247. zk., 2009ko abenduaren 24a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Euskal Herriko Unibertsitatea
6715
EBAZPENA, 2009ko azaroaren 27koa, Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, UPV/EHUko lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena.
Aurrekontu eta Kontabilitateko gerenteordeak egindako txostena ikusita eta lanposturako proposatutako pertsonak 2009ko irailaren 23ko Ebazpenean (2009ko urriaren 16ko EHAA) eskatzen ziren betekizunak eta ezaugarriak betetzen dituela ikusita -ebazpen horretan, UPV/EHUko lanpostu huts bat izendapen aske bidez betetzeko deialdi publikoa iragartzen zen-, ebazpen horren laugarren oinarria betez eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearekin bat etorriz (1989ko uztailaren 28ko EHAA). Gerentzia honek, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2009ko urtarrilaren 26ko Ebazpenaz eskuordetu zaizkion aginpideez baliatuz (2009ko otsailaren 24ko EHAAn argitaratutako Ebazpena, Unibertsitateko Errektoregoaren egitura eta funtzionamendu atalak zehaztu eta eginkizunak eskuordetzen dituena), honako hau.
EBATZI DU:
Lehenengoa.- Arantza Elortegui García de Latorre andrea izendatzea behean azaltzen den lanpostua betetzeko.
- Izena: gerenteordearen idazkaria.
- Erref.: F 109.
- Eskala: Administratiboa / Administrazio laguntzailea.
- Taldea: C/D.
- Zenbatgarrena: 18.a.
- Maila: 19.a.
- Hizkuntza-eskakizuna: 2.a; derrigortasun-data:1995-01-31.
- Langunea: Aurrekontu eta Kontabilitate Gerenteordetza.
- Campusa: Bizkaia.
Bigarrena.- Izendapenak, EHAAn argitaratzen den egunetik, izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.- Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du eta bere aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Gerentzia honetan, hilabeteko epean. Nahiago bada, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da zuzenean Bilboko Administrazio Auzietako dagokion epaitegian; horretarako, hilabete bi egongo dira, ebazpen hau Errektoregoko iragarki-oholean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita. Hori guztia, Unibertsitateko Estatutuetako 220. artikuluan, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 116. artikuluan eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko Legearen 8. eta 14. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.
Leioa, 2009ko azaroaren 27a.
Gerentea,
XABIER AIZPURUA TELLERIA.