Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2009ko abenduaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
6727

IRAGARKIA, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren Agindua jakinarazteko dena. Horren bidez, Bilbon dagoen etxebizitza bat «Etxebizitza Hutsaren Programaren» esleipen-prozeduratik kanpo uztea ebatzi da, eta Ainhoa Trebolazabala Núñez andreari zuzenean esleitzea.

2009ko uztailaren 3an, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuak Agindua eman zuen Bilbon dagoen etxebizitza bat «Etxebizitza Hutsaren Programaren» esleipen-prozeduratik kanpo utzi eta zuzenean Ainhoa Trebolazabala Núñez andreari errentamendu erregimenean esleitzeko.

Ezin izan denez aipatutako Ebazpena jakinarazi, iragarpen hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61.artikuluetan xedatutakoa betez. Horrez gain, ohartarazpen hauek egiten dira:

1.- Agindu horren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuari, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.

2.- Aginduaren testu osoa eskuragarri izango du interesatuak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1,01010, Vitoria-Gasteiz) edo bere bizilekuko Lurralde Ordezkaritzan.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 24a.

Zerbitzu zuzendaria,

PALOMA USATORRE MINGO.


Azterketa dokumentala