243. zk., 2009ko abenduaren 18a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Justizia eta Herri Administrazio Saila
6647
EBAZPENA, 2009ko abenduaren 14koa, Justiziako sailburuordearena, 2009ko Justizia arloko «Manuel de Irujo» sariko esleipenaren berri ematen duena.
Justizia arloko «Manuel de Irujo» sarirako deia egin zuen 2009ko azaroaren 3ko Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren Aginduarekin bat etorriz, eta epaimahaiak bildu eta hautagaiak ebaluatu ondoren, honako hau
EBATZI DUT:
1.- 2009ko deialdiari dagokion Justizia arloko «Manuel de Irujo» sariaren epaimahaiak hartutako erabakiaren berri ematea.
2.- 2009ko deialdiari dagokion Justizia arloko «Manuel de Irujo» saria Inmaculada de Miguel Herrán andreari ematea, publikoki goraipatu eta saritu nahi delako bere ibilbide bidez Justiziarekiko eta haren balioekiko konpromisoan eredugarri diren eta Zuzenbidearen garatu eta sustatzeagatik.
3.- Ebazpen hau saridunari jakinaraztea eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko abenduaren 14a.
Justiziako sailburuordea,
JOSÉ MANUEL FÍNEZ RATÓN.