Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2009ko abenduaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
6726

EDIKTUA, desahuzioari buruzko 1137/09 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: desahuzio bati buruzko L2 1137/2009 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Maria Sol Urcelay Martinez eta Eugenia Quintana Zulueta.

Abokatua: Maria José Tapia Martín.

Prokuradorea: Calvo.

Demandatua: Fernando Gómez de Segura Ibisate.

Gaia: kontratu partikularrak.

Aipatu judizioaren gainean epaia eman da 2009ko azaroaren 23an, eta ondokoa da epaitza:

EPAITZA

1.- Fernando Gómez de Segura Ibisateren aurka, Maria Sol Urcelay Martinez eta Eugenia Quintana Zuluetaren izenean eta ordez, Calvo Barrasa prokuradoreak sustatutako demanda onetsi egiten da; ebazpen honen aurrekarietan zehaztutako finkaren gaineko kontratua deseginda dagoela deklaratzen da, eta demandatua kondenatzen da aipatu finka uztera. Legezko epearen barruan hala egiten ez badu, bertatik kanporatua izango dela jakinarazten zaio.

Halaber, demandatua kondenatzen dut demandatzaileari 2.989,66 euro ordaintzera, bai eta etxebizitza jabearen esku utzi arte pilatuko diren diru-kopuruak ordaintzera ere. Demandatuak errentan hartutako etxebizitza libre eta hutsik utzi beharko du, eta auzi-jartzailearen eskura.

2.- Prozedura honetan sortutako kostuak alderdi demandatuari ezartzen zaizkio.

Inpugnatzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Arabako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako Ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua egin beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0004 0000 22 1137 09. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xg.).

Errekurritzeko gordailua egitetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Errekurtsoa aurkezteko idazkia onartzeko, ezinbestekoa izango da mugaeguneratutako errentak eta kontratuaren arabera aldez aurretik ordaindu beharrekoak ordainduta dituela egiaztatzea (PZLb, 449.1 artikulua).

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Fernando Gómez de Segura Ibisate demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahal izango du, Arabako Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, hauxe besterik ez da adieraziko: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta ebazpenaren zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua egin beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua honelaxe gauzatu beharko da: epaitegi honen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan kontsignatuaz aipatu zenbatekoa; kontu hori Banesto (Banco Español de Crédito) taldekoa da, eta 0004 0000 22 1137 09 zenbakia du; errekurtsoa aurkeztean egiztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xg).

Errekurritzeko gordailua egitetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 23a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala