Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2009ko abenduaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
6728

IRAGARKIA, industria-segurtasunaren arloko 20-SE-K-2009-13 zehapen-prozeduraren gainean hartutako ebazpena -2009ko ekainaren 29koa- Scoiner S. Coop. enpresari jakinarazteko dena.

Erabakiaren berri ohiko moduan jakinarazi nahi izan zaion arren Scoiner S. Coop. enpresari (azken helbidea: Florida, 30, Hernani), ezinezkoa gertatu da; beraz, argitaratu egiten da iragarki hau.

Ebazpena, 2009ko ekainaren 29koa, Industria Garatzeko zuzendariarena, Hernaniko Florida kaleko 30. zenbakian dagoen Scoiner S. Coop. enpresari hertsatzeko isuna jartzeari buruzkoa.

Esp. Erref.: 20-SE-K-2009-13.

AURREKARIAK

Lehenengoa.- 2005eko urtarrilaren 13an, Inteca, Ingenieria y Técnicas de Calidad SL, Baimendutako Kontrol Erakundeak honako ezaugarri hauek dituen igogailuaren Aldizkako Ikuskapen Ofiziala egin zuen:

RAE-zk.: 5958.

Titularra: Scoiner S. Coop.

Kokapen-lekua: Florida, 30, Hernani.

Erabilera: industriala.

Abian jarritako data: 1975-11-04.

Gehieneko karga: 1.000 kg.

Pertsona kopurua.

Ibilbidea: 12.

Geldialdi kopurua: 3.

Aipatutako ikuskapenaren emaitzaren arabera «akats larriak» zeuden -akats horiek igogailuen Ikuskapen Eskuliburuari dagozkionak dira, eta eskuliburu hori Industria, Energia eta Meategien Administrazio Zuzendaritzaren ebazpen bidez onartu zen (1999-10-25eko EHAA)-, eta akatsak konpontzeko epe bat eman zen, 2005-07-13ra bitartekoa.

Bigarrena.- 2006ko apirilaren 4an, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Lurralde Bulegoak jakinarazpen bat bidali zuen S. Coop. Scoiner enpresara (aipatutako igogailuaren titularra) Inteca, Ingenieria y Técnicas de Calidad SL. Baimendutako Kontrol Erakundeak RAE: 20/5958 igogailuaren instalazioari buruzko aldizkako ikuskapen ofizialean (2005eko urtarrilaren 13an egin zen) aurkitutako akatsak konpondu ez zirelako.

Jakinarazpen hartan 30 eguneko epea eman zen akatsak konpondu zirela egiaztatzen zuen ziurtagiria bidaltzeko.

Hirugarrena.- 2007ko irailaren 27an, ohartarazpena igorri zen; ohartarazpen horren bitartez, berriz ere 15 eguneko epea eman zen eskatutako ziurtagiria bidaltzeko; horretaz gain, jakinarazi zen ohartarazpena kontuan hartzen ez bazen, zegokion hertsatzeko isuna jartzea proposatuko zela, Euskal Autonomia Erkidegoko Industriaren 8/2004 Legearen 41. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta kasu horretan, igogailua geldiarazteko agindua eman zitekeela.

Laugarrena.- Scoiner S. Coop. enpresak eskatu zitzaiona bete ez zuenez gero, Industria eta Energia Administrazioko koordinatzaileak 2008ko urriaren 1ean beste ohartarazpen bat igorri zuen, eta urriaren 3an jakinarazi zen. Ohartarazpen horretan zegokion hertsatzeko isuna jarriko zela jakinarazi zen, baldin eta hamar eguneko epean ez bazuen aurkitutako akatsak konpontzeko ziurtagiria -Baimendutako Kontrol Erakundeak emana- aurkezten.

Bosgarrena.- Gipuzkoako Lurralde Bulego honetan dauden datuen arabera, 2007ko otsailaren 22an 5958 RAE-zenbakiko igogailuari beste aldizkako ikuskapen tekniko bat egin zion SCI Servicios de Control e Inspección baimendutako kontrol-erakundeak, eta ikusi zuten instalazioan akats larriak zeudela berriz ere, baina Bulego honetara oraindik ez da bidali akats horiek konpondu direla adierazten duen jakinarazpenik. 2009ko martxoaren 18an Scoiner S. Coop. enpresari eskatu zitzaion zegokion ziurtagiria aurkezteko, baina enpresak oraindik ez dio erantzun eskaera horri.

