009ko irailaren 22ko osoko bilkuran onetsi zena.

HKEEren Osokoak, 2009ko irailaren 22an egindako bilkuran, goiburuan adierazitako fiskalizazio txostena onesteko erabakia hartu du eta Kontseilari honek bilkura hartan jakinarazi zuen legez, txosten horren edukiarekiko desadostasunen ondorioz gaurkoan boto partikular hau jaulkitzen du, eta hori guztia, honako irizpen eta gertakari hauek oinarri hartuta:

1.-Adierazpen honek Kontseilari honen irizpidea du oinarri, Osoko bilkuran jada adierazitako hainbat zioren baturak osatutakoa; hona hemen horiek:

- Bilboko Udalak aurkeztutako alegazioen azterketa eta analisia eta erakunde horrek aurkeztutako agirien alderaketa eta egiaztaketa, 1etik 23ra bitartean zenbakituak eta guztiak ere Kontseilari ororen eskura jarriak.

- Kode Zibilaren 3. artikuluak aipagai dituen arau juridikoen ezarpena, hitzez hitz zera dioena: «arauak hitzek testuinguruarekiko duten berezko adieraren arabera interpretatuko dira, aurrekari historiko eta legegintzazkoen arabera eta ezarri behar diren garaiko giza errealitatearen arabera, duten izaera eta helburuari formalki eutsiz».

- Zuzenbidearen printzipio orokorrak.

2.- Txostena eta alegazioak eztabaidatu zirenean Begoña Marijuán Arcocha Kontseilariak aldez aurreko auzi modura HKEEk 2004an Bilboko Udalaren fiskalizazioaren gainean izan zuen jokamoldea mahairatu zuen, 2006ko abenduaren 19an HKEEren osokoak onetsi zuena. Bertan, Bilbao Kirolak erakunde autonomoari zegokionez, «La Peña kiroldegiaren eraikuntza» lanaren kontratua fiskalizatu zen. Fiskalizazio horrek txostenaren 116-117 orrialdeetan jasotako hainbat akats besarkatzen zituen.

Kontseilari honek Lehendakariari eskatu zion Osokoan onesteko aurkeztu zen txostena etenda utz zezala eta ez zezala horren gaineko inongo ekintza formalik gauzatu, harik eta txosten berria 2004an aurrez egindakora egokitu ez zedin bitartean, jada epaitutako gauzaren printzipioa ezarriz, batik bat, eztabaidan aurkeztutako datuetatik eratorri denean egungo txostena eta 2004koa idatzi zuen taldea bat bera izan dela, buru den Kontseilaria ere bera izaki.

Epaitutako gauzaren printzipioa Zuzenbide Prozesalaren institutua da, segurtasun juridikoaren babes modura jarria, ezen hura gabe ebazpenetan ziurgabetasun juridikoa sortuko bailitzateke. HKEEk txosten berria egin du Bilboko Udalaren gainean, subjektuaren nortasuna, xedea eta kausa bat bera izanik.

Aurkeztutako proposamena bozkatu eta gaitzetsia izan zen eta honenbestez, 2004ko txostena sustraitik eraldatu zen, izan ere oraingo txostena baliatuta iritzi berriak gaineratu baitzaizkio orduko hari, aurrez fiskalizatutako kontratuaren balioa zalantzan jartzen dutenak, hala nola Administrazio Klausula Partikularren Pleguari buruzko auziak (idazkera, onespena eta txosten juridikoa), kontratuaren izaera juridikoa aldatzeaz gain (obra kontratua, APKLTBren 6. artikulua ezartzea, e.a.).

3.- Proiektuaren idazkeraz eta obra zuzendaritzaz

- Txostenean aipatu da espedientean ez daudela jasoak Administrazio Klausula Partikularren Pleguei buruzko txosten juridikoak, ez kreditu egoki eta behar adinakorik badagoelako txostenik, ez Artekaritzaren aldez aurreko fiskalizaziorik ere.

1 zenbakiko dokumentua (Kirolaren Udal Institutuaren/KUI Zuzendaritza Batzordearen akta, 2000ko apirilaren 13koa) eta 3 zenbakiko dokumentua (Kirolaren Udal Institutuaren/KUI Zuzendaritza Batzordearen akta, 2002ko otsailaren 14koa) alderatzetik ondorioztatzen da Zuzendaritza Batzordeak aho batez Bilbao Kirolak-en obra, zerbitzu eta hornigaietarako kontratazioko Klausula Partikularren Plegu orokorrak onestea erabaki du, Erakundearentzat berariazko gerta daitezen ezaugarriekin, Udalaren Osokoak horren gainean egin zuen onespen berari jarraiki, 53/1999 legea indarrean sartu izanaren ondorioz (22. eta 23. orr., 1. zk.ko dokumentua).

Honez gain, Administrazio Klausula Partikularren Pleguak eta Baldintza Teknikoenak ere aho batez onartu ziren, Alde Zahar eta La Peña kiroldegiak eraikitzeko egitasmoetan eta obra zuzendaritzetan buru egingo dutenak, biak ere lehiaketa prozedurari jarraiki (11. orr., 3. agiria). Agiri horren 9. orriak aipatutako kontratazioaren laburpen bat barne hartzen du, kontratu mota, lehiaketa mota, exekuzio epea, proposamenak aurkezteko epea, lehiatzaileen sailkapena eta horien dokumentazioa, esleipenerako baloraketa irizpideak, behin-betiko bermea eta berme epea bereiziz.

Bilbao Kirolak erakundeari aholkularitza juridikoa ematea Erakundearen Idazkariari dagokio, Udalbatzaren Idazkaria edo eskuordetzen duen Zuzenbidean Lizentziatu titulua duen erakundeko langilea izan ohi dena.

Erakundeko Artekariaren -aldi berean Bilboko Udalaren artekari dena- edo eskuordetzen duen funtzionarioaren egitekoak, ekonomia-finantzazko eta aurrekontuzko kudeaketaren kontrola eta barne fiskalizazioa dira.

Aipatutako ekintzetan ez dago erasota eragozpen, oztopo, legez kontrakotasun akats edo behar hainbateko krediturik ez dagoelako inongo oharrik, ez gastuaren egiteko fiskalizatzailearen, ez Zuzendaritza Batzordearen erabaki formalei legezko babesa emateko fede-emaile publikoen aldetik, eta honenbestez, alegazio horiek baitetsi egin behar dira.

- HKEEren txostenak dio proiektu eta obra zuzendaritzaren kontratu aldaketaren kostua ez zela obra publikoa emateko kontratuan zehaztutako partzelako prezioan jasanarazi.

Honen gainean Udalak egindako alegazioan adierazitakoa berresten dut, zera, partzelaren prezioa lehiatzaileak finkatzen duela, Udalak zehaztutako prezio gehienekoa alde batera, eta ez dagoela proiektuen kostuak kontratistari jasanarazi behar izateko legezko obligaziorik, Administrazio Kontrataziorako Aholkularitza Batzordearen irizpenek erakusten duten moduan.

Suposamendu honetan, beraz, aurkeztutako alegazioa onartzea dagokio, udal jarduera zuzenbidearen arabera gauzatu baita.

4.- Kiroldegiaren eraikuntzaz eta aparkalekuaren emakidaz.

- Txostenak dio ez dagoela proiektua onesten duen kontratazio atalaren ebazpenik; ordea, 6. dokumentua (2003ko azaroaren 12ko Zuzendaritza Batzordearen akta) geldiro irakurriz gero ikus daiteke Aztergai Zerrendaren 5. atalean bertaratutako kide guztiek, Idazkariaren eta Artekariaren presentziarekin, erabaki zutela La Peña kiroldegia eraikitzeko pleguaren onespen proposamena egitea eta klausulatuaren laburpen taula txertatzen da, kontratu moldea, lizitazio aurrekontua, exekuzio epea, proposamenak emateko epea, lehiatzaileen sailkapen eta erantsitako dokumentazioa, baloraketa irizpideak, behin-behineko eta behin-betiko bermea eta berme-epea barne hartzen dituena. Zuzendaritza Batzordearen erabakiak, beraz, kontratazio espedientearen onespena dakar, eta horietako agiri bat nahitaez proiektu teknikoa da, lizitazioaren ezaugarri tekniko nagusienak laburbiltzen dituena; horren lehiaketarik egin gabe ezinezkoa da obra bat lizitazioan ateratzea.

Hein berean zigortzen du Udalbatzak Bilbao Kirolak-en Zuzendaritza Batzordearen aho batekotasuna 2003ko azaroaren 27an egindako bilkuran, bertako aktan erasota dagoen moduan; izan ere, Aztergai Zerrendaren 32. atalean eta Hezkuntza, Gazteria eta Kirolak alorrari dagokionez -zeinaren baitako zen Bilbao Kirolak erakundea- honako hitzez hitzeko edukia onetsi baitzen:

«Primero.- Aprobar el pliego de prescripciones económico-administrativas de la concesión del aparcamiento incluido en el expediente de contratación de obras de construcción del polideportivo de La Peña (obras de construcción del polideportivo y concesión de obras del aparcamiento de vehículos para residentes).

Segundo.- Notificar esta Resolución a Bilbao Kirolak a fin de que proceda a tramitar el expediente de contratación».

Bilboko udal egituraren barruan prozedura hau saihestea (eskumena duen atalak onestea) Udal Erregelamendu Organikoa (UEO) saihestea da, Udalaren atal juridiko nagusi dena; honen gainean euskarritzen dira funtzionamenduko barne prozedura guztiak, Osokoa, Osoko bilkurak prestatzeko Batzordeak, talde politiko eta zinegotzi guztien eskurako espediente administratiboak eta Udalaren egiteko juridiko-publiko eta teknikoen aribiderako beharrezko diren dokumentazio, egitasmo, plan eta gainerako testuak.

- Txostenak berriz Pleguen gaineko txosten juridikorik ez dagoela aipatzen du. 2000ko apirilaren 13ko Zuzendaritza Batzordearen aldez aurreko akordiotik (1 zk.ko dokumentua), hitzez hitzeko edukiak zalantza izpirik uzten ez duela, non udal Plegu Ereduzkoak onesten diren, 2003ko azaroaren 12ko erabakira, jada aurrez adierazi dugun bezala, Aztergai Zerrendaren 5. atalak Pleguen eta ezaugarri teknikoen berariazko onespena besarkatzen duena, Idazkariaren eta Artekariaren presentzia beren-beregikoarekin, berretsia geratzen da aipatutako pleguen balioztatze juridikoa.

- Txostenak berresten du artekaritzaren aldez aurreko fiskalizaziorik ez dagoela erasota.

6. agiria zehaztasunez eta artaz irakurriz gero (2003ko urriaren 12ko Zuzendaritza Batzordearen akta), aztergai zerrendaren 5. atalean, 19. orrialdean, hitzez hitz zera dio:

«Para la financiación de la parte de construcción del polideportivo, existen los siguientes recursos provenientes de la transferencia de capital aprobada por el Pleno del Ayuntamiento de Bilbao, en sesión de enero de 2003, y que alcanza a 4.102.662, correspondiente a los siguientes años:

2003: 782.147 euros; reservados en documento A 3733, de 10 de marzo de 2003.

2004: 1.547.010 euros.

2005: 773.505 euros.»

2003ko martxoaren 10eko A 3733 agiria, honako espediente honen lizitazioari aurre egiteko eskumena duen atalak aldez aurretik fiskalizatutako Gastu Baimenari erreferentzia egiten diona.

Kontularitza-aurrekontu eta fiskalizazioko aribidean, gerora D faseari, esleipenari, ekiteko beharrezko den kreditu erreserba da.

- Txostenak ezarpen lizentzia eza, azaroaren 10eko 4/1995 Legearen arabera, lege-hauste modura jasotzen du.

Hirigintzako lizentziei eta izapideari buruzko Udal Ordenantzak ezarpen esparruz kanpo uzten ditu udal alor ezberdinek sustatutako lanak eta baita bere meneko diren Entitate, Sozietate eta gainerako Erakundeek sustatutakoak ere.

Udala, ezarpen lizentziaren kontzeptua oinarri hartuta, eskatzaile eta emaile izango zatekeen. 9, 10 eta 11 agiriak egiaztatzearekin, La Peña kiroldegiak araudiak eskatzen dituen nahitaezko kontrolak izan ditu.

- Kontratuaren exekuzioari dagokionez, ondorioen atalean jaso da aurrekontua areagotu egin dela jatorrizko kontratuan 10 aldaketa egin izanaren ondorioz. Badirudi ez dagoela egiaztatua horien lege-haustea, guztiak ere Administrazio Publikoetako Kontratuen Legearen edukiari jarraiki izapidetu eta justifikatu baitira (12tik 20ra bitarteko agiriak). Honenbestez, horren literala kentzea da egokia.

- HKEEren txostenak zalantzan jartzen du Bilbao Kirolak-i aparkalekuaren emakida lehiatzeko egindako udal-aginduaren legezkotasuna, udalaren berariazko egintza administratiborik ez dagoelako.

Adierazpen horri jada aurrez aipatutako 6. eta 23. agirien irakurketak egiten die aurka; baita txostengile honek mahairatutako azalpen eta argudioek ere. Berriz adierazi nahi dut, Bilbao Kirolak-en Zuzendaritza Batzordeak Udalbatzak duen ordezkaritza politiko bera duela.

- Kendu egin behar da bideragarritasun azterketarik ez dagoela, espediente hau izaera mistoa duen kontratu bakarra baita, kiroldegia eraikitzeko lanak eta egoiliarrentzat aparkalekuaren eraikuntza eta ustiapenaren emakida besarkatzen dituena; ordea, lehenengoa nagusitu da lizitazioaren zenbatekoan duen bolumenagatik, AKPTren 6. artikuluak jasotzen duen moduan, «... ikuspegi ekonomikoa oinarri hartuta garrantzia handien duen prestazioaren izaera nagusituko da» esaten baita.

Kasu honetan lizitazio prozesu bakarra, kontratu bakarra, esleipen bakarra eta esleipen hartzaile bakarra dago. Aurkakoak lizitazio prozesu paraleloak behar lituzke, kontratu bikoitza eta esleipen bikoitza eta honenbestez, KPTBtik eratorritako bideragarritasun azterketa ez da nahitaezkoa.

- Lizitazioaren legezkotasuna auzitan jartzen da HAPOz beste egin delako; baina, publikoa eta guztiez jakina da lizitazio hori udalaren jabetza publikoko lursailen gainean egin zela eta hirigintzako kalifikazioa ekipamenduzkoa zela, airean, zoruan eta sestrapean (lur azpian) eraikitzea bideratzen zuena, bai kiroldegia, osasun zentroa, barruti gunea edo kultur ekipamendua eta aparkalekua.

Espediente honen udal bizitza administratiboko inongo unetan ez da lizitazio hori eragotzi, ez Bilbao Kirolak-en Zuzendaritza Batzordeko kideek, ez Udalbatzako kideek, ezta horiek babesteko atalek ere, Idazkaritza Nagusiak edo Udal Artekariak, kasu.

Espediente hau guztia, agerian utzi den legez, udal talde politiko guztien eskura egon da Osoko Batzorde Prestatzaileetan, guztia UEOaren arabera.

- Berriz ere jarri da auzitan aparkalekuko partzela kopurua aldatu izanaren legezkotasuna, une horretan HAPOk egindako aurreikuspenak gainditzeagatik. Horren gainean esan behar da 2003ko azaroaren 27ko Udalbatzak onetsi duena helburu horretarako erabilgarri dagoen espazio global bat dela eta zehazten den partzela kopurua izango dela proiektuaren egiazko exekuzioan gauzatuko dena.

- 77 aparkaleku berrerosteko eragiketaren legezkotasuna auzitan jartzeak 2008ko irailaren 5eko Gobernu Batzordearen erabakia barne hartu behar du, zeinetan berrerostea gauzatzeko bi urteko epea behin igaroa delarik, prezioa ordaintzeko erabakia hartzen baita.

Ezabatu egin behar da artxiboaren destinoari egiten zaion erreferentzia, izan ere, ez baita erabaki irmorik hartu erreskatatutako aparkalekuen norakoaz, Udalak aurkeztutako alegazioan ageri den legez.

5.- Bilboko Udalak aurkeztutako alegazioen ondorioz jasotako erantzunei dagokienez.

Aurkeztutako alegazioei erantzun orokor modura ematen zaien 1. oharraren edukiak izaera orokorreko irizpena besarkatzen du, Epaitegi honek ezagun duen txostenari txertatu beharreko ondorio bat gehiago modura hartua izan daitekeena eta horren ondorioz, fiskalizazio-gai den erakundearentzat, Bilboko Udalarentzat, alegazioetarako izapide berri modura.

HKEEren txostenek duten izaera publikoak eta honenbestez, orain eztabaida-gai eta auzi-gai dugun honenak, behin ofizialki argitara ematen denean berretsia delarik, Udalari bere burua defendatzeko printzipioa erabiltzeko aukera eragotziko dio auzi-gai den txostenean irizpen hau barne hartuta, fiskalizazio-gai den erakundeari audientzia izapidea eman ez diola. Horregatik guztiagatik, ezabatu eta kendu egin behar da behin-betiko txostenetik, Bilboko Udala babesik gabe uzten baitu.

Horregatik guztiagatik,

Txostena jaso eta berregin egin behar zatekeen, aurrez adierazitako ideiak eta erabakiak aintzat hartuta.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko irailaren 23a.

Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren kontseilaria,

EUSEBIO MELERO BEASKOETXEA.


Azterketa dokumentala