Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

250. zk., 2009ko abenduaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ekonomia eta Ogasun Saila
Kultura Saila
6795

634/2009 Dekretua, abenduaren 22koa, Eusko Irratia / Radiodifusión Vasca SA Sozietate Anonimo Publikoaren kapital-zabalkuntzan partaidetza izateko, Euskal Irrati Telebista / Radio Televisión Vasca Ente Publikoari baimena emateko dena.

Euskadiko Ondareari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintza Dekretuaren 110. artikuluan honako hau ezartzen da: enpresa-ondarea osatzen duten ondasunak eta eskubideak eskuratzeko, aurretiaz, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena beharko da, Dekretu bidez emana, eta horretarako proposamena, berriz, ondareari buruzko eskumenak dituen saileko buruak eta, zuzenean nahiz bitarteko erakunde baten bidez, sozietatea loturik duen edo loturik izango duen saileko buruak egin beharko dute, biek batera. Dekretu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, baina, edonola ere, ematen den egunetik aurrera izango da indarrean.

Sozietatearen helburua da: irudiak eta soinuak ekoiztea eta transmititzea, hain justu ere uhin edo kableko emanaldi erradiolektrikoen bidez oro har publikoarengana edo horren sektore batengana ailegatzeko, berehalakoan edo tarteko bat dela. Betiere, arlo hauek lantzeko: informazioa, kultura, arteak, aisialdia, komertziala, publizitatea, eta bai hezkuntza-sistemarekin elkarlanean aritzea, euskal kultura sustatu eta zabaltzea, bereziki euskara sustatu eta garatzea eta horien guztien osagarriak diren jarduerak ere.

2009ko azaroaren 30ean, Euskal Telebista / Televisión Vasca SA Sozietate Anonimo Publikoaren Batzar Nagusi Ezohiko eta Unibertsalak sozietatearen kapitala zabaltzea erabaki zuen, euro bat eta zortzi zentimoko (1,08) balio nominaleko berrehun eta laurogeita hemeretzi mila bederatziehun eta laurogeita hemeretzi euro eta hamasei zentimoko (299.999,16) berrehun eta hirurogeita hamazazpi mila eta zazpiehun eta hirurogeita hamazazpi (277.777) akzio berriko jaulkipena eginez; 3.176.748tik 3.454.524ra arteko zenbakiak izango dituzte, hurrenez hurren (biak barne).

Euskal Telebista / Televisión Vasca SA sozietatean bazkide bakarra da Euskal Irrati Telebista / Radio Televisión Vasca. Eta Hori dela-eta, akzio berriekiko dituen eskubideez baliatu daiteke, eta lehen idatz-zatian zehaztutakoarekin bat etorriz, akzio berriak eskuratzeko, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena behar du.

Azkenik, Lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 15.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoa den Euskal Irrati Telebista / Radio Televisión Vasca Kultura Sailari atxikita dago.

Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak eta Kulturako sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko abenduaren 22an egindako bilkuran gaia aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.- Euskal Irrati Telebista / Radio Televisión Vasca Ente Publikoari baimena ematea Eusko Irratia / Radiodifusión Vasca SA Sozietate Anonimo Publikoaren kapital-zabalkuntzan parte hartzeko. Zabalkuntza hori berrehun eta laurogeita hemeretzi mila bederatziehun eta laurogeita hemeretzi euro eta hamasei zentimokoa da (299.999,16), eta euro bat eta zortzi zentimoko (1,08) balio nominaleko berrehun eta hirurogeita hamazazpi mila zazpiehun eta hirurogeita hamazazpi zentimoko (277.777) akzio berriko jaulkipena eginez burutuko da.

Euskal Irrati Telebista / Radio Televisión Vasca Ente Publikoak hartutako partaidetza burututako zabalkuntzaren % 100ekoa da; beraz, Euskal Irrati Telebista / Radio Televisión Vasca Ente Publikoak aipatutako zabalkuntzaren ondoren sozietatean duen partaidetza hiru milioi zazpiehun eta hogeita hamar mila zortziehun eta laurogeita bost euro eta laurogeita hamabi zentimokoa da (3.730.885,92), hiru milioi laurehun eta berrogeita hamalau mila bostehun eta hogeita lau (3.454.524) akziotan banatua, euro bat eta zortzi zentimoko (1,08) balioa duelarik akzio bakoitzak. Horrek Sozietatearen kapitalaren %100 egiten du.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2009ko abenduaren 22an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

CARLOS AGUIRRE ARANA.

Kulturako sailburua,

MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.


Azterketa dokumentala