247. zk., 2009ko abenduaren 24a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia
6725
IRAGARKIA, 969/07 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren kautelazko neurrien gaineko prozedurari dagokiona. Errekurtsoa Kirol zuzendariaren 2007ko apirilaren 17ko Ebazpenaren aurka jarri zen, zeinaren bidez Euskadiko Herri-Kirol Federakundearen estatutuak aldatzea -Estatutuetako 5. eta 6.a) artikuluak indargabetzeari dagokionez- eta Euskal Herriko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzea onesten baita.
Jakinarazten da ezen, 969/07 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren kautelazko neurriei buruzko pieza Estatuko Administrazioak sustatu zuela Eusko Jaurlaritzako Kirol zuzendariaren 2007ko apirilaren 17ko Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez, Euskadiko Herri-Kirol Federakundearen estatutuak aldatzea -Estatutuetako 5. eta 6.a) artikuluak indargabetzeari dagokionez- eta Euskal Herriko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzea onesten baita, eta orain Auzitegi Goreneko Hirugarren Aretoak epai irmoa eman duela 2009ko maiatzaren 21ean -2009ko uztailaren 23ko autoaz argitua-, honako hau erabakiz epaitzan:
«Indargabetu egiten da Eusko Jaurlaritzako Kirol zuzendariaren 2007ko apirilaren 17ko Ebazpena, zeinaren bidez Euskadiko Herri-Kirol Federakundearen estatutuak aldatzea -Estatutuetako 5. eta 6.a artikuluen eragingarritasuna bertan behera utziz- eta Euskal Herriko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzea onesten baita».
Guztiek jakin dezaten argitaratzen da hori, hala ezartzen baitu Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 107. artikuluak.
Bilbao, 2009ko urriaren 22a.
IDAZKARI JUDIZIALA.