Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2009ko abenduaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Osasun eta Kontsumo Saila
6729

IRAGARKIA, 624/09 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) hirugarren interesdunak epatzea.

Hirugarren interesdun guztiei jakinarazten zaie Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 1. zk.ko Epaitegian, Ana Isabel Garrido Díazek 624/09 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela, prozedura laburtuaren bidez, Osakidetzako zuzendari nagusiaren urriaren 9ko 3706/2008 Ebazpenaren aurka. Aipatu 3706/2008 Ebazpen horren bidez, txanda irekiko destino hutsak esleitzen dira, Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Diplomadun Sanitarioen lanbide-taldeko Erizainen kategorian.

Ondorioz, hirugarren interesdunak izan litezkeen guztiak epatzen dira, eta jakinarazten zaie aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau argitaratu den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 13a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

BEATRIZ DEL VALLE IÑIGUEZ.


Azterketa dokumentala