Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

250. zk., 2009ko abenduaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ekonomia eta Ogasun Saila
Kultura Saila
6796

635/2009 Dekretua, abenduaren 22koa, Gasteiz Irratia / Radio Vitoria SA Sozietate Anonimo Publikoaren kapital-zabalkuntzan partaidetza izateko, Euskal Irrati Telebista / Radio Televisión Vasca Ente Publikoari baimena emateko dena.

Euskadiko Ondareari buruzko azaroaren 6ko 2/2007 Legeko 110 artikuluak honako hau ezartzen du: Enpresa-ondarea osatzen duten ondasunak eta eskubideak eskuratzeko, aurretiaz, Gobernu Kontseiluaren baimena beharko da, Dekretu bidez emana, eta horretarako proposamena, berriz, ondareari buruzko eskumenak dituen saileko buruak eta, zuzenean nahiz bitarteko erakunde baten bidez, sozietatea loturik duen edo loturik izango duen saileko buruak egin beharko dute, biek batera. Dekretu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, baina, edonola ere, ematen den egunetik aurrera izango da indarrean.

Sozietatearen helburua da: irudiak eta soinuak batera ekoitzi eta transmititzea, hain justu ere uhinen edo kableen bitartez oro har publikoarengana ailegatzeko, berehalakoan edo tarteko bat dela. Betiere, arlo hauek lantzeko: informazioa, kultura, arteak, aisialdia, komertziala, publizitatea, eta bai hezkuntza-sistemarekin elkarlanean aritzea, euskal kultura sustatu eta zabaltzea, bereziki euskara sustatu eta garatzea eta guzti horien osagarriak diren jarduerak ere.

2009ko azaroaren 30ean, Gasteiz Irratia / Radio Vitoria SA Sozietate Anonimo Publikoaren Batzar Nagusi Unibertsal eta Ezohikoak sozietatearen kapitala zabaltzea erabaki zuen, zehazki, hogeita bederatzi mila bederatziehun eta hogeita bi euro eta hirurogeita hamabost (29.922,75) zentimotan, betiere, laurogeita zazpi euro eta hirurogeita hamabost zentimoko (87,75) balio nominaleko hirurehun eta berrogeita bat (341) akzio berrien jaulkipena eginez; akzio horiek korrelatiboki zenbakituko dira, 16.590etik 16.930era, biak barne.

Euskal Irrati Telebista / Radio Televisión Vasca SA sozietate horretan bazkide bakarra denez, aipatutako sozietatean bazkide bakarraren eskubideez balia daiteke, eta lehen idatz-zatian zehaztutakoarekin bat etorriz, akzio berriak eskuratzeko, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena behar du.

Azkenik, Lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 15,2 artikuluan xedatutakoaren arabera, Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoa den Euskal Irrati Telebista / Radio Televisión Vasca Kultura Sailari atxikita dago.

Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak eta Kulturako sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko abenduaren 22an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.- Euskal Irrati Telebista / Radio Televisión Vasca Ente Publikoari baimena ematea Gasteiz Irratia / Radio Vitoria SA Sozietate Anonimo Publikoaren kapital-zabalkuntzan parte hartzeko. Zabalkuntza hori hogeita bederatzi mila bederatziehun eta hogeita bi euro eta hirurogeita hamabost zentimokoa da (29.922,75), eta laurogeita zazpi euro eta hirurogeita hamabost zentimoko (87,75) balio nominaleko hirurehun eta berrogeita bat (341) akzio berriko jaulkipenaz egiten da.

Euskal Irrati Telebista / Radio Televisión Vasca Ente Publikoak hartutako partaidetza burututako zabalkuntzaren % 100ekoa da; beraz, Euskal Irrati Telebista / Radio Televisión Vasca Ente Publikoak aipatutako zabalkuntzaren ondoren sozietatean duen partaidetza milioi bat laurehun eta laurogeita bost mila seiehun eta zazpi euro eta berrogeita hamar zentimokoa da (1.485.607,50), hamasei mila bederatziehun eta hogeita hamar (16.930) akziotan banatua, laurogeita zazpi euro eta hirurogeita hamabost zentimoko (87,75) balioa duelarik akzio bakoitzak. Horrek Sozietatearen kapitalaren % 100 egiten du.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2009ko abenduaren 22an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

CARLOS AGUIRRE ARANA.

Kulturako sailburua,

MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.


Azterketa dokumentala