Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2009ko abenduaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
6721

AGINDUA, 2009ko azaroaren 2koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bitartez zehazten da 2009-2010 ikasturterako zenbat ikasgela hitzartu behar diren ikastetxe pribatuetarako, maila hauetan: Batxilergoan, Lanbide Heziketan, Zereginen Ikaskuntzan eta Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programetan.

2008-2009, 2009-2010, 2010-2011, 2011-2012 ikasturteetarako hezkuntza-itunak sinatzeko eta berritzeko baldintzak arautu zituen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2008ko maiatzaren 14ko Aginduan, zeinen 11. artikuluan xedatzen baita ezen, itundu beharreko unitate-kopuruak zehazteko, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko dela Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren agindua. Egutegiak, eskabide-orriak eta, hala denean, ituntzeko ratio eta irizpideak zehaztuko dira agindu horretan.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak agindua eman zuen 2009ko maiatzaren 18an, zeinen bidez onartu eta argitara eman ziren 2009-2010, 2010-2011 eta 2011-2012 ikasturteetarako itunen ratio eta irizpideak, 2010-2011 ikasturterako plangintza aldatzea eskatzeko inprimakiak eta 2009-2010 ikasturterako itunduko diren ikasgelen kopuruaren zehaztapena.

Ikastetxeek 2009/2010 ikasturterako itundu beharreko ikasgelen gainean egin dituzten eskaerak aztertuta eta, hezkuntza-maila desberdinetan proposamenak egin ondoren,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- 2009-2010 ikasturterako itundu beharrekoa onestea, hezkuntza-mailen arabera, eta zehaztea zenbatekoa, unitate kopurua, hizkuntza-eredua eta agindu honen I. eranskinean zehaztutako ituntze-araubidea.

Bigarrena.- Itunpeko ikastetxeak mantentzeko abenduaren 29ko 19/2008 Dekretuan jasotako ekonomia-moduluen arabera kalkulatu dira eranskinean zehaztutako zenbatekoak (5/2009 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2006ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorrak onartzekoa).

2010. urteko lehenengo bi lauhilekoei dagokienez, 2010eko ekitaldirako Aurrekontuen Legeak -onartzen den unean- ezartzen dituen ekonomia-moduluak aplikatzearen ondorioz egin beharreko doikuntzak egingo dira.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke EAEko Auzitegi Nagusian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 2a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


Azterketa dokumentala