Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2009ko abenduaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordea
6457

EDIKTUA, 131/08 espedienteari buruzko jakinarazpen-zedularena.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Nik, María de Jesús Caño Moreno, Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordeko idazkaria naizen aldetik,

Jakinarazten dut: Jose Ramon Lekube Sanchezek eskatuta, 131/08 espedientea bideratu dela Olaizola Echaniz SLren aurka, garraio-kontratua ez betetzeagatik. Espediente horretan laudoa eman zen bi mila eta bederatziko ekainaren hogeitaseian. Laudo horren epaitzak hau dio hitzez hitz:

LAUDOA

««Esandakoa kontuan izanik, Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordeak bidezkotzat jotzen du Jose Ramon Lekube Sanchez jaunak Olaizola Echaniz SLen aurka aurkeztutako erreklamazioa; eta azken hori, egin baina ordaindu ez diren garraioak direla-eta, 2.388,36 euro gehi ordainketa egin bitarteko legezko interesak ordaintzera kondenatzen dut, abenduaren 29ko 3/2004 Legearekin bat etorriz.

Laudo hau jakinarazi eta hogei eguneko epean, nahitaez betearazteko eskatu ahal izango zaio Donostiako Merkataritza arloko Epaitegiari, Arbitrajeari buruzko abenduaren 23ko 60/2003 Legearen 44. eta 45. artikuluetan, eta Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearen 548. artikuluan ezarritakoa betez.

Laudo horren aurka deuseztatzeko errekurtsoa aurkez daiteke Gipuzkoako Probintzia Auzitegian, jakinarazten den egunetik 2 hilabeteko epean. Laudo irmoaren aurka, berriz, berrikuspen-errekurtsoa aurkez daiteke, Epai Irmoetarako Legeria Prozesalean ezarritakoaren arabera. Alderdiei horren berri emateko, idazkariak kopia bidaliko die. Horrela erabaki eta sinatu dugu, hirukoiztuta.»

Eta legeak agindu bezala jakinarazteko, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 59.4 artikuluan agindutakoari jarraituz, idazki hau egin dut, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.

Bilbao, 2009ko urriaren 21a.

Idazkaria,

MARÍA JESÚS CAÑO MORENO.


Azterketa dokumentala