Seigarrena.- Azkenik, jasota geratu da azken aldizkako ikuskapen ofiziala 2009ko otsailaren 26an egin zuela Socotec SA kontrol-erakundeak, eta ondoren azalduko diren akatsak -igogailuen Ikuskapenari buruzko Eskuliburuari dagozkionak- aurkitu dira. Adierazitako Eskuliburua Industria, Energia eta Meategien Administrazio Zuzendaritzaren ebazpen bidez onartu zen (1999-10-25eko EHAA). Akatsak honako hauek dira:

- 1.22 Lasaierak edo higadurak bisagretan edo gidarietan: larria.

- 9.29 Bertakoak ez diren materialak daude makina-gelan: arina.

- 9.46 Ez dago indar- edo argi-diferentzialik: larria.

- 9.63 Ez dago harrapatzearen aurkako babesik kableak irteteko polean, edo ez da egokia: larria.

- 9.99 Ez dago kabinako posizionamendu-kontrolik, edo ez dabil: larria.

- 1.33 Behatxuloa pitzatuta dago: arina.

- 1.42 Itxiera kontroleko gailua ez da egokia, edo ez dabil: larria.

- 1.52 Itxiak higatuak: larria.

- 3.14 Mugatzaileak ez du babes mekanikorik: arina.

- 3.21 Abiadura-mugatzailea egoera txarrean (...): larria.

- 3.36 Ez dago mugatzailearen kablearen haustura-kontakturik: larria.

- 4.00 Beste batzuk: arina.

- 4.23 Ez dago larrialdietako argirik: arina.

- 4.33 Alarma ez dabil korronterik ez badago: arina.

- 4.54 Ez dago kabinako posizionamendu-adierazlerik, edo ez dabil: arina

- 4.63 Babes-baranda jarri behar da kabinako sabaian: larria.

- 4.91 Hegaleko oin-babeslea ez da egokia: larria.

- 4.93 Ez dago gailu fotoelektrikorik edo antzekorik: larria.

- 7.14 Sabaiko geldialdi-etengailua ez da egokia: arina.

- 7.31 Ez dago geldialdi-etengailurik zuloan: larria.

- 7.33 Zuloan ez dago entxuferik, edo ez dabil: arina.

- 7.81 Ez dago faseen alderanzketako babesgailurik, edo ez dabiltza: larria.

- 7.91 Ez dago kabinaren mugimendu bidezko geldialdi-gailurik, edo ez dabil: larria.

- 8.00 Beste batzuk: arina.

- 8.44 Zuloan ez dago argi-etengailurik, edo ez dago eskuragarri: larria.

- 8.71 Zulorako sarbidea ez da egokia: arina.

Eskumeneko Administraziora ez da jakinarazi aurkitutako akatsak konpondu direnik.

Zazpigarrena.- 2009ko maiatzaren 12an, Gipuzkoako Lurralde Bulegoak Florida kaleko 30. zenbakian (Hernani) dagoen Scoiner S. Coop enpresari (20/5958 RAE-zenbakiko igogailuaren titularra) hertsatzeko isuna jartzeko proposamena eman du; horren bitartez, ezarri da isunaren behin-behineko zenbatekoa 500 euro izango dela, eta adierazi da 15 eguneko epea izango duela egokitzat hartzen duen dokumentazio edo alegazio oro aurkezteko.

Ebazpen hau eman denean, Bulego honi ez zaio jakinarazi aurkitutako akatsak konpontzeko behar diren lanak egin direnik.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehengoa.- Industria garatzeko zuzendariari dagokio ebazpen honen inguruko erabakia hartzea, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 11ko 284/2005 Dekretuari dagokionez Euskal Autonomia Erkidegoko Industriari buruzko azaroaren 12ko 8/2004 Legearen 41.3 artikuluan eta Lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren Bosgarren Xedapen Osagarrian -Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Sailak sortu, kendu eta aldatzeari buruzko eta sail horien egitekoak eta jardun-arloak zehazteari buruzkoa- ezarritakoaren arabera.

Bigarrena.- Azaroaren 8ko 2291/1985 Errege Dekretuaren 13. artikuluaren arabera, Scoiner S. Coop. enpresak (instalazioaren titularra) ez du esleitutako erantzukizuna bete.

1.- Igogailu baten errentariak igogailua behar den moduan edukitzeaz arduratu beharko du eta pertsonentzat nahiz gauzentzat behar adina segurtasun-baldintza ez daudenean eragotzi egin beharko du hori erabiltzea. Hori dela-eta honako obligazio hauek bete beharko ditu:

a) (...)

b) ITO-ek ezartzen dituzten aldizkako ikuskapenak eskatzea behar denean.

c) Instalazioen zerbitzua behar bezala zainduta edukitzea...

f) Enpresa kontserbatzaileari laguntzea bere igogailuan nahitaez egin behar dituen ikuskapenak eta egiaztapenak edo mantentze-lanak egiten.

Hirugarrena.- Euskal Autonomia Erkidegoko Industriari buruzko 8/2004 Legearen 31. artikuluan xedatzen da honako hauek direla arau-hauste larriak:

«n) Aurkitutako akatsak ez konpontzea, horien eraginez pertsonentzat, ondasunentzat edo ingurumenarentzat arrisku edo kalte larria sor daitekeenean».

Lege horretako 35. artikuluak xedatzen du arau-hausteak honela zehatuko direla:

«b) Arau-hauste larria: 3.000-90.000 euro arteko isuna».

Laugarrena.- Erantzukizun-erregimena ezartzean, 8/2004 Legearen 3. artikuluaren 1. paragrafoak honako hau xedatzen du: «Industrian jarduteak edo industriako instalazioak, tresnak, ekipoak edo produktuak erabiltzeak edo haien funtzionamenduak inolako kalterik eragiten badu, titularra izango da erantzulea...»

Bosgarrena.- Euskal Autonomia Erkidegoko Industriari buruzko azaroaren 12ko 8/2004 Legearen 41. artikuluak honako hau xedatzen du:

«1.- Industriaren arloko eskumenak dituen organoak hertsatzeko isunak jarri ahal izango ditu erantzuleei kasuan kasuko erregelamenduan jasota dauden aginduak betearazteko. Bete beharrekoen artean sartuko da jarduerak edo instalazioak legezko bihurtzea, baldin eta baimen hori lortzea edo neurri baliokidea nahitaezkoa baldin bada.

2.- Era horretako isunak bata bestearen atzetik jarri ahal izango dira, eta agindutakoa betetzeko behar besteko tartea utzita aldian-aldian errepikaturik. Egindako errekerimenduak betetzen ez diren bakoitzean jarriko dira isunok, gutxieneko tartea hilabetekoa dela, harik eta agindutakoa betetzen den arte; kasu bakoitzean 6.000 euro izango da kopurua, gehienez ere. Hertsatzeko isun bakoitzaren zenbatekoa ez da izango arau-haustearentzako zehapenaren kopurua baino handiagoa.

3.- Isun horiek jartzeko organo eskuduna zehapen arinak jartzeko eskumena duen bera izango da, non eta industriako eskumenak dituen sailaren egitura organikoa zehazteko arauan beste organo bat aipatzen ez den.

4.- Dena den, hertsatzeko isunak jartzekotan, 30/1992 Legearen 99. artikuluan esaten dena bete beharko da, hau da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean esaten dena».

Azaldutako aurrekarien eta oinarri juridikoen arabera, honako hau

EBATZI DUT:

Hernaniko Florida kaleko 30. zenbakian dagoen Scoiner S. Coop. enpresari -IFK: F-20020541- hertsatzeko isuna jartzea, 500 eurokoa.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen (4/1999 Legeak aldatuta) 59.5 artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko ekainaren 29a.

Industria Garatzeko zuzendaria,

JUAN JOSÉ GARAYAR ELIZONDO.


Azterketa dokumentala