Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2009ko abenduaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 Zenbakiko Epaitegia
6453

EDIKTUA, kontratu partikularrei buruzko 1450/2008 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegian, Maria del Carmen Vigo Gentil andreak eskatuta, deshauzioari buruzko 1450/2008 hitzezko judizioa bideratu da Deysi Maricela Moreira Narváez-en aurka, kontratu partikularrak direla-eta. Judizio horren prozeduran epaia eman da; hona idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

EPAITZA

Baietsi egin da Sánchez Alamillo prokuradoreak Mayka Vigo Gentil andrearen izenean aurkeztu duen demanda. Horregatik, suntsitutzat deklaratzen dut auzi-jartzailearen eta demandatuaren artean 2008ko urtarrilaren 8an izenpetu zen errentamendu-kontratua.

Auzi-jartzaileak eskatuta, 2009ko azaroaren 16ko 10:45ean egitekoa zen kaleratzea indarrik gabe uzten da. Hortaz, horren berri eman bekio idazkari judizialari, aipatutako eginbidea gauzatzeko gaitutako Zerbitzu Orokorreko arduraduna den aldetik.

Halaber, auzi-jartzaileari 8.141,04 euro ordaintzera kondenatzen dut Deysi Maricela Moreira Narváez demandatua.

Kode Zibileko 1.108. artikuluan ezarritako legezko interesa sortuko du zenbateko horrek, judiziorako zitazioa egiten den egunetik hara; eta, halaber, Prozedura Zibilaren Legeko 576. artikuluan jasotakoa, epai hau ematen denetik ordainketa guztiz egin arte. Sortuz doazenak sortzapen horren datatik harakoak izango dira.

Demandatua lehen auzialdi honetan sortutako kostuak ordaintzera kondenatzen da.

Eta Deysi Maricela Moreira Narváez demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut idazki hau.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 16a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala