Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2009ko abenduaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 4 Zenbakiko Epaitegia
6452

EDIKTUA, 1094/07 zenbakiko prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1094/07 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Basoko SL.

Abokatua:

Prokuradorea: Emilio Martinez Guijarro.

Demandatua: Jose María Pérez Arias, Luis María Pérez Arias, Las Parrillas Deusto SL eta Eder Pérez Pascua.

Gaia: ohikoa.

2009-05-20an, aipatu judizioan epai eman da, zeinaren epaitza ondokoa baita:

EPAITZA

Baietsi egin dut Mercantil Basoco SLren prozesu-ordezkaritzak aurkeztutako demanda, Luís María Pérez, José María Pérez Arias, Eder Pérez Pascual jaun-andreen eta Las Parrillas Deusto SL merkataritza-konpainiaren aurkakoa; azken bi demandatuok auzi-ihesi dabiltza.

Auzi-jartzaileari honako zenbateko hauek ordaintzera kondenatzen ditut demandatuak: Luís María Pérez Arias jaunak hamasei mila bostehun eta berrogeita hamasei euro eta hirurogeita hamazazpi zentimo (16.556,77) ordaindu beharko ditu, eta Eder Pérez Pascual andreak, ordea, hamaika mila hirurehun eta berrogeita hamalau euro eta hirurogeita zazpi zentimo (11.354,67). Kopuru horiek modu solidarioan ordainduko dituzte José María Pérez Arias jaunak eta Las Parrillas Deusto SLk.

Eta José María Pérez Arias jaunak eta Las Parrillas Deusto SLk hamalau mila eta laurogei euro eta hogeita bi zentimo ordaindu beharko dituzte (14.080,22). Eta horri legezko interesak gehitu behar zaizkio, ebazpen honen seigarren zuzenbide-oinarrian agertzen direnak, eta demandatuari kostuak ezartzen zaizkio.

Las Parrillas Deusto SL eta Eder Pérez Pascual demandatuen egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, ez da adieraziko hauxe besterik: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta ebazpenaren zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Bilbao (Bizkaia), 2009ko urriaren 7a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala