Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2010eko otsailaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun eta Kontsumo Saila
751

1/2010 EBAZPENA, urtarrilaren 4koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena; honen bidez, hutsik dagoen destino bat esleituko da txanda librean, osasun-diplomadunen lanbide-taldean, erizain kategoriako destinoa betetzeko, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 Ebazpenaren bidez onartu ziren Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze-probak arautuko dituzten oinarri orokorrak. 2006ko urriaren 24ko EHAAn argitaratu ziren, 203. zenbakian.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1086/2006 Ebazpenaren bidez pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, osasun diplomatuen lanbide-taldean, erizain kategoriako destinoak (Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeak) betetzeko aukeraketa-probetarako deia egin zen. Deialdi hori 2006ko urriaren 24ko EHAAn (203. zenbakia) argitaratu zen.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 9ko 3706/2008 Ebazpenaren bitartez, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, osasun-diplomadunen lanbide-taldean hutsik zeuden erizain kategoriako txanda libreko destinoak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ziren.

Osakidetzako Administrazio Kontseiluak erabakia hartu zuen 2009ko azaroaren 25ean, non onartu egin baitzuen -zati batean- interesdunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa eta, ondorioz, zuzendari nagusiaren urriaren 9ko 3706/2008 Ebazpenez María Mercedes Díaz de Guereñu Marini Gurutzetako ospitalean esleitutako destinoa indargabetu egiten da eta beste destino bat esleitzen zaio Santiagoko ospitalean.

Horregatik guztiagatik eta langileak direla-eta indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, ondokoa

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Osakidetzako zuzendari nagusiaren urriaren 9ko 3706/2008 Ebazpenez destinoa esleitu zitzaion María Mercedes Díaz de Guereñu Marini Gurutzetako ospitalean, eta honen bidez indargabetu egiten dira esleipena eta destinoaz egin zuen jabetza.

Bigarrena.- Maria Mercedes Díaz de Guereñu Marini destinoa esleitzen zaio Santiagoko ospitalean, hala baitagokio lortutako puntuen eta destino-aukeraketaren arabera. Ebazpen honen eranskinean dago jasota.

Hirugarrena.- Esleipendunak hilabeteko epea izango du dagokion destinoko lanpostuaz jabetzeko; epe hori esleipen-ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da.

Destinoko lanpostuaz jabetzeko ekitaldia Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren Zuzendaritza Nagusian izango da, egoitza zentralean, izangaiak aldez aurretik zita eskatuta, eta izangaiak dokumentazio hau aurkeztu beharko dute ekitaldi horretan:

- NANaren fotokopia konpultsatua, edo pasaportea edo gidatzeko baimenarena edo Europako Batasuneko beste estatu kide batzuen edo Europako Espazio Ekonomiko beste estatu batzuen agiri baliokidearena, eta bai Europako Batasunaren Ituna dela-eta edo legez Espainiak sinaturik dituen hitzarmenetako beste estatu batzuen aipatu agiriena ere, baldin langileei joan-etorriak egiteko eskubide aitortzen bazaie; eta kasua bada, 6.2.a) oinarriko 3. paragrafoan aipatutako dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.

- Kolegiatua izateari buruzko ziurtagiria, baldin eta deialdiko oinarri espezifikoetan hala eskatzen bada.

- Zinpeko aitorpena edo hitzematea, honako hau jakinarazteko: ez direla diziplina-espediente baten bidez inongo administrazio publikotako zerbitzutik bereizi eta ez daudela zeregin publikoetan jarduteko gaitasun gabetuta.

- Azterketa medikoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Prebentzio-zerbitzuak emandakoa, destinoko lanpostua behar bezala betetzeko gaikuntza psikofisikoa dutela egiaztatzeko.

- Elbarri-egoera aitortuta duten izangaiek, berriz, azterketa mediko horretan egiaztatu behar dute behar besteko gaitasuna dutela esleitu dakiekeen destinoko lanpostua betetzeko; horretaz gain, hala behar izanez gero, txosten berean adierazi beharko dute lanpostuan zein moldaketa egin behar den minusbaliatuaren lanari egokitzeko.

Antolamendu Sanitarioaren Legeko hirugarren xedapen iragankorrean txertatutako pertsonal administratiboa -aldi baterakoak eta kontratupekoak- izendapenaren eta jarduneko zerbitzuen dagoeneko destinoaz jabetzearen fotokopia konpultsatua ere aurkeztu beharko du.

Esleipendunek, ezarri zaien epean, eskatutako agiriak aurkezten ez badituzte edo, agiriak aztertuta, 6,2 oinarri-arauan eskatutako betekizunen bat bete gabe dutela ikusten bada, ez dute estatutupeko langile gisa esleitu zaien lanpostuaz jabetzerik izango, eta baliorik gabe geratuko dira ordura arteko jarduketak; horrez gain, erantzukizuna ere eskatu ahal izango zaie hasierako eskaera faltsutzeagatik.

Era berean, interesatuei jakinarazten zaie lanpostuaz jabetzeko ekitaldira dagokion epearen barruan edo, hala badagokio, emandako luzapenean, aurkeztu ezean, galdu egingo dituztela hautaprobei buruzko ebazpenetan aitortu zitzaizkien eskubideak.

Orain arte adierazitakoari jarraituz, lanpostuaz jabetzen direnak egin beharreko eginbideak egin eta hurrengo egunean hasiko dira lanean, osasun-zerbitzuen barruan esleitu zaien erakundean.

Laugarrena.- Hautaketa-prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 14. puntuan agindutakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko urtarrilaren 4a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.

ERANSKINA/ANEXO

KATEGORIA: ERIZAINA

CATEGORÍA: ENFERMERO/A

LANPOSTU FUNTZIONALA: ERIZAINA

PUESTO FUNCIONAL: ENFERMERO/A

IREKIA - DESTINOEN ESLEIPENA

ADJUDICACIÓN DE DESTINOS - LIBRE

NAN

DNI IZEN-ABIZENAK

NOMBRE Y APELLIDOS ZERBITZUETAKO ERAKUNDEA

ORGANIZACIÓN DE SERVICIOS DESTINOA

DESTINO HE

PL DERRIG. DATA

FECHA PRECEP.

16286732 Díaz de Guereñu Marin, M.ª Mercedes Santiago Ospitalea

Hospital Santiago Santiago Ospitalea

Hospital Santiago 2


Azterketa dokumentala