243. zk., 2009ko abenduaren 18a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
6645
EBAZPENA, 2009ko abenduaren 1ekoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena; honen bitartez, Berdintasunaren aldeko 2009ko Emakunde Sarirako epaimahaiaren osaera jendaurrean jarri nahi da.
Berdintasunaren aldeko Emakunde Saria sortzen eta arautzen duen irailaren 12ko 166/2006 Dekretuaren 1.2 artikuluari jarraiki, sariketaren urteroko deialdia Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariak emandako Ebazpenaren bitartez egin behar da. Beraz, 2009ko abuztuaren 12ko Ebazpenaren bidez, Berdintasunaren aldeko 2009ko Emakunde Sariaren deialdia egin da. Sari horren helburua emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko lanean nabarmendu diren pertsona fisikoen edo juridikoen (publikoak nahiz pribatuak) jarduera azpimarratzea eta aitortzea da. Hau da, hainbat ekintza, lan edo proiektu bultzatuz, emakumezkoen lana eta horien ahalduntzea aitortzeko alderdi garrantzitsuak hobetu dituzten pertsonak, edo beren ibilbidearen bitartez emakumearen garrantzia balioesteko eta duintzeko lanean nabarmen laguntzen duten pertsonak, edo Euskal Herrian sexuen arteko aukera- eta eskubide-berdintasuna sustatzeko lanean nabarmendu direnak.
Aurrez aipatutako Dekretuko 3. artikuluaren arabera, epaimahai bat osatuko da Saria nori eman proposatzeko, eta erabaki hori jendaurrean jarriko da, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren Ebazpenez. Ebazpen hori, hain zuzen, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Saria ematearen Ebazpena argitaratu baino hilabete lehenago, gutxienez.
Ondorioz, eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak 20.5 artikuluan ezarritakoa betetzeko ezintasuna justifikatu ondoren, honako hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.- Berdintasunaren aldeko 2009ko Emakunde Sariaren Epaimahaia nortzuek osatuko duten jendaurrean jartzea:
Francisco Javier López Álvarez jauna
María Silvestre Cabrera andrea
Arantxa Elizondo Lopetegi andrea
Maria Antonia Ozcariz Rubio andrea
Fernando Fantova Azcoaga jauna
Carlos Zapatero Berdonces jauna
Olga Isabel Rivera Hernáez andrea
Pedro Hernández González jauna
Ramón María Etxezarreta Aizpuru jauna
Eloína Mayo Cabero andrea
Koldo Mediavilla Amarika jauna
Iñaki Galdós Irazabal jauna
Izaskun Landaida Larizgoitia andrea
Onintza Lasa Arteaga andrea
Susana García Chueca andrea
Pilar Pérez Fuentes andrea
M.ª Isabel Castelló Goienetxea andrea
Rosa María Cortabarria Errasti andrea
M.ª Isabel De Ugarte Fernández andrea
Marieli Díaz de Mendibil Gómez de Segura andrea
Itziar Hernández Zubizarreta andrea
Begoña Muruaga Laca andrea
Ana Isabel Sanz Castillo andrea
Satur Abon Pérez andrea
Maitena Monroy Romero andrea
Bigarrena.- Ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko abenduaren 1a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
MARÍA SILVESTRE CABRERA.