Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2009ko abenduaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ekonomia eta Ogasun Saila
6646

EBAZPENA, 2009ko abenduaren 2koa, Ogasun eta Finantzetako sailburuordearena. Horren bitartez jendaurrean azaldu da agortu egin dela enpresa txiki eta ertainen finantza-egitura egokitzeko finantza-laguntza emateko programa garatu zuen abenduaren 30eko 230/2008 Dekretuan, banako enpresarien eta profesional autonomoen finantza-egitura egokitzeko finantza-laguntza emateko programa garatu zuen abenduaren 30eko 229/2008 Dekretuan eta horiek garatzen dituzten aginduetan ezarritakoaren arabera eman diren mailegu eta kredituen bolumena.

Enpresa txiki eta ertainen (ETE) finantza-egitura egokitzeko finantza-laguntza emateko programa garatu duen abenduaren 30eko 230/2008 Dekretuaren eta Banako enpresarien eta profesional autonomoen finantza-egitura egokitzeko finantza-laguntza emateko programa garatu duen abenduaren 30eko 229/2008 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko 2009rako aurrekontu orokorrak onartu dituen abenduaren 29ko 19/2008 Legearen bederatzigarren xedapen gehigarrian jasotako finantzaketa jaso ahal izateko bidea arautu da. Izan ere, bertan jarduteko ildo bi ezarri dira: bata bermeen funts berezi bat sortzea, funtsak gehienez ere 100 milioi euro izango ditu eta euskal enpresei finantzaketa bermatzeko erabiliko da; eta bestea, banako enpresariei, autonomoei, enpresa txiki eta ertainei finantzaketa emateko urte anitzeko lerro bat irekitzea, honek gehienez ere 500 milioi euro izango ditu eta zirkulatzailearen beharrizanak betetzeko erabiliko da.

2009ko urtarrilaren 7ko bi Aginduren bitartez egin zen enpresa txiki eta ertainetarako, eta banako enpresari eta profesional autonomoentzako finantzaketa-ildoetarako lehenengo deialdia eta, horretarako, beharrezko arauak eman ziren, finantza-erakunde laguntzaileek hasiera batean guztira eman behar zutenari dagokionez muga ezarri zela. Geroagoko aginduen bitartez, finantza-erakunde laguntzaileek eman beharreko mailegu eta kredituen bolumena handitu zen.

Honakoa dio urtarrilaren 7ko Aginduen 2. artikuluak: behin maileguak eta kredituak agortuz gero, horren berri emango da Ogasun eta Finantzetako sailburuordearen Ebazpen baten bidez (Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da).

Programa kudeatu duten Elkarren Bermerako Sozietateek Ekonomia eta Ogasun Sail honi jakinarazitako eragiketen bolumena eta sozietate horiek egindako eragiketen onespenak kontuan izanda, Euskal Autonomia Erkidegoko 2009rako aurrekontu orokorrak onartu dituen abenduaren 29ko 19/2008 Legearen bederatzigarren xedapen gehigarrian aipatutako Dekretuek baimendutako 500 milioi euroetara heldu da bolumena.

Horrenbestez, ondokoa

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.- Helburua.

Ebazpen honen helburua da enpresa txiki eta ertainen (ETE) finantza-egitura egokitzeko finantza-laguntza emateko programa garatu duen abenduaren 30eko 230/2008 Dekretuaren eta banako enpresarien eta profesional autonomoen finantza-egitura egokitzeko finantza-laguntza emateko programa garatu duen abenduaren 30eko 229/2008 Dekretuaren arabera emandako mailegu eta kredituetarako 500 milioi euroko bolumena agortu dela adieraztea.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko abenduaren 2a.

Ogasun eta Finantzetako sailburuordea,

FERNANDO DE LA HUCHA CELADOR.


Azterketa dokumentala