247. zk., 2009ko abenduaren 24a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
6724
EBAZPENA, 2009ko azaroaren 27koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariarena. Honen bidez, argitara ematen da Euskal Autonomia Erkidegoko landaguneak sustatu eta garatzeko laguntza-lerroak (Erein Programa) arautzeko urriaren 7ko 171/2008 Dekretuan zehaztutako laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoen zenbateko berria.
2008ko urriaren 21ean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (201. zk.), Euskal Autonomia Erkidegoko landaguneak sustatu eta garatzeko laguntza-lerroak (Erein Programa) arautzeko urriaren 7ko 171/2008 Dekretua argitaratu zen.
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 20ko Aginduaren bidez, 2009 ekitaldiko Erein Programako laguntzetarako deialdia egin zen. Deialdi honetarako baliabide ekonomikoen zuzkidura 6.406.045 eurokoa da; horietatik, 5.893.400 euro Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako kredituak dira, eta 512.645 euro Feader funts komunitarioen kontura emandakoak.
Halaber, Dekretuaren hirugarren artikuluak zehazten duenez, aurrekontu-ekitaldi bakoitzaren barruan emango diren laguntza-kopuru guztiak ez du haren finantzaketara zuzendutako gehienezko zuzkidura gaindituko, ezta haren eguneratzetik lortzen den kopurua ere, indarrean dagoen legedian aurreikusitako kredituen edo aurrekontu-aldaketen arabera. Eskatutako laguntzen zenbateko osoa kontuan harturik, zenbateko hori aldatu ahal izango da, orain Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza izena duen sailaren beste laguntza-egitarau batzuk gauzatzean agortu ez den aurrekonturik izanez gero, laguntzei buruzko ebazpena eman baino lehen. Hala gertatuz gero, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariaren ebazpen baten bidez Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian jakinaraziko da.
Ildo horretatik, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zuzendaritzak, aurreikusitako eskaera-kopurua eta erabilgarri dagoen aurrekontua ikusita, eta dagozkion izapideak egin ondoren, deialdiari aurre egiteko kredituak 1.000.000 euroan handitzea erabaki du, betetzen ari den ekitaldirako ordainketa-kreditu gisa.
Handitze horren ondorioz, deialdirako baimendutako guztizko zenbatekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura, 6.893.400 eurokoa da; horietatik, 3.620.000 euro 2009ko ekitaldikoak dira, eta 3.273.400 euro konpromiso-kreditua 2010 ekitaldirako.
Hori dena kontuan izanik, hau
EBATZI DUT
Euskal Autonomia Erkidegoko landaguneak sustatu eta garatzeko laguntza-lerroak (Erein Programa) arautzeko urriaren 7ko 171/2008 Dekretuaren laguntzen deialdirako baliabide ekonomikoak, 2009ko ekitaldirako, 1.000.000 euroan gehituko direla iragartzea. Horrela, Erein Programaren 2009ko laguntzen deialdia finantzatzeko baliabide ekonomiko guztiak, gehienez, 7.406.045 euro dira; horietatik, 6.893.400 euro Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako kredituak dira, eta 512.645 euro Feader funts komunitarioen kontura emandakoak.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 27a.
Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendaria,
JUAN PABLO MEDRANO OLMEÑO.