Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2009ko abenduaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Herrizaingo Saila
6456

IRAGARKIA, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoan ezarritakoa haustearren irekitako espedienteetan (behean adierazten dira) Ertzaintzaren zuzendariak emandako ebazpenak jakinarazteko dena.

Espedientea egin zaienei jakinarazpenak helarazi nahi izan zaizkien arren, hori egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.

Hori guztia argitara ematen da interesdunek norbanako jakinarazpentzat har dezaten, eta ondokoa adierazten zaie:

1.- Ebazpen horrek ez du administrazio-bidea agortzen eta beraren aurka gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Segurtasun sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera. Halaber, espedientea ikusteko aukera egongo da Segurtasun Sailburuordetzaren Kabinetean (Erandioko Larrauri Mendotxe bidea 18).

2.- Isuna ordaintzeko epea:

a) Hilaren 1etik 15era bitartean jakinarazitako isuna bada, jakinarazpenaren egunean hasi eta hurrengo hilaren 5era arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.

b) Hilaren 16tik azken egunera bitartean jakinarazitako isuna bada, jakinarazpenaren egunean hasi eta hurrengo hilaren 20ra arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.

Gorako errekurtsoa aurkezteko hilabeteko epea isuna ordaintzeko epea baino beranduago amaitzen bada, errekurtsoa aurkezteko epea amaitu ondorengo lehen egun baliodunera arte luzatuko da ordainketarako epea, baldin eta ez bada errekurtsorik aurkezten (Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketa Erregelamenduari buruzko abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44.3, 44.1 eta 44.4 artikuluak).

3.- Ondoko zerrendako edozein banku-kontutan ordaindu ahal izango da isuna. Interesdunaren izen-abizenak eta espediente-zenbakia azalduko dira, eta ordainketa Herrizaingo Sailaren izenean egiten dela adieraziko da.

Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren kontu delegatuak.

Bilbao Bizkaia Kutxa-BBK.

Kontu-zk.: 2095-0631-50-9106590840.

Gipuzkoa Donostia Kutxa-Kutxa.

Kontu-zk.: 2101-0381-00-0011557709.

Araba eta Gasteizko Aurrezki Kutxa-Vital Kutxa.

Kontu-zk.: 2097-0178-15-0018315087.

4.- Isuna borondatezko epe horretan ordaintzen ez bada, premiamendu-bidez ordainaraziko da interesdunaren ondaretik, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 97.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

5.- Halaber, 25.1 artikuluan aurreikusitako arau-hausteengatiko zigorrei dagokienez, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoaren 25.2 artikuluan eta uztailaren 2ko 1079/1993 Errege Dekretuan (1993ko uztailaren 20ko BOE, 173. zk.) xedatutakoa dela bide, jakinarazten da ezen ezarri den zigorra, ebazpena administrazio-bidean irmo denean, eten ahal izango dela, baimendutako zentro edo zerbitzu batean aztura kentzeko tratamendua hasi edo hasteko asmoa agertuz gero eta aipatu 1079/1993 Errege Dekretuaren gainerako baldintzak betetzen badira. Horretarako, asmo hori adierazi beharko zaio administrazio honi, ebazpen hau jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera hamabost egun balioduneko epean.

Izen-abizenak

Apellidos y nombre Esp.-zk.

N.º expte. Arau-haustearen eguna

Fecha infrac. Ebazpenaren eguna

Fecha resol Zehapena

Sanción Hautsitako art.

Art. Infring

Jiménez Borja, Oscar 405X0802539-1 02-04-2008 15-09-2009 Artxibatzea

Archivo 25.1

Azalah, Soliman 405X0901123-3 12-09-2009 15-09-2009 500 euro/Kentzea 500 euros/Ret. 25.1

López Melgares, Mario 405X0901048-7 23-08-2009 15-09-2009 900 euro/Kentzea 900 euros/Ret. 23 a)

Iriondo Fernández, Francisco Javier 405X0901127-3 07-08-2008 15-09-2009 301 euro/Kentzea 301 euros/Ret. 23 a)

Navas Velásquez, Andrés de Jesús 405X0901321-1 06-12-2008 15-09-2009 301 euro/Kentzea 301 euros/Ret. 23 a)

El Maimi, Abdelilah 405X0901488-3 05-10-2009 15-09-2009 500 euro/Kentzea 500 euros/Ret. 25.1

Larrañaga Viguera, Miguel Angel 405X0901467-8 08-02-2009 01-09-2009 Indargabetzea / Revocación 25.1

Azkue Angue, Benjamín 405X0901770-4 27-03-2009 15-09-2009 Kentzea / Retirada 25.1

Benyazid Saduni, Nullaid 405X0901265-5 06-11-2008 08-09-2009 Kentzea / Retirada 25.1

Kentzea / Ret.: Atzemandako sustantzia edota arma kentzea / Retirada del arma o sustancia incautada.

Erandio, 2009ko urriaren 6a.

Ertzaintzaren zuzendaria,

JOSÉ ANTONIO VARELA GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala