Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2009ko abenduaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
6451

EDIKTUA, 1160/07 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1160/07 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Steel Beton Española SA, SBESA.

Abokatua: Alejandro Martínez Gonzáles.

Prokuradorea: Pablo Bustamante Esparza.

Demandatua: Maria Violeta Azurmendi Yarza, Francisco María Germán Novo Santas eta Etxelur 21 SL.

Gaia: judizio arrunta.

Aipatu judizioaren gainean epaia eman da, zeinaren epaitza honako hau baita:

Baietsi egin da Steel Beton Española SA erakundeak Etxelur SL merkataritza-konpainiaren eta Francisco María Germán Novo Santas jaunaren aurka jarritako demanda. Horregatik, demandatuak kondenatzen ditut auzi-jartzailari modu solidarioan hogeita bi mila eta laurehun eta bost euro eta laurogeita hemeretzi zentimo (22.405,99). Kopuru horri, ordaindu beharreko kopuru bakoitza ordaindu bitarteko legezko interesak erantsi behar zaizkio, bi puntutan gehituta. Gainera, prozesuan eragindako kostuak demandatuek ordaindu beharko dituzte.

Etxelur 21 SL demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, ez da adieraziko hauxe besterik: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta ebazpenaren zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Bilbao (Bizkaia), 2009ko urriaren 9a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala