Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2010eko otsailaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Herrizaingo Saila
752

ERABAKIA, 2010eko otsailaren 8koa, 2009ko uztailaren 30eko Ebazpenaren bitartez (irailaren 4ko EHAA, 170 zk.) deitutako Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente kategorian sartzeko hautaketa prozeduraren oposizio probak zehazteaz, garatzeaz eta ebaluatzeaz arduratzen den Epaimahai Kalifikatzailearena.

2009ko uztailaren 30eko Ebazpenaren bitartez (irailaren 4ko EHAA, 170 zk.) deitutako Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente kategorian sartzeko hautaketa prozeduraren oposizio probak zehazteaz, garatzeaz eta ebaluatzeaz arduratzen den epaimahaiaren idazkariak, ondorengoa

ZIURTATZEN DU:

Aipatutako epaimahaiak 2010eko otsailaren 8an izandako bileran, eta Deialdiaren Zortzigarren Oinarriko 6. zenbakian ezarritakoarekin bat etorriz, ondorengo erabakiak hartu direla:

Lehenengoa.- Oposizioko hirugarren proba gainditu duten izangaien zerrenda -eskabide zenbakiaren bitartez identifikatutakoena- argitaratzea, I. eranskinean xedatutakoaren arabera.

Bigarrena.- Oposizioko hirugarren proba ez gainditzeagatik hautaketa prozesutik kanpo geratzen diren izangaien zerrenda -eskabide zenbakiaren bitartez identifikatutakoena- argitaratzea, II. eranskinean xedatutakoaren arabera.

Erabaki horiek ez dute administrazio-bidea agortzen, eta beraz, haren kontra Gorabidezko Errekurtsoa jarri ahal izango diote interesatuek Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariari, argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 legearen 114. eta ondorengoetan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

Aipatutako errekurtsoa egintza eman duen organoari edota Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariari jarri ahal izango zaio.

Hiru hilabeteko epea dago aurkeztuko diren errekurtsoen ebazpena emateko eta jakinarazteko, errekurtso horiek eskudun organoaren Erregistroan sartzen direnetik. Ebazpena jaso gabeko epe hori igaro ondoren, errekurtsoa gaitzetsitzat emango da. Gorabidezko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izango da jarri beste errekurtso administratiborik, 30/1992 legearen 118.1 artikuluan ezarritako kasuetan ohiz kanpoko berraztertzeko errekurtsoa salbu.

Arkaute, 2010eko otsailaren 8a.

EPAIMAHAIAREN IDAZKARIA.

EPAIMAHAIBURUA.

I. ERANSKINA / ANEXO I

OPOSIZIO-ALDIKO HIRUGARREN PROBA GAINDITU DUTEN IZANGAIEN ZERRENDA, ESKABIDE ZENBAKIAREN BITARTEZ IDENTIFIKATUTAKOENA

ASPIRANTES QUE SUPERAN LA TERCERA PRUEBA DE LA FASE DE OPOSICIÓN, IDENTIFICADOS MEDIANTE SU NÚMERO DE SOLICITUD

(Ikus .PDF)

II. ERANSKINA / ANEXO II

HAUTAKETA PROZEDURATIK BAZTER GERATUTAKO IZANGAIEN ZERRENDA, KANPO GERATU IZANAREN ARRAZOIAK ADIERAZIZ

ASPIRANTES QUE QUEDAN EXCLUIDOS DEL PROCEDIMIENTO SELECTIVO, CON EXPRESIÓN DE LA CAUSA DE EXCLUSIÓN

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala