Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

250. zk., 2009ko abenduaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Ekonomia eta Ogasun Saila
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
6785

627/2009 Dekretua, abenduaren 22koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2009ko ekitaldiko aurrekontuko «Espainiako Sektore Publikoarekiko Finantza Harremanak» 9211 programan diru-sarrerak lortu direla-eta, «Teknologia» 5413 programan 7.616.799 euroko kredituak gaitzen dituena.

Euskal Autonomia Erkidegoan Nazioarteko I+G+b sustatzeko jarduerak Euroingenio Funtsaren kontura finantzatzeko, CDTIk eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak izenpetutako hitzarmena dela-eta, 7.616.799 euroko diru-sarrera gehigarriak lortu dira. Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak kreditu horiek gaitzea eskatu du.

Horregatik, Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruzko indarreko lege-xedapenen testu bategina onartu zuen irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuko 82. eta 83. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, gaitu egiten da aipatutako zenbatekoa.

Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko abenduaren 22an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2009ko ekitaldiko aurrekontuan kreditu batzuk gaitzea onartzea, gastuen egoera-orri hauetan:

Programa Azpikontzeptua Euroak

5413 454.99 2.116.799

5413 752.00 5.500.000

Diru-sarreren egoera-orri honetan beste hainbesteko diru-sarrerak lortzetik sortzen dira kredituok:

Programa Azpikontzeptua Euroak

9211 431.00 2.116.799

9211 731.00 5.500.000

Funts horiek Euroingenio Funtsaren kontura egin beharreko neurriak finantzatzeko erabiliko dira.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2009ko abenduaren 22an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

CARLOS AGUIRRE ARANA.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza

eta Turismoko sailburua,

BERNABÉ UNDA BARTUREN.


Azterketa dokumentala