Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

250. zk., 2009ko abenduaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ekonomia eta Ogasun Saila
Kultura Saila
6793

632/2009 DekretuA, abenduaren 22koa, Euskal Telebista / Televisión Vasca SA Sozietate Anonimo Publikoaren kapital-zabalkuntzan partaidetza izateko, Euskal Irrati Telebista-Radio Televisión Vasca Ente Publikoari baimena emateko dena.

Euskadiko Ondareari buruzko Legearen Testu Bateratua onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintza Dekretuaren 110. artikuluan honako hau ezartzen du: enpresa-ondarea osatzen duten ondasunak eta eskubideak eskuratzeko, aurretiaz, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena beharko da, Dekretu bidez emana, eta horretarako proposamena, berriz, ondareari buruzko eskumenak dituen saileko buruak eta, zuzenean nahiz bitarteko erakunde baten bidez, sozietatea loturik duen edo loturik izango duen saileko buruak egin beharko dute, biek batera. Dekretu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, baina, edonola ere, ematen den egunetik aurrera izango da indarrean.

Sozietatearen helburua da: irudiak eta soinuak ekoiztea eta transmititzea, hain justu ere uhinen edo kableen bitartez oro har publikoarengana ailegatzeko, berehalakoan edo tarteko bat dela. Betiere, arlo hauek lantzeko: informazioa, kultura, arteak, aisialdia, komertziala, publizitatea, eta bai hezkuntza-sistemarekin elkarlanean aritzea, euskal kultura sustatu eta zabaltzea eta bereziki euskara sustatu eta garatzea ere.

2009ko azaroaren 30ean, Euskal Telebista / Televisión Vasca SA Sozietate Anonimo Publikoaren Batzar Nagusi Ezohiko eta Unibertsalak sozietatearen kapitala zabaltzea erabaki zuen, lau milioi seiehun eta laurogeita bederatzi mila bederatziehun eta laurogeita hemeretzi euro eta hirurogeita sei zentimotan (4.689.999,66), sei euro eta zentimo bateko (6,01) balio nominaleko zazpiehun eta laurogei mila hirurehun hirurogeita sei (780.366) akzio berrien jaulkipena eginez. Akzio horiek korrelatiboki zenbatuak dira, 15.013.049tik 15.793.414ra, biak barne.

Ente Publikoa Euskal Telebista / Televisión Vasca sozietatean bazkide bakarra da Euskal Irrati Telebista / Radio Televisión Vasca SA da. Eta hori dela-eta, akzio berriekiko dituen eskubideez baliatu daiteke, betiere lehen idatz-zatian zehaztutakoarekin bat etorriz eta Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena izanik.

Azkenik, Lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 15,2 artikuluan xedatutakoaren arabera, Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoa den Euskal Irrati Telebista / Radio Televisión Vasca Kultura Sailari atxikita dago.

Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak eta Kulturako sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko abenduaren 22an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.- Euskal Irrati Telebista / Radio Televisión Vasca Ente Publikoari baimena ematea Eusko Irratia-Radiodifusión Vasca SA Sozietate Anonimo Publikoaren kapital-zabalkuntzan parte hartzeko. Zabalkuntza hori lau milioi seirehun eta laurogeita bederatzi mila bederatziehun eta laurogeita hemeretzi euro eta hirurogeita sei zentimokoa da (4.689.999,66), eta euro bat eta zortzi zentimoko (6,01) balio nominaleko zazpiehun eta laurogei mila hirurehun hirurogeita sei (780.366) akzio berrien jaulkipenaz egiten da.

Euskal Irrati Telebista / Radio Televisión Vasca Ente Publikoak hartutako partaidetza burututako zabalkuntzaren % 100ekoa da; beraz, Euskal Irrati Telebista / Radio Televisión Vasca Ente Publikoak aipatutako zabalkuntzaren ondoren sozietatean duen partaidetza laurogeita hamalau milioi bederatziehun eta hamazortzi mila laurehun eta hamazortzi euro eta hamalau zentimokoa da (94.918.418,14), hamabost milioi zazpiehun eta laurogeita hamahiru mila laurehun eta hamalau (15.793.414) akziotan banatua, sei euro eta zentimo bateko (6,01) balioa duelarik akzio bakoitzak. Horrek Sozietatearen kapitalaren % 100 egiten du.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2009ko abenduaren 22an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

CARLOS AGUIRRE ARANA.

Kulturako sailburua,

MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.


Azterketa dokumentala